Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Maskaraden inguruko galderak Zuberoako Mihia Pitz telebistako lehiaketa berrian

Dokumentuaren akzioak

Maskaraden inguruko galderak Zuberoako Mihia Pitz telebistako lehiaketa berrian

2013/10/11 08:43
Zein herritako maskaradetan parte hartu zuten lehen aldiz emakumeek? Nongo gazteek eman dute nahaspuila antzerkia? Horrelako galderak egin dituzte Mihia Pitz telebista jokoaren lehen saioan. Xiberoko Azia elkarteak abiatu du joko hau, Zuberoako gazteen artean euskararen erabilera bultzatzeko asmoz. Lehen saioan maskaradek parte handia izan dute, eta hain zuzen ere, maskaradei buruzko erreportaje zabala eskaini dute.

Euskara eta kultura ardatz izan du lehen saioak, eta maskaraden inguruko erreportajea eskaini dute, hain zuzen ere euskarari buruz maskaradarien gogoetak, kezkak eta iritziak jasoz. Hauxe da erreportajea:

Urdiñarbe, Barkoxe, Gamere-Zihiga eta Hokiko jaietako batzordeek parte hartu dute Mihia Pitz jokoaren lehen saioan. Xiberoko Azia elkartearekin batera Kanaldudek parte hartu du telebista programaren errealizazioan. Hemen saio osoa:

Zuberoako maskaradetan, emakumeek lehen aldiz zein herretan parte hartu zuten galdetu dute aurkezleek. Parte hartzaileetako batek Eskiula erantzun dute, 1990ean eskiulatarrek erabat emakumez osatutako maskaradak plazaratu baitzituzten. Ez da erantzun zuzena izan ordea, maskaradak osorik emakumez osatuta aurkeztu aurretik, zenbait pertsonaia, anderea, laborarisa eta kantiniersa adibidez, emakumeek jokatzen hasia baitziren. Erantzun zuzena Barkoxe zen, 1946an parte hartu baitzuten Barkoxeko maskaradetan lehen aldiz emakumeek.

Informazioa: Mihia Pitz jokoaren lehen partea (Kanaldude)

Dokumentuaren akzioak

2013/10/14 17:45
Maskaradetan emakumeek lehen aldiz non eta noiz parte hartu zuten galdearen inguruan idatzi digu Marcel Bedaxagarrek. Hauxe esaten digu: "Ene ustez, egün bat baizik ez züen egin Barkoxen. Eta ondotik, ez da emazterik izan maskaradetan 31 urtez. Urdiñarben ziren berriz agertü eta geroztik beti hor dira, salbü Eskiulan, herri horrek emazteen maskaradak egin ondoan, gizonenak egin beitzütian urte zonbait berantago (Gamere Ziihigako aitzineko maskaraden ber urtean eta ber ihautean).

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.