Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Da.Te Danza: Akari

2018/04/07 18:00 Donostia, Gasteszena

Akari, 6 hilabete eta 3 urte bitarteko haurrentzako ikuskizuna da eta bi saio egongo dira abenduaren 28an. Bata goizeko 12:30ean eta bestea 18:00etan. 

Argia da Akari. Haren ezaugarriak eta airean hara-hona ibiltzeko duen modu berezia ikertzen ditu. Argia, ilunantza, itzala eta iluntasuna. Gure azala berotu dadin argi-izpi batera hurbiltzeko sentitzen dugun premia erakusten du, eta hori egiten dugunean zergatik ixten ditugun guztiok begiak. Oztopoak jartzen dizkiogu, aurrera jarrai ez dezan, zuzen-zuzenean beti, beti zuzen-zuzenean... Bestearen begietan ikusi izan dugu, eta batzuetan geure barrura nola sartzen zaigun eta nola gainezkatzen gaituen sentitzen dugu. Orduan, badirudi hatz bakoitzaren mamitik parrastan irteten dela, eta gorputzaren inguruan daukagula ibiltzen garenean. Bularretik egiten digu ihes, eta gure begirada aurrerantz abiatzen da, zuzen-zuzenean beti, beti zuzen-zuzenean.

Dantzaren bitartez, gutako bakoitzaren barne-argiak era berezi eta bakanean egiten du distira.

  • Zuzendaritza: Omar Meza
  • Koreografia: Omar Meza / Da.Te Danza
  • Antzezpena: Inés García eta David Barrera
  • Antzerkiko zuzendaritza eta testua: Julia Ruiz Carazo
  • Koreografiako laguntzailea: Celia Sako
  • Jatorrizko musika: Diego Neuman Galán
  • Eszenografia / tresneria: Valentin Martinez (Lucas)
  • Jantzien diseinua: Laura León
  • Argien diseinua: J. C. Tamajon (Tama)
  • Ekoizpena: Laura Campoy
  • Administrazioa: Sonia Espinosa
  • Komunikazioa: Sandra Pertíñez
  • 6 hilabete-3 urte. Haurrekin batera pertsona heldu bat egongo da, gehienez.

Gehiago irakurri

Berriketan konpainia: Berriketan

2018/04/07 20:00 Amurrio, Amurrio Antzokia

Euskal sustraiak eta flamenkoa uztartzen dituen proiektua da berriketan. Perkusio, gitarra eta kejioen artean, dantza eta txalapartaren arteko elkarrizketak ikus eta entzun daitezke.

Alegria, buleria, tangoak, fandangoa eta beste hainbat erritmo ezberdin harturik, goxotasun eta energia handiko ikuskizun berezia eskeintzen du berriketan taldeak.

Berriketan flamenkoa eta txalaparta fusionatzen dituen proiektua da, 2008tik aurrera sorturikoa, taldeko kideek flamenkoa eta txalaparta fusionatzeko zuten interesa zela medio. Proiektua, batez ere, perkusioarekin eta dantzarekin hasi zen; baina aurrerago, musika-tresna melodikoak (esaterako, gitarra) eta kantuak sartzeko beharra ikusi zuten.

  • Egilea: Berriketan Konpainia
  • Koreografoak: Berriketan Konpainia
  • Zuzendaritza eszenikoa: Berriketan Konpainia
  • Ekoizpena: Berriketan Konpainia
  • Musika: Berriketan Konpainia
  • Musika zuzendaritza: Berriketan Konpainia
  • Soinu teknikaria: Jordi
  • Interpreteak:
  • Txalaparta: Mikel Aveiro y Adrián Larrañaga
  • Gitarra: Aitor Escobar.
  • Ahotsa: Angel López de Toro
  • Perkusioa: Jose Gil, “Giliyo”
  • Dantza: Askoa Etxebarrieta Lasheras, “La Pulga”
  • Iraupena: 75 minutu

Gehiago irakurri

Amaia Elizaran: Block

2018/04/12 18:00 Hendaia, Mendi Zola

Amaia Elizaran eta Leire Otamendiren dantza garaikidearen inguruko sorkuntza. Iraupena 20 minutukoa izango da eta ondotik, topaketa egongo da artistekin. 

