Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zer da Dantzaz Elkartea?

Dokumentuaren akzioak

Zer da Dantzaz Elkartea?

2012/10/30 16:14
Zer da Dantzaz Elkartea?

Dantzaz: Flash deluxe. Arg. Jose Usoz.

1.-Dantza formazio iraunkorra eta eguneroko oinarrizko entrenamendua. Gainera, arte eskenikoetan eta dantzan birziklatzeko tresnak eskaitzen zazkie:

  • koreografia
  • ekoizpena
  • finantzak eta kudeaketa
  • sentsibilizazioa eta komunitatea
  • lan arriskuak eta lesio-prebentzioa
  • Euskal dantzak eta dantza tradizionala
  • beste gai artistikoak: zirkoa, antzerkia, bideo sormena...

Prozezuak fundamentu indartsua du: etengabeko praktika. Eguneroko zortzi orduko saioak izango dira, eta dantzari bakoitzaren behar eta indarretan oinarritutako plan bat eratzen da, lan orokorra eta lan pertsonala elkartuz.

2.- Plataforman dagoen “Dantzaz Konpainia” dantza konpainia profesionalean lan egin, horrela:

  • nazioartean ezagunak diren koreografoekin lan egiteko aukera izango dute
  • Lehenengo esperientzia profesionala izango dute: entseguak, birak...

 

3.- Aholkularitza eta motibazioa.

Gure dantzariak europako edo beste lekuetako dantza konpainietan lan izatea gure helburu nagusia da. Horretarako, audizioetara joatera animatzen ditugu, baita haien Cvak eta aurkezpenak hobetzen ere. Eta hori egiteko erraztasunak ematen dizkiegu.

Euskal dantzariak gure plataforman sartzeko aukera emateko, “MUGI” deituriko “errendimendu handiko zelula” bat sortu dugu, 16 urte gorako euskal dantzarientzako, gure plataforman lanean hasteko eta bertan sartzeko etorkizunean.

Zenbat leku dago plataforman eta nola lor daiteke bat?

Plataformak, momentu honetan, hamar leku ditu, eta audizio baten bidez lor daiteke lekua. Audizio prozesua irekia da eta etengabea, hau da, edozein lekuko dantzari gurekin harremanetan jar daiteke e-mailen bidez, bere CV bidaliz, eta gure saioetan parte hartzera gonbidatuko dugu, audizioa egiteko, eta itxaron zerrenda izateko. Leku bat izateko, 18 urte baino gehiago izan behar da, eta audizioa gainditzea.

 

Zenbat leku dago “MUGI-errendimendu handiko zelula”-k eta nola lor daiteke bat?

MUGI-k lau leku ditu eta sartze prozesua Dantzaz-ena bezalakoa da. Euskadin jaioa izan behar da, edo bertan bizi azken 6 urteetan, 16 urte baino gehiago izatea, eta gurasoen edo tutoreen baimena izatea, eta audizioa gainditzea.

 

Zeintzu dira plataforman aukeratutakoei eskeintzen zaizkien baldintzak?

Aukeratutakoek laguntza-poltza daukate haien gastuetarako. Gainera, “Dantzaz Konpainia”-rekin dantzatzen duten bakoitzean, lan hitzarmen bat sinatuko dute, eta altan Gizarte Segurantzan.

 

Eta MUGI-n izateko baldintzak?

MUGI-n ez dure laguntza poltsarik, baina “Dantzaz Konpainia (DK)”-rekin dantzatzen duten bakoitzean, lan hitzarmen bat sinatuko dute, eta altan
Gizarte Segurantzan.

 

Zenbat iraun daiteke dantzari baten egonaldia plataforman?

Normalean gehienez bi urte iraun daiteke, baina gure lan egiteko era oso malgua da, dantzari bakoitzaren beharretara moldatzeko.

 

MUGI izateak Dantzaz Plataforman sartzea bermatzen du?

Dantzariak ongi aprobetxatzen badu, horrela izan behar litzateke, baina ez da baldintza nahikoa. Eguneroko lana garrantzitsuena da.

 

Plataforman sartzeko audizioak irekiak dira, eta noiznahi egin daitezke. Dantzazen dagoen Mugi zelularako 2 mutil gazteentzako lekua badago,  norbait ezagutzen baldin baduzue, esaiozue gurekin harremanetan jartzeko. Gure klaseak irekiak dira. Etorri nahi izanez gero idatziguzu. Dakizuenez, Dantzagunen gaude, Artelekun, eta hau da gure helbidea eta kontaktatzeko datuak:

Dantzaz

Kristobaldegi, 14 (Arteleku)
20014 Donostia
943-470021
dantzaz@dantzaz.net

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.