Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzaz-en denboraldi berria nobedadeekin hasten da

Dokumentuaren akzioak

Dantzaz-en denboraldi berria nobedadeekin hasten da

2012/09/05 16:41
Dantzaz-en denboraldi berria nobedadeekin hasten da

Dantzaz konpainia Artelekun. Argazkia: Jose Usoz

Bost urte eta gero, Dantzaz-ek dantza munduan lehen emplegurako plataforma izateko apostua egin nahi du, ikuspuntu europearrarekin, eta Euskadin fokalizatuta. Saenz de Ugarte-k “oso onak” bezala kalifikatu ditu orain arteko emaitzak, plataformatik pasa diren 57 dantzarietatik %89a lanean ari da momentu honetan Europako 14 herri ezberdinetako konpainietan.

Dantzaz-ek hamar leku ditu, eta denboraldi honetan Euskadi (2), Espainia (3) Frantzia (2), Holanda, Suedia eta Italiatik etorriak diren bost neska eta bost mutilek hartuko dituzte. Eguneroko zortzi orduko klaseak eta entseguak egingo dituzte, eta gainera, Dantzaz Konpainian (plataforman dagoen dantza konpainia profesionala) lan egingo dute.

Honi esker, haien lan merkaturatze prozesua nazioarteko koreografoekin lan egiteko aukerarekin aberastuko da, konpainiarekin egingo duten birez gain.


Dantzaz elkartearen jardunaldi berriaren aurkezpena Artelekun. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaria, Mikel Toral; Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultur Zuzendaria, Garazi Lopez de Etxezarreta; Dantzaz-en zuzendari nagusi Fernando Sáenz de Ugarterekin; eta Dantzaz konpainiako dantzariak ageri dira argazkian. Argazkia:  Jose Usoz.

Denboraldi honetarako berritasun nagusia MUGI sortzea da, 16 urte baino gehiagoko euskalerriko dantzarientzako errendimendu handiko zelula, hemengo dantzarien presentzia bultzatzeko. Zelula honek lau leku izango ditu: bi neska eta bi mutil.

Erlazionatutako elementuak
Dantzaz aurkezpena 2012

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.