Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Mintegia: Ume eta Gazteen Motibazioa Dantza Tradizionalean
Laguntasuna Kultur Elkartetik mintegi bat antolatu dugu Dantza Tradizionaleko Monitoreen prestakuntza areagotzeko. Mintegiaren Gaia: Ume Eta Gazteen Motibazioa Dantza Tradizionalean. Bi hitzaldiz osatuta dago, eta Barakaldoko San Bizente Auzoko Kultur Etxean burutuko da. Hitzaldiak honako hauek izango dira:
Nicolas Barneix, Santa Graziko 2011ko maskaradetako zamaltzaina hil da
Auto istripu baten ondorioz hil da Nicolas Barneix santagrazitar gaztea. 25 urte zituen, eta 2011ko maskaradetan bere dantzari dohain bikainak erakutsi zituen zamaltzain papera betez. Ostiraletik larunbaterako gauean izandako auto istripuan galdu du bizia.
Ivor Allsop, ezpata-dantzen ikertzaile eta bultzatzailea hil da
Ingalaterra eta Galesko ezpata-dantzei buruzko hainbat lan interesgarri eta liburu bikain baten egilea zen Ivor Alssop ikertzaile britainiarra. Neumonia baten ondorioz hil da gaur, azaroaren 2an.
Juan Arriola eta Arkaitz Miner: Hariari Tiraka diska berria
Juan Arriola eta Arkaitz Miner biolinjoleak proiektu honetarako elkartu dira herri musikan norberak egindako ibilbidearen jarraipenerako. Bat egin dute arrabitarekin bertako herri musikako interpreteen lenguaia bereganatzeko helburuarekin: trikitilariak, txistulariak, xirulariak, panderojoleak etab. Horretarako euskal herri musikan ohikoak diren doinuekin: fandango eta arin-arinak, kalejirak, jauziak, zortzikoak eta bertso doinuak.
Maskaradak Zuberoan 1968 urtean
Altzürüküko gazteek prestatu zituzten maskaradak 1968. urtean. Jean Dominique Lajoux zinemagile eta antropologo frantsesa Europako maskaraden inguruko ikerketa egiten ari zen garai horretan. Zuberoako maskaradak ikertzeko asmoz jo zuen bertara, eta Altzürüküko maskaradariek Pagolan eta Ligi-Atherein eskainitako emanaldiak grabatu zituen. Dokumental horixe dugu hemen ikusgai, 27 minutu orain 44 urteko maskaradetara bidaiatzeko.
Zer da Dantzaz Elkartea?
Dantzaz Elkartea dantza munduan lehen enplegurako lortzeko plataforma bat da, Euskadin kokatuta, eta europar ikuspuntuarekin. Europa osoko dantzariak biltzen ditu, eta zera eskaintzen die:
DCode: dantza eta teknologia elkartu ditu Dantza Hirian jaialdiak
Dantza Hirian jaialdiak, Dantzatzen Diren Hirien sarearen DCode ekimena bultzatu du 2012an. Hendaiako kaleetan ibilbide bat eginez, smartphoneekin QR kodeak irakurri eta ingurune horiekin lotutako dantza-bideoak ikusteko aukera ematen du. Eneko Balerdi, Eneko Alkaraz, Eneko Gil, Jon Maya eta Joxe Mari Peso dantzarien pieza bana ikus daiteke ekimen honetan.
Ballets Olaeta elkarteak "M eme M" aurkeztuko du Arriaga antzokian
Azaroaren 2an eta 3an, "M eme M" ikuskizuna eskainiko dute Olaeta Balletek Bilboko Arriaga antzokian. Jon Maia bertsolariaren gidoia du ikuskizunak eta koreografo lanetan Begoña Crego, Jone Goirizelaia, Mari Carmen Muñoz, Ines Uriarte eta Koldo Zabalak aritu dira. Et Incarnatus Orkestraren musika, eta Jon Maia eta Amets Arzallus bertsolarien parte hartzea izango du ikuskizunak.
Euskalduna bero-bero jarri zuen Euskaldunak eta Dantza 8. galak
Asier Uriagerekak gaueko une hunkigarriena protagonizatu zuen, ABBE Saria jasotzean. Alicia Amatriain-ek itxi zuen jaialdia, munduko 100 onenen artera eraman duen Onegin ikuskizuneko Tatiana papera dantzatuz. Donostia 1813-ren estreinaldiak Ion Agirretxe eta Cristina Casa eraman zituen oholtzara, Bilboko Katedraleko Musikak Kaperarekin batera.
Portugaleteko Elai Alai-ren mende erdia
Portugaleteko Elai Alai kultur elkarteak 50 urteurrena betetzen dihardu 2012an. Ibaizabalen ezkerraldean sortutako elkarteak ibilbide oparoa eta mamitsua izan du eta horren erakusgarri izaten ari da urteurren ospakizuna. Elai Alairen mende erdiko ibilbidea ezagutzera emateko lanekin batera, ikuskizunak, musika jaialdiak eta ekitaldi bereziak izaten ari dira.
Dokumentuaren akzioak