Dokumentuaren akzioak
Villacañas: dantzatzeagatik ordaintzen duten dantzariak
Gure inguruan ohikoak dira musu-truk dantzatzen duten dantzariak. Gutxixeago izaten dira aldiz, kobratuz dantzatzen dutenak. Baina ezagutzen duzue dantzatzeagatik dirutza ordaintzeko prest den dantzaririk? Ez euro gutxi batzuk gainera. Irudikatzen duzue 4500€ ordaintzea festa egun batean dantza egiteko?
Gurean, Zuberoako pastoraletako bukaerako dantza-jauzia antxeretan enkantean jarri ohi da, baina gaurkoan, urrutixeago jarriko dugu soa.
Toledoko Villacañas herrian hala egiten dute bada! Dantzari postua enkantera atera eta sos gehien ematen duenak lortzen du Cristo de la Viga-ren egunean dantzatzeko ohorea. Hain zuzen bihar, urtero bezala, San Jose egunarekin, eginen dute 2016ko enkantea kofradiako marexalaren etxean, heldu den maiatzaren 1eko festetan dantzara nor aterako den erabakitzeko.
Iaz 26.000 euroko diru bilketa
Hamar lagunek parte hartzen dute Cristo de la Viga-ren dantzari taldean: Dantza-maisuak, 7 dantzarik, borra-eramaleak eta alportxa-eramaleak. Iaz, hamar lagun horien artean 26.000 euroko dirutza bildu zuten. Dantzari eskuzabalenak 4500 euro eskaini zituen, "xuhurrenak" berriz, 1500.
Enkantea goizeko 10etan hasi ohi da eta arratsaldeko 14:00etan bukatu. Bihar ordu horretan eskaintza handiena egin dutenek irabaziko dute dantzatzeko saria.
Dokumentuaren akzioak
http://fibabc.abc.es/videos/danzantes-1889.html
MIla esker gogoraraztegatik!