Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia
Igandez Iruñeko Burgoen Plazatik Eibarko Untzagakora egin zuten salto danbolintero edo ttunttuneroek eta haiekin etorritako dantzariek (edo, aurreikusitako asmoa behintzat horixe zen...). Beti ere zerura begira pasatzen ditugu aurreko egunak eta igandean bertan azken minutura arte halaxe egon g...
Dantza berriak Cabanillaseko paloteadoa berpizteko
Aurrera doaz Cabanillaseko paloteadoa berreskuratzeko lanak, eta Tresmontes elkarteak jakinarazi du 2014ko abuztuaren 16an izango dela estreinaldia. Mendebetez lozorroan izan da paloteadoa Cabanillas-en, eta Jimeno Juriok, Francisco Sierrak eta Ortzadar elkarteak bildutako dokumentazioa baliatu dute paloteadoa berregiteko. Deabrua, Aingerua, nagusia eta artzainarekin batera 22 dantzari arituko dira.
Beasaingo Dantza Topaketen XIV. eguna
Aurten ere, Beasaingo Loinatz jaiei behar bezalako amaiera emateko, Ostadar Dantza Taldeak dantza talde ezberdinak gonbidatu ditu urteroko topaketara. Urtero bezala, Beasaingo Dantza Topaketen XIV. edizioa, jaietako azken igandean, ekainak 8, izango da. Ohi bezala, Euskal Herri osotik etorritak...
Ezpalak 2014, Iruñeko jaialdiaren kronika
Joan den maiatzaren 24ean egin genuen Iruñean, ttunttuneroak protagonista izan dituen 2014ko Ezpalak jaialdia. Aurtengoa goizera pasa genuela-eta, ikuskizun zegoen ia guztia: taldeak garaiz iritsiko ote ziren, ikusleek erantzun ona emanen ote zuten eta beti bezala, eguraldia. Honako honetan ere ez...
Euskal Dantzen Jaialdia Durangon
Tronperri Dantza Taldeak antolatuta Euskalerriko Dantzen Jaialdia ospatuko da Durangon datorren asteburuan. Aurten, XXXII. edizioa ospatuko da eta Euskal Asteko programazioaren barruan kokatzen da, egitarauko ekintza zaharrena izanik. Dudarik gabe, aukera aproposa da zale guztiontzat herrialde desb...
XIX. mendeko dantza argazki ederrak Arrasaten agertu den Mendia argazki fondoan
Mendia Fondoa izenarekin bataiatu dute Arrasaten aurkitu den argazki fondo ederra, baina ez dakite oraindik nor zen argazkilaria. Mendia familiakoa zen argazkilaria eta hortik izena. 1900 urte inguruko 474 argazki dira, beirazko plaka negatiboak, hainbat argazki eder eta historiko daude, eta tartea...
Haatik Dantza Konpainiaren lan berria.
Haatik Dantza Konpainiak Ilargiaren Malkoa ikuskizun berriaren lehen emanaldia eskeiniko du ekainaren 6an, Tolosako Leidor antzokian, iluntzeko 20:30ean. Sarrerak 10 €-ren truke lor daitezke Antzokiko leihatilan, baita Kutxanet bidez ere. Haatik Dantza Konpainiaren bigarren lana izang...
Mikel Laboa Katedraren 2014ko deialdiak argitaratu dira
Euskal musika, dantza eta bertsolaritzari buruzko ikerketak burutzeko zenbait deialdi egin berri ditu Mikel Laboa Katedrak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetzari esker sorturiko Mikel Laboa Katedraren helburu nagusia euskal arteari buruzko ikerke...
Emakumeek eta gizonezkoek mutil-dantzak elkarrekin dantzatu dituzte Iruritan
Iruritako Xalbatore festak hasi dira Baztanen, eta bi urtez Iruritako festetan mutil-dantzarik egin gabe pasa ondoren, ikusmina zen ea aurtengoan zer gertatuko den ikusteko. Bart egin da lehen mutil-dantza saioa Iruritako plazan eta liskarrik gabe, emakume eta gizonek elkarrekin dantzatu dituzte mutil-dantzak.
"Nundik Nora" ikuskizuna estreinatuko du Maritzulik ekainaren 20an Hendaian
Jon Iruretagoienak eskainitako hitzaldi-dantzatua ikuskizun bihurtu du Maritzuli konpainiak, eta datorren ekainaren 20an, Hendaiako Mendi Zolan egingo du estreinaldia. Hamabi dantzarik lagunduta, Zuberoako dantzen aurrekari historikoak agerian jartzen ditu ikuskizunak, hitzak eta dantzak uztarturik.
Dokumentuaren akzioak