Gehiago irakurri

Anezka: Txokoetan dantzan

2018/04/20 20:00 Gasteiz, Principal Antzokia

Anezka Arabako dantza garaikideko gazte-konpainia berria da. Parasite Kolektiboak eta baratza aretoak elkarlanean sortutako konpainia honen bidez Euskadi eta Nafarroako 18-25 urte bitarteko dantzariei kalitatezko enplegu bat eskeini zaie. Sei hilabetez gazte hauek arabar koreografoen zuzendarizapean lengoia eta ikuskizun ezberdinen sorkuntzen ari dira, dantza ezusteko lekuetara eramanez.

Konpaniak Eusko Jaurlaritza kultura sailaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntza jaso du. Dantza Kobserbatorioa eta antzerki sarearen laguntzarekin batera.

  • Interpreteak : Nuria Alaña, Andrea Loyola, Nekane Itoiz, Maddi Gaztelumendi eta Maddi Argibe

Gehiago irakurri

Ertza: Hariak

2018/04/14 19:00 Bergara, Seminarixoa

Hariak, istant batean bizitza osoa sostengatzen zioten hariak hautsi, eta hutsetik hasi beharrean aurkitu den jendearen esperientziez osatutako antzezlan diziplina anitza izango da. Harkaitz Cano idazleak aukeratu, jaso eta moldatutako benetako jendearen benetako istorioak. Gizaki itxurako txotxongiloek eta txotxongilo itxurako dantzariek lehen pertsonan kontatuak Iñar Sastreren musikaz lagundurik. Obraren sorkuntza prozesua 2016an zehar egingo da.

  • Zuzendaria: Asier Zabaleta.
  • Dantzariak: Natalia de Miguel, Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza, María Andrés, Claudio Rojas.
  • Testua: Harkaitz Cano, Joseba Sarrionaindia.
  • Koreografia: Asier Zabaleta dantzarien laguntzaz.
  • Panpinen egileak: Dejabu panpin laborategia.
  • Argien diseinua: Oscar Grijalba.
  • Eszenografia: Pello Artola.
  • Musika: The Gateless Gate, Silent Strangers, Germanager, Kai Engel, Learning music, Nest, J.S.Bach.
  • Ekoizpena: Ertza
  • Banaketa: Isabel Jiménez (infinitaescena.com)
  • Argazkia: Gorka Bravo

Gehiago irakurri

Johanna Tengan eta Natalia de Miguel

2018/04/19 20:00 Bilbo, Azkuna Zentroa

Azkuna Zentroak Natalia de Miguelen (Bilbo, 1986) Clara eta Johanna Tengan-en (Belgika, 1996) Singular piezen estreinaldia egingo du. Bi koreografoek dantza garaikideko egonaldian egin duten lanaren emaitza dira bi piezak. Egonaldia ‘Amphitryon’ barruan sartzen da, zuzeneko arteen eta erakusketen inguruko ikerketa, sorkuntza eta ekoizpena sustatzen dituen proiektuan, eta hari esker truke bat egiten da, dantza garaikideko Dansateliers Rotterdam sorkuntza- eta erakusketa-zentroarekin lankidetzan.

Natalia de Miguelen Clara lanak gure balio eta lehentasunei buruzko gogoeta bat planteatzen du, ez soilik artean baizik eta gaurko munduaren alderdi askotan ere. Singular piezak hizkuntzaren, irudimenaren era harriduraren mundu fisiko eta intuitibora eramaten gaitu, Herman de Coninck (1944-1997) poeta belgikarraren lanean inspiratuta.

Natalia de Miguel: Clara

Gorputz bat ekoizpenerako merkantzia bezala, nortasunik eta arimarik gabekoa, eta negar egiteko edo izerdia botatzeko gaitasun gabekoa. Ba al da atzera-bueltarik? ‘Clara’ lanak gure balio eta lehentasunei buruzko gogoeta bat planteatzen du, ez soilik artean baizik eta gaurko munduaren alderdi askotan ere. Gizakiaren benetakotasunaren balioespenerantz eta honen errealitatearen kanpoko inposatzetiko bide bat.

  • Kontzeptua, zuzendaria, koreografia, performancea: Natalia de Miguel
  • Argien Diseinua: Edwin van Steenbergen
  • Argien teknikaria: Gabriel Punzo
  • Musika eta soinu-espazioa: Naiel Ibarrola, Nils Fram
  • Testua: Jorge Jauregui Allue
  • Ahotsa: Ramón Barea, Amaya de Miguel, Natalia de Miguel
  • Aholku artistikoa: Kristin de Groot & Jorge Jauregui Allue
  • Koprodukzioa: Azkuna Zentroa & Dansateliers

Johanna Tengan: Singular

‘Singular’ Johanna Tengan (1996) gazte talentudunak sortutako solo harrigarri bat da. Hizkuntzaren eta irudimenaren mundu fisiko eta intuitibora eramaten gaitu, Herman de Coninck (1944-1997) idazle eta poeta belgikarraren poesian inspiratuta.

