Juan Arriola eta Arkaitz Miner: Hariari Tiraka diska berria

2012/11/02
Juan Arriola eta Arkaitz Miner: Hariari Tiraka diska berria

Aintzinako arrabitajoleak gogoan, baina haratago joanda, gaur egunera iritsitako soinu tresnen hizkuntza eta espiritua bere egiteko ahaleginarekin datoz euren kabuz ekoitzitako grabazio honetan. Honetarako bidelagun izan dituzte: Xabier Berasaluze "Leturia", Alasdair Fraser, Natalie Haas eta Amaiur Cajaraville. Bi biolin gordinki, arrabitaren hizkuntza, aspaldi isildutako ikuspuntu edo ñabardura, arnas bat,  espiritu bat, aukera bat, behar ditugun garai berriotarako.

Juan Arriolak eta Arkaitz Minerrek ateratako Hariari Tiraka diska berria Elkar dendetan ala www.elkar.com wewgunean aurkitu dezakezue, Hariari Tiraka izenburua bilatuz.

Patxi Laborda
Patxi Laborda
2012/11/03 14:23

Lan txukuna, soinu zuzena, konplejorik gabe, disko bilduman izan behar den horietakoa.

Aritz Ibañez Lusarreta
Aritz Ibañez Lusarreta
2012/11/04 20:10

Nik ere erosi nuen duela 2-3 aste eta oso txukuna da! Eta polita, era berean, Mikel Urbeltzek, Miner-ek berak Gari Otamendirekin Arrabots taldean, irekitako bidean beste urrats bat ematea!