Dokumentuaren akzioak
Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak logotipo lehiaketa aurkeztu du
Lehiaketa librea da, edonork parte har dezake, izan ere, ahalik eta urrutien iristea dute helburu. Garrantzitsua iruditu zaie, 2014an egingo dituzten ekintza guztiei bide emango dien logotipo bat izatea, "finean oinarria izango da". Eskatzen duten bakarra “50.urteurrena” duen testua azaltzea litzateke eta, baita taldearen izenarekin sinatzea: Alkartasuna Euskal Dantza Taldea. Azken honetarako tipografia lortzeko taldearekin jarri beharko da kontaktuan.
Esanahiari, sormenari eta originala izateari egingo zaio so gehienbat. Irabazleak 400 euroko saria jasoko du eta urte guztian zehar erabiliko da hark sortutako irudia. Noski, izena ezagutzera emango da, ahalik eta gehien. Parte hartzaile guztien lanekin erakusketa bat egingo da, gainera. Aurkezteko azken eguna, azaroaren 22a da. Oinarri guztiak biltzen dituen dokumentua facebooken aurkitu daiteke.
Kontakturako, alkartasunaedt@gmail.com helbidera, facebook orrira (Alkartasuna euskal dantza taldea) edo twitterrera (alkartasunaedt) idaztera gomendatzen dute.
Bestalde, dantza eta orokorrean kultura arloetan hainbat gai eta ekintza prestatzen ari dira. 2014.urtea esentzia horrekin zipriztindu nahi dute. Ekintzen horietan eta baita lehiaketan parte hartzera anikatu nahi dute jende oro.
50 urte alpargatak urratuz
Alkartasuna Euskal Dantza Taldea Euskal Herri osoko jatorrizko dantzak erakusten ditugun taldea da, Pasai Antxokoa. 1964.urtean jantzi zituzten alpargatak ez dituzte oraindik erantzi. Zazpi probintzietako dantzak ezagututa, oraindik badute energiarik plazetan alpargatak urratzen jarraitzeko. 2014an berrogeita hamar urte beteko dituztela jakinik gainera...
Dokumentuaren akzioak