Just now, I ran into reality
she said: ‘Hello, who are you?’
‘Me,’ I said, ‘is that okay?’
‘For me it is,’ she said. […]
Herman de Coninck (1944-1997)

  • Kontzeptua, koreografia, performancea: Johanna Tengan
  • Honetan inspiratua: Herman de Koninck
  • Aholku artistikoa: Piet Rogie
  • Koprodukzioa: Azkuna Zentroa & Dansateliers

Gehiago irakurri

Bilaka: Saio Zero

2018/04/14 20:30 Luhuso, Harri Xuri

Bilakak bere sorkuntza berria aurkezten du: Saio Zero. Koreografia, zuzenezko musika eta bideo instalazioak uztartzen dituen ikusgarri bat da. Sorkuntza Mathieu Vivierena bada, dantzarien parte hartzearekin osatu da koreografia. Musika Patxi Amuleten eskutik sortua izan da, Xabi Etcheverry eta Valentin Laborden kolaborazioarekin. Oholtza gainean, zazpi dantzariek eta hiru musikariek dute beren iraganeko dantzaren praktika galdezkatzen. Dantzarientzat ez da oraina ez den beste denborarik. Itsasoaren gisa, dantza bere lerian zaharberritzen da, eta marea itsas hegiaren aurka joaten den bezala, beti ur burrusta berdina lur bazter berdinera, mugagabea da.

Gehiago irakurri

Mutxikoak

2018/04/15 11:15 Angelu, 5 Kantoinetako plaza

Mutxikoak, Amalabak eta Seme taldeak alaiturik.

Gehiago irakurri

La Cavale: Sas + Suite

2018/04/14 20:00 Bilbo, La Fundicion

La Cavale konpainiak bi obra eskainiko ditu, Sas (18 minutukoa) eta Suite (22 minutuko iraupena duena). 

SAS

(sâs) n. m.: presio desberdineko inguruak banatzen dituen konpartimentu estankoa.

Entseguen “zirriborroek” egiten dute obra. SAS, Julie Coutant-en bakarkako lana, asmo baten gorpuztea izan behar zen: Bere hurrengo piezarena: Slow devant. Ekoizle eta kolaboratzaileak konbentzitzeko, bizitzaz jositako haragi zati behar zen. Eta oso konbentzituta geratu ziren. Entseguaren bakarkako zati hori eszenarako erreklamatu ere egin zuten. Dantzaren bidez aske izateko modu bat sortu duelako. Berezkotasunaz hitz egiten digu, keinuaren berehalakotasunaz, gorputzean, mugimenduan…
Saison 2012- 2013 du Cuvier cdc Aquitaine egitarautik ateratako zatia.

  • Sorkuntza: Julie Coutant, Eric Fessenmeyer-en laguntzarekin
  • Antzezlea: Julie Coutant
  • Argazkiak: Gérard Manuel – Conception: Pascale Richefort
  • Crédit photos : Gérard Manuel – Conception: Pascale Richefort, Julie Coutant
  • Ekoizpena: Compagnie La cavale
  • Baterako produkzioa: Avant-Scène Cognac-Scène Conventionnée Inclinée Danse
  • Egonaldi espazioak: CSDME Poitu-Charentes à Poitiers / La Pratique à Vatan / Centre Culturel Universitaire Le bouillon à Orléans

SUITE 

Argi-ilunetan dabiltzan bi gorputz. Gorputz-enbor biluziek argia bereganatu eta azalen bibrazioa erakutsi dute. Femeninotasun eta maskulinotasunak sentsualitatea askatu dute, laztan-akordio baten bidez azaleratuz. Mugimendu organiko eta fluidoa narrasti mintz baten moduan zabaldu da: Ondulazio eta propagazioz, iragazkortasunak ikertuz. Soinu materia gorputzetan txertatzen da eta horrek izaera hipnotikoa ematen dio bidegurutze horri.

