Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Portugaleteko Elai Alai-ren mende erdia

Dokumentuaren akzioak

Portugaleteko Elai Alai-ren mende erdia

2012/10/29 13:30
Portugaleteko Elai Alai-ren mende erdia

Elai Alai, Portugalete, 2012-07-21. Arg. Iñaki Zugasti CC-BY-SA

Dokumentazio bilduma sakona egin, digitalizatu eta Elai Alairen material historikoa biltzen dituen webgune, liburu eta DVD bana argitaratu ditu Elai Alaik urteurrenari ekiteko. Elai Alairi buruzko agiri historikoak, argazkiak, testigantzak, oroitzapenak eta kartelak bildu eta digitalizatu dituzte, eta horren emaitza ezagutzera eman dute:

 

Ekitaldiak negutik udazkenera burutzen ari dira. Inauterietan, Portugaleteko Maskarak izeneko ikuskizuna plazaratu du, tradiziotik abiatuz gaur egungo edukiua lantzen duen inauteria. Egoi eta Argi pertsonaiek gidatuta, Portugaleteko inauterietan sustraitu nahian sortu dute, eta dantza bat sortu dute propio festarako: Portugaleteko zortzikoa.

Abesbatzen topaketa, Benito Lertxundiren emanaldiak antolatu dira, eta Nazioarteko Folklore Jaialdi berezia, urteurrena gogoan hartuta. Bertan, Argia dantzari taldearen "Aunitz Urtez!" ikuskizuna eskaini zen, Elai Alairen dantzen emanaldiarekin batera. Elai Alai berak, hainbat dantza ekitaldi burutu ditu urteurrenaren inguruan. Adibidez, euskal dantzen interpretazioan izan den bilakaera erakusten duen ikuskizuna prestatu du.
Portugaleteko Udalak, alde zaharreko kantoi bat, Elai Alai izenarekin bataiatzea erabaki du, elkarteak egindako ibilbide oparoari errekonozimendua eskainiz.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.