Beasaingo Dantza Topaketen XIV. eguna

2014/06/05
Beasaingo Dantza Topaketen XIV. eguna

Aurten ere, Beasaingo Loinatz jaiei behar bezalako amaiera emateko, Ostadar Dantza Taldeak dantza talde ezberdinak gonbidatu ditu urteroko topaketara. Urtero bezala, Beasaingo Dantza Topaketen XIV. edizioa, jaietako azken  igandean, ekainak 8, izango da. Ohi bezala,  Euskal Herri osotik etorritako dantza-taldeek euren ikuskizunak eskainiko dituzte goizean zehar, eta arratsaldean berriz, erromeria izango da:

Aurtengo dantza-talde gonbidatuak honako hauek dira:

  • Arrola Dantza Taldea (Baigorri)
  • Adurtza Dantza Taldea (Gasteiz)
  • Illunbe Elkarkide Dantza Taldea (Trintxerpe)
  • Ortzadar Euskal Folklore Elkartea (Iruñea)


Topaketen  hasiera 10:30etan izango da; talde batzuen desfilea Igartza aldetik hasten den bitartean, gainontzekoak Ezkiaga auzotik abiatuko dira euren dantza-ikuskizunak eskaintzen. Talde guztiak 12:30ak aldera elkartuko dira herriko erdigunean.

Arratsalde partean berriz, 17:30etatik erromeria izango da Kale Nagusian zehar Txertubi taldearekin. Ostadarrekoen esanetan, bertaratzen diren guztiak “ongi etorriak eta dantzatzera gonbidatuak” izango dira.