Julie Coutant eta Eric Fessenmeyer-ek idazketa koreografiko zehatz bat sinatu dute eta harmonia perfektua aurkitu dute soinu, argi eta gorputzen artean. Denboran gertatzen den eten baten moduan, SUITE hemen eta orain egoteko gonbidapena da, beste barik. saison 2016-2017 du TAP / Scène nationale de Poitiers egitarauaren zati bat. © Xavier Bourdereau

  • Koreografia eta interpretazioa: Julie Coutant, Eric Fessenmeyer
  • Musika sorkuntza: Thomas Sillard
  • Argiaren sorkuntza: Josué Fillonneau
  • Ekoizpena: Compagnie La cavale
  • Baterako produkzioa: Avant-scène Cognac – Scène Conventionnée Danse
  • Laguntzaileak: DRAC Nouvelle Aquitaine Région Nouvelle Aquitaine
  • Egonaldi espazioak: Avant-scène Cognac – scène conventionnée danse / Lieu Multiple – Poitiers / CESMD Poitou-Charentes – Poitiers / CAP SUP à Poitiers

Gehiago irakurri

La Cavale: Sas + Suite

2018/04/15 19:00 Bilbo, La Fundicion

Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXII. Gala

2018/05/01 19:30 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak 1996an eman zien hasiera Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerei. Egun horren oroitzapenezko lehen gala handik urtebetera antolatu zen. Bere ildotik beti, Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXII. Galak dantza-estilo sorta zabala erakutsiko du, dantzari eta konpainien lankidetza altruistari esker, azpimarra berezia eginez bertako dantzari eta taldeetan.

Antolatzailea: Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea

Hogeita bigarren edizio honetan, hainbat dantza-estilo izango dira ikuskizunean: klasikoa, neoklasikoa, dantza garaikidea, jazza, dantza espainiarra eta neotradizionala. 2008tik hona, Dantzaren Nazioarteko Eguneko Gala Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egin da, Dantzaren Hilabeteko ekintzei urrezko amaiera emateko xedez. Aurrez, beste areto hauetan egin zen: Irungo Amaia antzokian (1997-2001), Tolosako Leidor antzokian (2001-2004 eta 2007), Andoaingo Bastero Kulturgunean (2005) eta Donostiako Kursaal Auditoriumean (2006). 

Lucia Lacarra Donostiako antzokietan berriz ere

Lucia Lacarra dantzari zumaiarra dantzari nagusia da Marseillako Ballet Nazionalean eta San Franciscoko Balletean, bai eta Munich-eko Operako dantzari izarra ere, eta honako sari hauek ditu: Espainiako Dantza Sari Nazionala, Nijinski saria eta dantzaren Benois saria. Lehen aldiz hartuko du parte Dantzaren Nazioarteko Egunean. Iker Murillo dantzariarekin batera jardungo du Dans le même soufflen, Vitali Safronkineren koreografia eta Mozarten musika duen obran.

2018ko Dantzaren Saria: Irma Hoffren

Irma Hoffren donostiarrak interprete gisa hartuko du parte Beltxargaren heriotzan, Malandain Ballet Biarritz konpainiarekin.

Nazioarteko gonbidatuak: Mimoza Koike eta Asier Edeso (Ballets de Monte-Carlo), Karin Fouz eta Domenico di Cristo (Pragako Balleta).

Galan izango dira beste dantzari hauek ere: Iker Murillo dantzari pasaitarra, Asier Edeso, Martxel Rodríguez, Karin Fouz, Rebeca Falcón, Dantzaz Konpainia, Malandain Ballet Biarritz, Aukeran Dantza Konpainia, Vitoria-Gasteizko Kontserbatorioa, Ballet de Cámara de Madrid eta Madrilgo Real Conservatorio Profesional de Danza Mariemma.

Saioan, dantzari eta konpainia profesionalen emanaldiak ikusiz gozatu ahal izango dute ikusleek. Parte-hartzaileek omen egingo diote beren arte-diziplinari, 'Dantzaren Nazioarteko Eguna' dela eta.

