Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka EliralE konpainiaren "Xihiko" ikusgarriaren estrena Senperen

Dokumentuaren akzioak

EliralE konpainiaren "Xihiko" ikusgarriaren estrena Senperen

2016ko otsailaren 14an, EliralE dantza konpainiak "Xihiko" deitu ikusgarri berria estreinatuko du Senperen. Pantxika Telleria koreografoaren dantza eta musika sorkuntza honek arrotzaren beldurraren gaia jorratzen du. Ikusgarria 17:00etan hasiko da Larreko kulturgunean. Euskal kultur erakundea partaide da.
Komunikabidea
EKE
Mota
Albistea
Data
2016/02/08
Lotura
EKE

Publiko guzientzat | Iraupena : 45 minutu

  • Gaia : arrotzaren beldurra
  • Gai koreografikoa : Martxa puntuzkatua
  • Parte hartzaileak : Arantxa Lannes, Jose Cazaubon, Johañe Etchebest, Jokin Irungaray eta Arkaitz Miner
  • Koreografia : Pantxika Telleria
  • Koreografia laguntzaileak : Célia Thomas eta Lionel Dubertrand
  • Laguntza teknikoa : Feldenkraïs TM : Laura Beurdeley
  • Musika sorkuntza : Arkaitz Miner
  • Argi sorkuntza : Javi Ulla
  • Soinu kudeatzailea : Patrick Fisher
  • Eszenografia eta jantziak : Maialen Maritxalar
  • Osagarriak : Annie Onchalo
  • Ekoizpena : Marion Morin

Behor gazte bat Xihiko mendian dabil. Leku horretako biztanleak presentzia bitxi batzuk dira. Gaizkileak izanen ote dira, edo ongileak ? Presentzia horiek Xihiko mendiaren sekretua azalduko al diote ? Normalki mutil gazteei bakarrik azaldua zaielarik... Koregrafiak jauzien sistemaren baitan ibiltzeko manera ugaria deklinatzen du, hau itzal lan batez azpimarratua denean. Arkaitz Miner biolin jolea eta Jokin Irungaray perkusio joleak hiru dantzari interpreteak lagunduko dituzte, azken hauek haien ahotsaz kantatu eta instrumentoak joko dituztelarik. Xihiko mendia, pirineoetako dantzarien irudimen kolektiboan sortutako tontorra da. Mutxiko hitza, ezkondua ez den mutikoaren deribatua da. Beste batzuek musika hitzaren deribatua dela ... Jauzi ezaguna dugu oraindik bizi eta dantzatua bait da Euskal Herrian bai eta Pirineoetan nun Mutxiko euskal izenpean edo Mochico izenpean Okzitanieraz.

Emanaldi hau EliralE-k eraman duen lan ikerketa baten barnean sartzen da, ikerketa hauLagunArte konpainiarekin eramana izan da. Jauzien inguruko gaur egungo ikuspegia eginez, branleen europear fondoetatik ateratua, dimentsio garaikide bat emanez sistema hau berriz dinamizatzea ahal bidetu du eta Xihikoren idazketa koregrafiko eta musikala sortu du.

Xehetasunak

Dokumentuaren akzioak