Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Paloteadoa, estreinakoz euskaraz
Pasa den uztailaren 9an, Lodosa-Sartagudako dantzariok, Cabanillasekoekin batera, Laya Kultur Elkarteak prestatutako paloteadoa plazaratu genuen Iruñean, sanferminetan Nafarroa Oinezek duen txokoan. Paloteado bat zer den laburbiltzeko esan genezake dantza eta antzerkia, oro har bertso moduan, b...
Dantzak gizarte kohesiorako duen indarra aldarrikatuz dator Dantza Hirian 2016
Irailaren 17a eta 25a bitartean Baiona, Biarritz, Hendaia, Irun, Hondarribia, Pasaia, Errenteria eta Donostiako kaleak hartuko ditu Dantza Hirian jaialdiak. Bere hamaikagarren edizioan gizarte kohesioa hartu du gaitzat, Gipuzkoako eta Lapurdiko kostako zenbait herritako kale paisaiak agertokitzat ...
Zangozako dantzarien topaketa
Ostiral honetan Rocamador dantza taldeak eta Nafarroako dantzarien Biltzarrak, Zangozako udala eta Nafar Gobernuaren laguntzarekin, Merindadeko dantzarien topaketa antolatzen dute. Jaialdian Burlata, Otsagabia, Noain eta Zangozako dantzariek parte hartuko dute. Irailaren 16an, Merindadeko dantza ta...
Aiko Taldeak 2016-17 dantza ikastarorako matrikula epea ireki du
Euskal Herriko dantza tradizionalaren hedapena bultzatzen duen eta musikariz eta dantza maisuz osatuta dagoen AIKO Taldeak matrikula epea zabaldu du gaur, dantzan ikasi nahi duten pertsona guztiek DANTZALDI IBILTARIAren edizio berrian izena eman ahal dezaten. Metodologia propioa duen ikastaro egonk...
Basauriko Dantza Agerketa asteburuan ospatuko da Izurtza, Oñati, Lekeitio, Iruñea eta Idauze-Mendiko dantzekin
Tokian tokiko dantza tradizionalak sustatu eta ezagutzera emateko sortu zen Basaurin Euskal Herriko Dantza Agerketa. Aurtengoa 44. jaialdia da eta Gasteiz, Lekeitio, Izurtza, Oñati, Iruñea eta Idauze-Mendiko dantza taldeek parte hartuko dute. Horrez gain, Lekeitioko Estudiantina ere egongo da ag...
Eskuetatik helduta ospatu genuen 3 burguen batasuna
Joandako ostegunean, irailaren 8arekin, ospatu genuen Iruñean hiriko 3 burgu zaharren batasunaren 593. urteurrena. Aldi honetarako soka-dantza berri baten sorkuntza adostu genuen udalarekin eta abuztuan prestaketa lanetan aritu ginen: zaldikoak txukundu, musikariak bilatu, doinuak hautatu, urratsa...
Amparo Sevilla: "Dantza ezazue, baliatu ezazue bizitzak ematen digun aukera eder hau"
Amparo Sevilla, dantzari, antropologo eta ikertzaile mexikarra da. Dantza garaikidea eta klasikoa ikasi zituen, eta ondoren dantza folkloriko ikuskizunen alorrean jardun zuen profesionalki. Dantza tradizionalak erakarrita, Mexikoko herritar arrunten dantza ikertzen dihardu azken hamarkadetan, dant...
Lehen urratsa: euskal dantzaren transmisioa soinu eta iruditan
Sei dantza eskoletan, euskal dantza irakasten ari zirela hartutako soinuak eta irudiak bildu dituzte " Lehen urratsa " izeneko web-dokumentalean. Euskal Kultur Erakundearen eskariz Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletan...
Durangaldeko Ezpata-dantzari eguna ospatuko da Izurtzan larunbatean
Durangaldeko Ezpata-dantzari eguna Izurtzan ospatuko da larunbat honetan irailaren 10ean. Dantzariak 18:00etan elkartuko dira eta 18:30ean hasiko da kalejira parte hartzen duten dantzari guztiekin. Herriko plazara iritsi eta 19:00etan dantzari-dantza eta erregelak egingo dituzte. Durangaldeko 9 da...
Maitaldia 2016, zangoak zabaltzeko parada
Irailaren 9tik 18ra ospatuko da Biarritzen Temps d’Aimer edo Maitaldia dantza jaialdia. Aurtengoa 26. edizioa izango da. Rhineko Opera Nazionaleko Balleta, Marseillako Balleta Nazionala, La Rochelleko ZKN, Dantzaz konpainia eta noski, etxeko Malandain Ballet Biarritz izango dira ikusi aha...
Dokumentuaren akzioak


