Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Dantzan bizi, bizi gara dantzan.com!

Dantzan bizi, bizi gara dantzan.com!

Dantzan 2012/10/01 12:55 6

Iratzarri da hartza. Negua, udaberria eta uda ere eman ditugu lezean, baina azkenean hemen dago berriz ere dantzan.com, ilusioz eta bizipozez beteta. Babesa, laguntza eta dantzen bizitzeko gogoa eskaini duzuen guztioi esker, berpiztu da dantzan.com. Ea denon artean dantzan mantentzeko gai garen. Bizi dantzan!

Gehiago irakurri 6

Eric Hobsbawm, Tradizioaren ikuspegia aldatu zigun gizona hil da

Eric Hobsbawm, Tradizioaren ikuspegia aldatu zigun gizona hil da

Oier Araolaza 2012/10/01 12:53

"The Invention of Tradition" liburuaren egilea (talde-lana da, baina Hobsbawm-ek editatu eta sinatu zuen) hil da 95 urte zituela. Historialari marxista handia izan da Hobsbwam eta Three Ages hiru liburuz osatutako trilogiak eman du ezagutzera mundu osoan bere lana, baina dantza eta tradiziozaleontzat, tradizioaren ikuspegi hertsi eta zurrunarekin hautsi, eta tradizioa modu ireki eta malguago batean ikusten erakutsi zigun gizona da.

Gehiago irakurri

"Danzantes", dantzarien kofradian dantzatu nahi zuen ijitoaren istorioa

"Danzantes", dantzarien kofradian dantzatu nahi zuen ijitoaren istorioa

Dantzan 2012/09/24 15:10 1

Villacañas, 60ko hamarkada, Alvaro Montoya Montoya, ijito gaztetxoak Vigako Kristoari promesa egin dio eta orain bete beharra dauka. Dantzarien kofradian sartu eta bere omenez dantzatu behar du. Ijitoa da ordea, sosik ez du eta garesti da dantzari kofradian parte hartzea. Herritarrek ere ez dute berehalakoan onartuko... Horixe da "Danzantes" film laburraren sinopsia.

Gehiago irakurri 1

Begirada gurutzatuak

Begirada gurutzatuak

La Fundicion 2012/09/24 13:15

Miarritzeko Malandain Ballet-aren Le Laboratorie de Recherche Choréographique Sans Frontières-ek eta Bilboko La Fundicion-ek aurkezten dute: Regards croisés - Miradas cruzadas - Begirada gurutzatuak. 2013ko deialdia, Euskal Herriko dantza-konpainiei edota taldeei zuzendua. Proiektua hurrengo honetan datza, hots, lan hauen: saiakera ireki, tailer eta ikuskizunen aurkezpen orokorraren antolaketa.

Gehiago irakurri

1912ko Agintarien aurreskua gogoratu dute 100 urteren buruan Zarautzen

1912ko Agintarien aurreskua gogoratu dute 100 urteren buruan Zarautzen

Dantzan 2012/09/23 16:20

1912an Zarautzen ospatu ziren Euskal Jaietan agintariek dantzatutako soka-dantza gogoratzeko aitzakian "Aurresku Zaharra" izenarekin dantza-soka atera dute irailaren 8an herriko dantza eta txistulari taldeek elkarlanean. Mende bete lehenagoko ekitaldia gogoan, azken hirurogei urteotan Zarautzen aurreskuaren tradizioari eutsi dioten Zarauzko dantza taldeetako kideak elkarrekin plazaratu dira soka-dantzan.

Gehiago irakurri

Dantzaz Konpainia "Naufragoak" ikuskizunarekin Iparraldean zehar ibiliko da asteburu honetan

Dantzaz Konpainia "Naufragoak" ikuskizunarekin Iparraldean zehar ibiliko da asteburu honetan

Dantzaz konpainia 2012/09/20 18:13

Datozen irailaren 21 eta 22an, Dantzaz Konpainiak "Naufragoak" ikuskizunaren hiru emanaldi eskainiko ditu Iparraldeko hiru herri ezberdinetan: Kanbo, Biarritz eta Maulen.

Gehiago irakurri

San Fermin Aldapakoaren dantzak 2012

San Fermin Aldapakoaren dantzak 2012

Aritz Ibañez Lusarreta 2012/09/20 09:15

Laugarren urtez karrikaratuko ditu Duguna dantza taldeak heldu den igandean, irailak 23, San Fermin aldapakoaren dantzak.

Gehiago irakurri

Kukai dantza konpainiak Montrealen sei emanaldi eskainiko ditu datorren astean

Kukai dantza konpainiak Montrealen sei emanaldi eskainiko ditu datorren astean

Kukai 2012/09/06 10:48

Ikasturte berriari indartsu ekin dio Kukai Dantza Konpainiak. Iraialren 1 eta 2an, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian HOSTOAK ikuskizunean parte hartu ostean, orain Montrealerako bidea hartuko du. Quebec-eko hiri honetan sei emanaldi eskainiko ditu guztira. Lehenik, Ahuntsic Cartervielle kulturgunean emanaldi bat eskainiko du Kukaik, eta ikusleekin solasaldi bat izango du Euskal Herriko dantzaren inguruan. Jarraian, irailaren 12 eta 15 bitartean, Quartiersdanses jaialdian hartuko du parte, 'SORBATZA' koreografiarekin.

Gehiago irakurri

Dantzaz-en denboraldi berria nobedadeekin hasten da

Dantzaz-en denboraldi berria nobedadeekin hasten da

Dantzaz 2012/09/05 16:41

Gaur goizean, Artelekun, Dantzaz-ek bere 2012-13ko denboraldiari hasiera emateko ekitaldia egin du. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaria, Mikel Toral, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultur Zuzendaria, Garazi Lopez de Etxezarreta, izan dira, Dantzaz-en zuzendari nagusiarekin batera, Fernando Sáenz de Ugarterekin hain zuzen ere.

Gehiago irakurri

Dantza barnetegia Zarautzen

Dantza barnetegia Zarautzen

Larraitz Artetxe 2012/09/04 17:45

Dantza asteburua Zarautzen: asteburu pasa dantzan lagun artean: ikastaroak, tailerrak, dantzaldia, Euskal Jaia... Programa erabat zehaztuta, eta hurbil izanik, oraindik plaza libre batzuk geratzen dira, anima zaitezte!!! Gogoratu: Dantza Asteburua proposatzen dizuegu. Asteburu bat Zarautzen, Monte Alberdi Aterpetxean, itsasoari begira, egitarau mamitsuarekin: dantza ikastaroak, dantzaldiak, eta gainera…

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak