Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mikel del Vallek "Un vasco en Sevilla" dantza lana aurkeztuko du gaur Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Mikel del Vallek "Un vasco en Sevilla" dantza lana aurkeztuko du gaur Bilbon

2016/03/16 09:05

Dantza neoklasikoa eta garaikidea espainiar dantzaren mugimenduekin uztartzen ditu Mikel del Valle dantzari eta koreografo bilbotarrak gaur, martxoak 16, Arriaga Antzokian eskainiko duen emanaldian. Un vasco en Sevilla dantza ikuskizunean euskal kultura eta andaluziarra aurrez aurre jartzen ditu Mikel del Vallek. Zazpi dantzarirekin osatutako taldeak Elena Calleren dramaturgia eta besteak beste Kepa Junkera eta Julio d'Escrivan-en musikaren harira dantzatuko ditu pertsonaia nagusiaren bizipenak.

Euskal dantzaria Sevillan

11 urte zituela hasi zituen ballet ikasketak dantzari bilbotarrak. Madrilen jarraitu zuen dantza klasikoa eta garaikidea ikasten. Un Vasco en Sevilla, Mikel bera Sevillan bizi zela bakarkako lan bezala sortu zuen del 2014an. Madril eta Andaluzian koreografia sariak irabazi ditu lan honekin. Orain, koreografia osatu eta zazpi dantzarirekin taularatuko du Arriaga Antzokian.

Euskal kultura eta Andaluziako kulturaren artean bere tokia bilatzen duen norbanakoa da ikuskizunaren ardatza. Aldaketari uko egin edo berrikuntzari ekitearen erabakiaren aurrean aurkitzen den norbanakoaz ari da. 

mikel-del-valle-un-vasco-en-sevilla-espectaculo_header_750.jpg

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza eta koreografia: Mikel de Valle.
  • Dramaturgia: Elena Calle.
  • Dantzariak: Elena Calle, Montaña Ciborro, Marta Otazu, Aitor Matres, Vicente Ferragud, eta Raquel Linares.
  • Jantziak: Lola Dominguez.
  • Musika: Kepa Junkera eta Julio d'Escrivan e.a.

Un vasco en Sevilla

  • Data: Martxoaren 16a, asteazkena.
  • Lekua: Arriaga Antzokia
  • Sarrera: 9 eta 14 artean.

Informazioa: Un vasco en Sevilla (Arriaga Antzokia)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.