Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Polonian jaialdi batean parte hartzeko aukera
Ekainaren 27tik uztailaren 2ra Poloniako hegoaldean ospatuko den Nazioarteko Folklore Jaialdi batean parte hartzeko euskal dantza talde baten bila dabil jaialdiaren antolaketa. Berez hiru txandatan antolatu da euskal dantza taldeen parte hartzea jaialdian, eta dagoeneko bigarren eta hirugarren t...
Folklorearen topaleku izango da asteburuan Portugalete
Dantza eta folklorea nagusituko dira asteburuan Portugaleteko kaleetan. Elai Alai kultur elkarteak XIV. Folklore Azoka antolatu du ekainaren 7tik 9ra. Folklorearen bilgune bilakatuko dira Portugaleteko herriko merkatua eta Orube artisau azoka; dantza emanaldiak, tailerrak, hitzaldiak, artisauak...
Dantzaren didaktika. AIKO metodoa (ikastaroa)
AIKO Taldeak urteak daramatza dantzan irakasten inguru eta maila ezberdinetan. Ibilbide horren ondorioz, AIKO Taldeak bere irakasbide propioa jorratu du musika eta gorputzaren mugimenduaren didaktika uztartuz, eta hori partekatzera dator ikastaro honetan. Dantza irakasle trebatuak behar ditugulako ...
Pasaiako Dantza Festibala antolatu dute aurten lehen aldiz
Lau eguneko dantza jaialdia antolatu dute Pasaiako Udalak eta Haatik Dantza konpainiak, aurten estreinakoz, ekainaren 6tik 9ra. Lau egunetan dantzaz gozatzeko hainbat modu izango dira Pasai Antxon: tailerrak, erakusketak, hitzaldiak, ikuskizunak, zinema... Puntako dantza konpainen eta herriko ta...
Banakoa
Kintoen tradizioa bizitzako mugimenduaren prozesuaren parte da. Etapa berri bati aurre egin aurretik, iragate erritua izango balitz bezala, hainbat desafio egin behar dituzte herriaren aurrean Aretxabaletako gazteek, kinttuek. 18 urte betetzen dituzten urteko San Juan bezperan, herriko plazara tant...
Dantza irakasleen lan-poltsa
Azken eskaintzak Donostia (2026-01-13) Donostiako Musika eta Dantza Eskolak guraso baimen bat ordezkatzeko dantza irakaslea behar du. Lan-jarduna % 46 ingurukoa da. Data: berehala hasi eta otsailaren erdiraino Lan-ordutegia: Astearteak 16:00-21:45 / - Ostegunak: 16:15-21:00 ...
Ehungarrenez eskainiko dute Tio Teronen semeek FreshCool ikuskizuna
Dantza, umorea eta lagunartea dira Tio Teronen semeak elkartzen dituena. Duela lau urte hiruzpalau dantza taldetako kideak elkartu eta FreshCool emanaldia prestatu zuten. Publikoaren harrera ikusita, ikuskizun modura planteatzea pentsatu zuten. Gaur, ehungarren aldiz plazaratuko dute. Lehenengo ald...
Urbeltzekin Dantza Ganbaran
Soinua, biolina eta harpa doinuak entzuten dira hilean behin Bilboko kafe antzokiko ateak zabalduz gero. Doinu horien erritmora, Juan Antonio Urbeltzen ahotsa antzemango da segidan, jauzi, ingurutxo, fandango edota arin-arinak gidatzen. Dantzari eta dantzazelak, denak elkarrekin dantzan. Duela hoge...
Mary Neal, ia historiatik kanpo gelditu den morris dantzen bultzatzailea
Mary Neal 1860an jaio zen Birmingham-en, sufragista, aktibista soziala eta morris dantzen bultzatzailea. Hogeita zortzi urte zituela ahizpa Mary izena hartuta behartsuei laguntzen hasi zen Londresen. 1895ean, berriz, Espérance Club izeneko neskatoentzako kluba sortu zuen Emmeline Pethick-ekin bate...
Emakumezkoak Euskal Inauteri Herrikoietan
Inauteria transgresioa, urraketa, haustura da. Gure nortasuna ezkutatu, eta beste norbait izatera pasatzen gara, beste zerbaitetan transformatzen gara. Mozorrotzean gure eguneroko identitatea ezabatzen dugu, eta tarte batean, beste zerbait izatera jolasten gara. Egunerokoan kateatuta bizi diren ...
Dokumentuaren akzioak