Dantzariak eta konpainiak: Lucía Lacarra (2009ko Arte Ibilbidearen Saria, Victor Ullateren Balleteko arte-zuzendaria eta dantzari nagusia, Alemaniako Dormunt Balleteko dantzari nagusi gonbidatua) eta Iker Murillo (2008ko Errebelazio Saria, Uniquart Dantza Konpainia) / Karin Fouz eta Domenico di Cristo (Pragako Ballet Nazionala) / Asier Edeso (2011ko Errebelazio Saria) eta Mimoza Koike, biak ere Montecarloko Balleteko dantzariak / Irma Hoffren (Elkartearen 2018ko Dantzaren Saria) / Martxel Rodriguez / Vitoria-Gasteizko Kontserbatorioa / Aukeran Dantzaz Konpainia / Ballet de Cámara de Madrid / Dantzaz Konpainia / Madrilgo Real Conservatorio Profesional de Danza “Mariemma” / Malandain Ballet Biarritz / Rebeca Falcón.

Egitaraua

1. partea: Oskara, Sonata in E, Arin-arinaren irribarrea, Beltxarga beltza, Dot to Dot, De vieja usanza, Beltxargaren heriotza.

2. partea: Gargantua, Jazz dancer, Rapsodia, Festival de las flores en Genzanoko Grand pas, (R) Each, Dans le même souffle.

Gehiago irakurri

Iron Skulls konpainia: No sin mis huesos

2018/04/14 20:00 Donostia, Gasteszena

Iron Skulls konpainiak, No sin mis huesos” lanean lengoaia propioa garatzen jarraitu du, eta dramaturgiaren rol nagusi gisa dituen eraginak taularatu ditu, energia negatiboa bideratu eta arte bihurtzeko ideiatik abiatuz. Taldeak Mediterraneoko izaera landu du, historian zehar zibilizazio ugari hartu dituen espazio gisa. Kultura hebrearra, arabiarra eta espainiarraren bitartez egin du, hiriko dantza eta sufí dantzarekin batera, Hava Nagila, Contact Improvisation eta Butoh izenekoak. Dantza adostasun elementu gisa aurkeztu du, idealen babesle eta lotura gisa.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Iron Skulls Konpainia
  • Antzezleak: Adrian Vega, Diego Garrido, Moisés “Moe”, Facu Martin, Hector Plaza “Buba”, Luis Muñoz, Agnes Sales Martin, Anna Sagrera.
  • Argiztapena: Oscar Gonzalez, Willy Barleycorn.
  • Zuzendaritza musikala: Willy Barleycorn.
  • Eszenografia: Nina Lopez-Le Galliard.
  • Jantzia: Maria Zaguirre.
  • Iraupena: 60 minutu. 
  • Hizkuntza: Testurik gabe.

Gehiago irakurri

Ertza: La teta de Janet

2018/04/14 19:00 Bergara, Seminarixoa

Ertza taldeak inspirazio du Janet Jacksonek emanaldi batean titi bat erakutsi izanagatik sortutako iskanbila. Eta hori oinarri hartuta, gizartean dauden aurreiritzien, lotsaren eta moden gaineko hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu; zer den normala eta zer ez, zerk asaldatzen gaituen eta zergatik. Jhana Electrorganic-en zuzeneko musikak lagunduta, oso estilo desberdineko lau dantzarik gizartearen arauak hankaz gora jarriko dituzte.

Gehiago irakurri

Nafarroaren eguna

2018/04/29 08:00 Baigorri

Aurtengo Nafarroaren egunean ere han eta hemengo dantzak ikusteko aukera izango da. Hona hemen egitarau osoa:

Gehiago irakurri

Udaberri fest

2018/04/14 18:30 Ordizia, Oiangu

Ordiziako kultur eragileek elkarlanean Oianguko erromeria oinarri duen "Udaberri fest" antolatu dute Oiangun larunbat honetarako.  Apirilaren 14an, Oianguko erromeria berreskuratzeko ahaleginean, erromeria hau oinarri izango duen udaberriko festa antolatu da.

Honakoa izango da egitaraua:

  • 16:00etan haurrentzat jolasak, tailerrak eta eskulanak,
  • 17:30etan Mezuak idaztea eta globo banaketa
  • 17:45etan Globoak aireratzea
  • 18:00etan Azen erraldoi eta buruhaundiak
  • 18:30etan Belaño taldearekin erromeria

Gehiago irakurri

Argia: Martin Zalakain

2018/04/21 20:00 Gernika-Lumo, Jai Alai frontoia

Pio Barojaren Zalakain abenturazalea klasikoa baliatu du Juan Antonio Urbeltzek bere ikuskizun berriaren argumentua haritzeko. Narrazio dramatikoa duen dantza ikuskizuna da, eta antzerkiaren alderdia lantzeko Artedrama konpainiarekin elkarlanean ari dira Argiako dantzariak. Ildo horretan, Ander Lipus aktoreak jokatuko du Pio Barojaren papera, eta zuzeneko narrazioa egingo du, donostiar idazle ezagunaren rolean. Harkaitz Cano idazleak egokitu ditu Barojaren eleberriko hainbat pasarte eta gertaera. Hirugarren Karlistadan kokatuta dago kontakizuna, eta haren baitan sortutako gatazkak eta gertaerak irudikatuko dituzte dantzariek.

