Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Lucia Lakarra protagonista duela "Izena duenak izana du" balleta aurkeztuko da Bilbon
Lucia Lakarra izango da Jon Ugarrizaren ballet berriaren estreinaldiko protagonista. Euskal herriko sinesmen eta ohituretan oinarritzen den lana da Izena duenak izana du eta Toti Martinez de Lezea idazle ezagunak egin du gidoia. Euskalduna Jauregiko auditorian aurkeztuko da abenduaren 27an Iz...
'Urratsak bidegurutzean' dantza-ikuskizuna Ostadar Dantza Taldearen eskutik
Aurtengo Gabonetan ere, Ostadar Dantza Taldeak urteroko euskal dantzen emanaldia eskainiko du Beasaingo Usurbe Antzokian, Urratsak bidegurutzean izenburupean. Ikuskizuna datorren larunbatean, hilak 26, izango da arratsaldeko 19:30ean. Sarreren prezioa 5 eurotakoa izango da. Urtero legez, Euskal ...
Dantzazale ikastaroa antolatu du EDB-k gabonetarako
Abenduaren 26, 28 eta 29rako Dantza Tradizionaleko Taldeetako Arduradunen Formazio ikastaroa antolatu du Euskal Dantzarien Biltzarra k. Gasteizen, ADB-ren egoitzan burutuko dira saioak eta egunean 4 ordukoak izango dira. Josu Larrinaga, Jean Bedaxagar, Mikel Diaz, Natxo Montero, Xabier Etxabe e...
Ezpalak 2015, Iruñeko jaialdiaren kronika
Soka-dantza karga sinboliko handiko dantza generoa dugu. Dantzariak batzuk besteei eskuetatik helduta kate bakarra osatzen dute, hortik erator daitezkeen interpretazio eta metafora posible guztiekin. Hori gure larruetan frogatu ahal izan genuen aurtengo maiatzaren 31an (aurten igande goizarekin), s...
Jota eta Porrua zure etxeko atarian 15$-en truke
Zorion-agur dantzatuak jarri ditu martxan Boiseko Oinkarik. Oinkari-Gram izendatu dute ekimena eta atzo egin zuen lehen aldiz Boiseko Oinkari dantza taldeak , taldearentzako dirua lortzeko helburuarekin. Gabonetako zorion-telegrama dantzatuak dira Oinkari-Gramek eskaintzen dituenak: eskaera eg...
Errusia eta Setomaa-ko dantza-afari tematikoa: kronikatxoa
Abenduaren hamaikan bigarren dantza-afari tematikoa egin genuen Espaloia Kafe Antzokian. Oraingoan, Errusia eta Setomaa herrialdea gai hartuta (Errusia eta Estonia artean zatituta dago Setomaa herrialdea). Aurreko dantza-afarian bezala (Portugal, maiatzean), oraingoan ere gustura asko!! 44 l...
Gipuzkoako Dantzei buruzko emanaldi berezia eskainiko du Goizaldik
Donostiako Goizaldi dantza-taldeak Gipuzkoako Dantzen emanaldia egingo du Donostiako Victoria Eugenia antzokian abenduaren 20an. Taldeko arduradunek berezitzat jo duten saioa da, "aspaldi aurkeztu ez duten moduan" Gipuzkoako dantzak monografikoki landuko baitituzte. Goizaldik era honetara egin du...
Bilbao Ballet Elkartearen 10. urteurrena Georgiako Balletaren eskutik
10. urteurrena Georgiako Estatu Balletaren ikuskizun handi batekin ospatuko du ABBE-k eguberrietan. Asociación Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE), kalitatearen alde apustu eginez, familia osoari zuzendutako ikuskizun bat aurkeztuko du Georgiako Estatu Balletaren eskutik. Programa Intxaur hauskail...
Neguari ongietorria dantzan
Negua gerturatzen ari da eta laster udazkenari agur esango diogu. Hori horrela, guk ere eman nahi diogu ongietorria neguari, eta gustatzen zaigun moduan eta urteroko ohiturari jarraituz egin nahi dugu: DANTZAN! Abenduaren 20an neguko solstizioa ospatzeko 19:00etan Gure Zumardian soka dantza egin...
Alicia Amatriain proposatu dute Donostiako Urrezko Danborra emateko hautagai
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea k Alicia Amatriain donostiarra proposatu du Donostiako Urrezko Danborra jasotzeko hautagai gisa. Amatriain Stuttgart Balleteko dantzari nagusia da gaur egun, eta sona handia du nazioartean. Berriki, Alemanian ematen den dantzako sari nagusia jaso zuen, et...
Dokumentuaren akzioak


