Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Begirada gurutzatuak

Dokumentuaren akzioak

Begirada gurutzatuak

2012/09/24 13:15
Begirada gurutzatuak

Transparent Biarritzen, Dantza Hirian. Argazkia: Iñaki Zugasti. CC-BY-SA

 

Gaël Domenger-ek zuzenduriko Le Laboratoire Chorégraphique Sans Frontières-ek antolaturiko aurkezpenak eta tailerrak horizonte artistiko guztietako amateurrei, aurre-profesionalei, profesionalei destinaturik egongo dira.
Informazio praktikoak
  • Regard croisés-ek Miarritzen aurkeztu ahal izango ditu gehien ere 2 konpainia*, Le laboratoire de Recherche Chorégraphique Sans Frontières-ek aukeratuak.
  • Regard croisés-ek ordainduko ditu hautatutako konpainia bakoitzaren gastuak gehien ere 2.500 €-raino, BEZ + ostatua barne (eta kasua denean dietak ere lagun-kopuruaren arabera).
  • Proposamenak urriaren 15eraino bidal daitezke hurrengo helbidera: La Fundición :  info@lafundicion.org
Parte hartzeen planninga
2013ko otsailak 26, asteartea, 19:00etan. Tokiak zehatu gabe daude oraindik
  • Konpainia bakoitzaren piezaren laburpenaren Saiakera irekia – Aurkezpena ikusleekin (30 minutu konpainiako).
  • Lehenengo konpainiaren tailerra edo topaketa Laboratoire Chorégraphique Sans Frontières-eko kideekin (eta Gaël Domenger bere arduradunarekin) eta Dantzan Prestatzera etorri diren gainerako taldeekin.
2013ko otsailak 27, 20etan. Miarritzeko Théâtre du Colisée
  • Lehenengo konpainiaren ikuskizuna
  • Bigarren konpainiaren tailerra edo topaketa Laboratoire Chorégraphique Sans Frontières-eko kideekin (eta Gaël Domenger bere arduradunarekin) eta Dantzan Prestatzera etorri diren gainerako taldeekin. (Ordutegia zehaztu gabe)
2013ko otsailak 28, 20etan. Miarritzeko Théâtre du Colisée
  • Bigarren konpainiaren ikuskizuna
2007tik, eta Interreg IV A Fondoaren laguntzarekin, Miarritzeko Centre Chorégraphique National Malandain Ballet-ek eta Donostiako Victoria Eugenia Teatroak dantzaren inguruko jarduerak garatzen dituzte Miarritzen eta Donostiaren artean. 2011n lankidetza-itun bat sinatu zuten Miarritze eta Donostia hirien artean, eta bide eman zioten horrela lehenengo Centre Chorégraphique Transfrontalier d’Europe: Ballet T-ri.
Proiektu berri honen markoan, Centre Chorégraphique Transfrontalier Ballet T-k lan koreografikoaren garapenaren alde egin nahi du lan, eta Miarritzetik irtenda, bere ekintza-eremua Euskal Herrira zabaldu: Bilboko Institut Français-aren ekimenez, martxan ipini zen 2012an La Fundición-ekin lankidetza bat EAEko bi konpainia Miarritzen aurkezteko eta konpainia frantziar bat Bilbon*.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.