Dokumentuaren akzioak
22.600 euro ordaindu dituzte Villacañaseko dantzariek larunbatean
Ostiralean aipatu genizuenez, larunbatean, San Pedro egunez, egin zuten Toledoko Villacañas-en (Espainia), Cristo de la Viga-ren festan dantzan ari ahal izateko enkantea. Goizeko 10:00etatik 14:00etara jendetza bildu zen marexalaren etxean, eta banaka banaka, beren eskaintzak bota zituzten dantzari-gaiek. Erlojuak 14:00ak jo zituenean gelditu zen enkantea eta lagun hauek lortu zuten heldu den maiatzaren 1eko ospakizunean dantzatzeko ohorea:
- Dantza-maisua: Miguel Ángel Moreno Cortecero (2.000 €)
Zazpi dantzariak:
- José A. Sesmero Serrano (2.100 €)
- Jesús Novillo Infantes (2.200 €)
- José A. Comino Felipe (2.500 €)
- José A. Gálvez Rullo (2.200 €)
- Ángel Novillo Sánchez de Pedro (3.000 €)
- Javier Aranda Sesmero (2.200 €)
- Carlos Mata Durango (2.100 €)
- Borra eramalea:Juan Ernesto Santos Bueno (700 euro)
- Alportxa eramalea: Belén Sánchez Prisuelos (3.600 euros)
Beraz, orotara 22.600 euro ordaindu dituzte aurtengo Villacañas-eko danzanteek, iaz baino 3400 gutxiago.
Dokumentuaren akzioak