Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza barnetegia Zarautzen

Dokumentuaren akzioak

Dantza barnetegia Zarautzen

2012/09/04 17:45

Irailaren 7an, ostiral arratsaldez, harrera Igerain Aterpetxean (lehen Monte Albertia). Egun berean Zarautzeko udalak bi ekitaldi antolatu ditu: Arratsaldeko 19:00etan, Aritzbatalde kiroldegian, " ATONDU XXI. MENDERAKO PROPOSAMENA" hitzaldi tailerra Ane Albizuren eskutik, eta Arratsaldeko 19,30ean, Lege Zaharren enparantzan, "Binakako Dantza Txapelketa"

Irailaren 8an, larunbatez, fin ekingo diogu dantzan ikasi eta egiteari: mutildantzak, gipuzkoako dantzak... Eta Euskal jaiaren bezpera denez, iluntzean erromeria eginen dugu Musika plazan. Baina aurretik Zarautzen eginen den Aurreskua ikusiko dugu.

Irailaren 9an, Euskal Jaia eguna, goizez Tudelako Jota ikasteko aprobetxatuko dugu, eta eguna emanen dugu Euskal Jai egunaren egitaraua mamitsua gozatuz

Barnetegian parte hartzeko modu bi daude:

a) Egonaldia (“pension completa”) + ekimenak (ikastaroak, tailerrak, e.a.)

b) Ekimenak bakarrik (ikastaroak, tailerrak, e.a.)

Egitaraua

Irailak 7 ostirala

18:00-

Harrera Igerain Aterpetxean (lehen Monte Albertia)

 

19:00-21:00

Mintzaldia Janzkera Tradizionalaren inguruan

Ane Albisu

21:30-

Afaria

 

 

Irailak 8 larunbata

09:00

Gosaria

 

09:30-11:00

Mutildantzak 1

Aiko Taldea

11:30-13:00

Mutildantzak 2

Aiko Taldea

13:30-

Bazkaria

 

 

16:00-17:30

Gipuzkoako urratsak

Jon Maia

20:00

Erromeria

Aiko Taldea

20:30

Afaria

 

 

Irailak 9 igandea

09:00

Gosaria

 

10:00-11:30

Tudelako Jota

Iñigo Castellano

11:30

Euskal jai eguna

 

 

Zarautzeko "Euskal Jai Eguna"ren programa:

  • Goizeko 7,00etan, goiz eresia.
  • Goieko 8,00etan, Goiztarrak taldearen irteera. Aintzinako ohitura berreskuratuz, goizean kalez kale garai hartako pertsonaiak irudikatuko dituzte.
  • Goizeko 8,30ean, kalez kale txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak, eta Iturengo tunturroak.
  • Goizeko 10:30ean, Frantziskotarren elizan, Herri Meza - Schola Cantorum abesbatzak abestuta
  • Meza ondoren, Frontoi txikian, Goiztarrak taldearen eskutik pilota partiduak, herri kirolak eta bertsolariak.
  • Goizeko 11,30ean, Alproja taldearen irteera. Azpeiti bidea, Kale Nagusia, Musika Plaza (geldialdia), Azara kalea, Nafarroa kalea eta Munoa.
  • Jarraian, eguerdiko 12,00etan, Munoan, antzezlana, "2012. Munduaren maiera"
  • Eguerdiko 12,30ean, Parrokiatik karrozak aterako dira, jarraian Kale Nagusia, Gipuzkoa kalea eta Zigordia kaletik, Lege Zaharren enparantzan geldituz.
  • Eguerdian, Musika Plazan, erromeria trikitilariekin, txistulariekin, eta dultzaineroekin.
  • Ordu berean, Lege Zaharren enparantzan, erromeria trikitilariekin.
  • Arratsaldeko 14,00etan, Musika Plazan, Lizarrako Larrain dantza herrikoia dultzaineroekin.
  • Arratsaldeko 17,30ean, Musika Plazatik Ińurritzara kalejira, karroza, trikitilari, dultzainero eta txistulariekin.
  • Ondoren, Ińurritza zelaian, erromeria.
  • Arratsaldeko 19,15ean , Ińurritzan, Lizarrako Larrain dantza herrikoia dultzaineroekin.
  • Arratsaldeko 20,30ean, kalejira Ińurritzatik Musika Plazara.
  • Gaueko 23,00etatik aurrera, Musika Plazan, erromeria trikitilariekin.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.