Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jauziaren sintesia egiten du Eliralek «Xihiko» koreografiaren bitartez

Dokumentuaren akzioak

Jauziaren sintesia egiten du Eliralek «Xihiko» koreografiaren bitartez

Haurrentzako dantza berri bat sortu du Elirale konpainia lapurtarrak. Etxeko txikiei zuzendua bada ere, adin guztietarako egokia den lan honek irakurketa ezberdinak izan ditzake; begirada ezjakinek musikarien ibilbideak, zaldiaren saltoak eta uraren gaine
Egilea
Idoia Eraso
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Senpere
Mota
Albistea
Data
2016/02/12
Lotura
Naiz

“Jauzia” da Eliralek egin duen ikuskizun berriko protagonista. Pantxika Telleriak sortutako dantzak bere sistema koreografikoa aztertzen du. Lagunarte konpainiarekin batera mutxiko dantzari buruz egindako gogoetak eramanda sortu da “Xihiko”. Ikerketaren bidetik, historia zeharkatuz «sintaxiaren muinera ailegatzen» da ikuskizunaren bukaeran.

Telleriak bidelagun izan ditu Johañe Etchebest dantza irakaslea, eta bereziki Arkaitz Miner eta Jokin Irungaray musikariak. Azken hauek koreografia gauzatzeko tresna sortzeaz gain, agertokian ibiltzen dira, musikaren garrantzia azpimarratuz.

Aztergai duen jauziari “Xihikok” zer dakarkion galdetuta «alimaleko akuilua» dela erantzun zuen Irungarayk, eta Telleriak «gaurkotasunera eramaten» duen «ofizialtasuna». Izan ere, pausoekin eta musikarien doinuekin Euskal Herri osoko «dantza herrikoiak transmititzen dira, eta jauziaren historia zabaldu».

Sistemaren teknika hutsa ez izateko edota herriko plazako mutxikoak oholtza gainean «aspergarri ez izateko» eta, noski, haur zein helduentzako ikuskizun gaurkotu bat izateko «imajinazio anitz» behar izan dela azaldu zuen koreografoak. Izan ere, euskal dantzaren presentziari ihes egitea ezinezkoa bada ere, beste mundu eta dantza mota batzuk ere deskubritzen ahal dira mugimendu eta doinuetan, baita obrako elementuetan ere.

Jauziari feminitatea emateko, esaterako, elementu bereziak sartu ditu koreografoak, zein baino zein ikusgarriagoak. Bere gorputzaren parte bat gihartuta daukaten Xihiko mendiko bi gizonekin batera behor zuri bat agertzen da saltoka. Eta bertako dantzariei esker normalean mutil gazteei soilik azaldua zaien sekretua ezagutuko du. Arantxa Lannes izanen da aurkitzailea, Jose Cazaubon eta Oihan Indarten laguntzari esker.

Ura dantzarien oinen artean

Ura da ikusleen atentzioa erakartzen duen beste elementuetako bat. Ekarpen ezberdinak egiten ditu iturri batetik agertoki gaineko putzu luze batera heltzen den likidoak. Jauziari eta bere historiari «femenitatea, lasaitasuna, fluiditatea...» ematen dio, baita ikusgarritasuna ere, dantzariek ur gainean zipriztinak alde guztietara bidaltzen dituztenean. Saltoek lanaren muinari ere egiten diote ekarpena, plisti-plasta horien bitartez ikusten baita sistemaren gakoa: «Urratsek egiten duten doinuaren bitartez sinplifikatu egiten da eta pisua ematen diote proposamenari».

Lana ikusita, «gure mutxikoekin amets egiten ahal dela» baieztatu zuen Telleriak, eta lana «karrikara pasako» dela gehitu, ahots misteriotsuz.

0212_kul_elirale

Mutxikoak
Euskal Herriko plazetan dantzatzen diren mutxikoak ditu gogoan obraren izenburuak. Hitz beretik eratorria Pirinioetan dantzarien irudimen kolektiboan sortutako Mont Chico atzematen da. Dantza pausoekin bezala hitzekin jolastuz sortu da «Xihiko» mendia.

Dokumentuaren akzioak