Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Bestaberri" ikuskizuna Zornotzan

Dokumentuaren akzioak

"Bestaberri" ikuskizuna Zornotzan

"Bestaberri" ikuskizuna Zornotzan

"Bestaberri" ikuskizuna

Larunbat honetan, urriaren 26an, Argia dantzari taldeak bere "Besta Berri" ikuskizuna eskeiniko du, Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean. Ekitaldia bera, Zornotzako "Amorebieta IV" frontoian izango da, sarreren kostua 10€koa izanik.

Ikuspuntu sakratutik begiratzen badugu, ikus dezakegu eguzkiak berotzeko duen ahalmena Kristautasunak Besta berri edo Corpus Christi deritzonaren bidez ospatu ohi duela. Egiten ziren desfileek, festa hau oparo eta distiratsu bilakatu ohi zuten. Bertan, aitzindari izan ohi zen munstroz, erraldoiz, ipotxez eta herri kulturaren beste hainbat asmakizunez osaturiko segida. Hauen ondoren, artisauen kofradien lekuko ziren dantzariak, kapitulu erlijiosoak eta agintariak joatez ziren. Sinbolikoki, esanguratsua da milaka eltxoz eta era guztietako euliz osaturiko ibai ertzeetak ekosistemari egiten zitzaion mozketa. Gladioloz, ihi samurrez, lezkaz eta "azeri" buztanez horniturik zegoen moztutako landaretza hau, preozesioa pasatzen zen kaleetan zehar barreiatzen zen.

Kristoren gorputza, hostia sagaratuaren forma harturik, ekisainduan jarri eta kaleetan zehar eraman ohi da, Sol invictus gisa adoratuz. Alegoria hau ulertzea ez da zaila: Kristo garaileak, Sol invictus gisa dabilelarik hain gogaikarri eta arriskutsu diren intsektuok umiliatzen ditu haien bizitoki den ekosistema zapalduz. Urtero ospatzen den Corpus Christi festa, solstizioa baino pixka bat lehenagokoa da, eta nahiz eta ziur ez jakin, prentsa daiteke Urbano IV Aita Santuak 1264an ezarri zuela San Joan Bataiatzailearen irudipean ekainaren 24an ospatzen ziren festa paganoak kristautzeko asmotan.

Ez ezazu aukera hau gal! Etor zaitez Zornotzara eta gozatu euskal folklore eta tradizioaz! Etorri!  Amorebieta IV frontoia, Zelaieta zentrua, Zelaieta z/g. 48340 Zornotza (Bizkaia, Euskal Herria).

"Bestaberri" ikuskizuna

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.