Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea
Klakea edo tap-dantza izango da Dantzan Ikasiko hurrengo erronka, alegia, dantzan dihardugula oinekin lurra kolpatzean sor litekeen doinu-perkusioaz ohartu, eta bide batez haren aukerak esploratzea. Bestela adierazita, Iztuetak oin-punta orpoarekikoa edo zapateoa, eta oro har,...

Zuberoako Maskaradak 2024 egutegia
Urtarrilaren 21ean hasi eta apirilaren 27an bukatuko dira 2024ko maskaradak, Pagolako herritarrek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Pagolan, eta beste 12 herri bisitatuko dituzte, Zuber...

Rikardo Arregi Kazetaritza Sarirako finalista izendatu dute Xabier Itzainak Dantzan-en argitaratutako Mexikoko kronika sorta
Mexikotik Xabier Itzainak (Itsasu, 1971) bidalitako eta Dantzan.eus-en argitaratutako "Urte batetik bertzera, mundo batetik bertzera" kronika bilduma Rikardo Arregi Kazetaritza Sarira ko lau hautagaietako bat da . Kazetaritza sarian, Itzainarekin batera, Bideak podcasta (NAIZ irrat...

Euskal dantzen 2500 grabazio digitalizatu, katalogatu eta kontsultagarri ipini dira
Hogeita hamaika dantza talde, erakunde eta norbanakoren euskal dantzako ikus-entzunezko bildumak digitalizatu dira 2015-2022 urteetan eta orain kontsultagarri daude Eresbilen katalogo orokorrean eta Bilgunean . Guztira, euskal dantzari buruzko ia 2500 dantza-bideo-grabazio katalogatu eta digi...

Mutil-dantza baztertzailerik ez aurten Baztanen lehen aldiz
Baztanen mutil-dantza parekideak izateko borroka hasi zenetik, aurten lortu dute lehenbizikoz mutil-dantza baztertzailerik ez plazaratzea. Mutil-dantzen auziaren egungo egoera eta puntu honetara iristeko egin den bidearen berri eman dute Plazara Dantzara elkarteko kideek Elizondon azaroaren 2an...

Dantzan irakasteko baliabideekin dantzan Patxi Labordarekin
Ikasturte hasieran Patxi Labordarekin elkartu gara, oinarrizko dantzarako baliabide pedagogikoak jasotzeko asmotan. Halako antzeko saio gehiago ere egin izan ditugu eta haien arrakasta ikusita aurtengo eskolak hastear direnean aukera ezin hobea iruditu zaigu pixka bat aurrez dakigun hori birgogorat...

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan
Non dute jatorria gure dantzek? Beti dantzatu al gara berdin? Jakin al daiteke noiz gertatu diren aldaketak? Zergatik gertatu dira aldaketa horiek? galderei erantzuten saiatuko gara azaroaren 18ko Dantzan Ikasiko mintegian. Mikel Sarriegik bi hamarkadatik gora daramatza Goierriko eta Gip...

Oldarraldiaren kontrako soka-dantzarako tutoriala
Azaroaren 4ean euskalgintzak deitutako manifestazioa eginen da Bilbon, 17:00etatik aitzina, Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat lelopean. Manifestazio jendetsua izatea espero da eta bukaeran, bestelako esku-hartzeekin batera, soka-dantzan aritzera deituak gara bertan manifest...

Oparo dator Bilboko Dantzaldia jaialdiko programazioa datorren asteetan
Filipe Moreira, Mizel Theret, Estéve / Paños eta konpainia, Jesus Rubio Gamo, Muriel Romero & Pablo Palacio eta Cielo Rasoren lanak izango dira datorren asteetan Bilbon. Oraintxe hilabete da Dantzaldi a jaialdiaren XXIV. edizioa hasi zela. Glovo konpainiaren Alleo , Chey Jurado & Javito Mar...

Jauzien Eguna, Zuberoako jauzi zaharrak eta berriak Altzaiko plazan
Zuberoako hainbat belaunalditako dantzariak bilduko dira jauzien erakustaldia egiteko larunbat honetan, urriak 28, Altzaiko plazan. 120 dantzari, 12 herri, 20 musikari eta kantari, xirulari, ttun ttun eta arrabitari elkartuko dira 15:00etan hasiko den emanaldian. Honakoak dira ekitaldian parte hart...
Dokumentuaren akzioak