Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Elirale konpainiaren ‘Xihiko’ musika eta dantza ikusgarria denentzat Senperen

Dokumentuaren akzioak

Elirale konpainiaren ‘Xihiko’ musika eta dantza ikusgarria denentzat Senperen

Otsailaren 8tik 12ra bederatzi eskolentzako saioak eskainiko dituzte Larreko gelan eta otsailaren 14an denentzako emanaldia

Egilea
Ttipi-ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Senpere
Mota
Albistea
Data
2016/02/05
Lotura
Erran

Hego Lapurdiko Hirigunearen sasoin kulturalaren kari, EliralE konpainiaren eskutik Xihiko dantza eta musika ikusgarria antolatu dute Senperen. Otsailaren 14an igandearekin Larreko gelan izanen da saio bat, 5 urtetik goitiko denentzat zabalik, 17:00etatik aitzin.

Horretaz gain, bederatzi eskolentzazo saioak eskainiko dituzte otsailaren 8tik 12ra arte eta 1.500 bat ikasle ikusiko dute ikusgarria klasearekin.

Pantxika Telleriaren koreografia Arantxa Lannes, Jose Cazaubon, Oihan Indart, Arkaitz Miner eta Jokin Irungaraik interpretatzen dute taula gainean.

EliralE konpainia, Larreko gelan egindako entsegu batean. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Dokumentuaren akzioak