Dokumentuaren akzioak
Dantza-jauzien irakurketa garaikidea egin nahi izan du Eliralek Xihiko ikuskizunarekin
Mutxikoen etika biluztu eta honen emikarekin, hau da, esentziarekin gelditu direla dio Pantxika Telleria koreografoak. Esentzia horri, musikaren eta gorputzaren erritmoaren sistema aske eta zahar horri, elementuak gehitu dizkiote, jauziak dantzatzeko modua egungo dantza molde garaikidera egokituz.
Sorkuntza prozesuaren abiapuntuan zergatik galdera jarri du Telleriak. XVI. mendetik, Errenazimentu garaitik, bizirik eta zutik iraun duen sistema da dantza-jauziena. Sistema horren berezitasunak ezagutu eta egungo dantza molde garaikidera ekartzeko ahalegina da Xihiko.
Les coulisses de Xihiko from Alex la Mouette on Vimeo.
Mutxikoen sisteman oinarrituta dantza eta musika ikusgarria sortu dute Elirale eta Lagunarte konpainiek. Euskadi irratiko Arratsean saioan elkarrizketatu dituzte Pantxika Telleria, Arantxa Llanes, Jokin Irungarai eta Johañe Etxebest, ikuskizuneko protagonistetako batzuk.
Musikaren, perkusioaren eta dantzarien arteko loturan jarri dute arreta. Arkaitz Miner eta Jokin Irungarai izan dira ikuskizunari musika jartzearen arduradun eta musika garaikideruntz joaten saiatu badira ere, musika tradizionalaren zentzua mantendu nahi izan dute. Arantxa Lannes, Jose Cazaubon, Oihan Indart dantzariek gorpuzten dute Xihiko eszenatokian, Pantxika Telleria eta Johañe Etxebest-ek zuzenduta.
Informazioa: Xihiko (Elirale)
Dokumentuaren akzioak