  • Koreografia eta zuzendaritza: Juan Antonio Urbeltz
  • Antzerki-zuzendaritza eta antzezpena: Ander Lipus
  • Testuak: Harkaitz Cano
  • Musika-konposizioak eta konponketak: Marian Arregi, Mikel Urbeltz
  • Dantza-maisuak: Iñaki Arregi, Fernando Aristizabal, Iñaki Arregi, Jexux Larrea
  • Jantzigintza: Amaia Bueno
  • Musikariak: Ander Blasco (akordeoia), Arantzazu Mujika (arrabita), Maider Urbeltz (harpa), Mikel Urbeltz (arrabita), Dugunako Musikariak (txistua eta perskusioa), Ezpelur (dultzaina), Plectro (soka-taldea)
  • Dantzariak: Eider Agirrebeña, Olaiz Agirrebeña, Ainara Aizpurua, Leire Andikoetxea, Aintzane Angulo, Izaro Andres, Luken Aranburu, Oier Araolaza, Erlaitz Arozena, Izaskun Arriaran, Joseba Astarbe, Maialen Astigarraga, Onintze Azpeitia, Igor Baroja, Monika Bañales, Ainhoa Beitia, Matxalen Beitia, Egoitz Blanco, Shanti Diaz, Maialen Etaio, Julen Fagoaga, Maitane Fariñas, Josu Fernandez, Josu Garate, Aitor Garcia, Izaro Garitaonandia, Auritz Garzia, Eder Garzia, Iker Gil, Iratxe Gonzalez, Maite Gonzalez, Miren Hazas, Aritz Ibañez, Irati Ibargoien, Egoitz Irazabalbeitia, Amaia Irigoien, Edurne Irigoien, Irantzu Irigoien, Jon Iruretagoyena, Keltze De Iturrate, Enrike Izagirre, Maria Izal, Idoia Lahidalga, Jone Lahidalga, Ainhoa Larrañaga, Iera Larrañaga, Xabier Larrea, Mikel Legorburu, Amaia Loiola, Joseba Lorenzo, Itxaso Martinez, Javier Martinez, Hasier Moreno, Gorka Mostajo, Jaione Olasagasti, Jon Olazkuaga, Xan Olazkuaga, Naiara Ollo, Gari Otamendi, Itziar Otamendi, Jokin Otamendi, Ainara Ranera, Kerman Renjel, Oihane Renjel, Amaia Rodriguez, Jone Saez, Irati Sorbet, Martxelo Sotes, Iñaki Tristan, Mikel Tristan, Ainhoa Urmeneta, Jon Urmeneta, Eire Vila, Amaia Visus, Maialen Ziaurriz.

Gehiago irakurri

Sabin Egigureni omenaldia

2018/04/21 10:00 Plentzia, Astillero Plaza

Bizkai euskal dantza tradizionaleko eskolaren 40. urteurrena betetzen da aurten. Eskolako ikasleek, Sabin Egiguren Apraizi omenaldia egitea erabaki dute, euskal dantza tradizionala ikasi, irakatsi eta transmitizeari eman dizkion urteengatik. Hona hemen eguneko egitaraua:

  • 10.00etan: Roberto Etxebarria Trikitilaria. Kalejira Alde Zaharretik.
  • 10.30etan: Ongi etorria Sabin Egiguren Apraizi Astillero plazan Berrizko San Lorentzo ezpatadantzari-taldearen eskutik.
  • 10.45ean: Omenaldiaren aurkezpena.
  • 11.00etan: San Lorentzo dantza taldea: Berrizko Dantzari-dantza.
  • 11.30etan: Zuberoako kantoreak: Jean M.Bedaxagar, Mixel Etxekopar eta Niko Etxart.
  • 12.00etan: Zuberoako Kontrapasa.
  • 12.15ean: Sabin Egigurenen bilobek Aretx eta Aiert Iruskietak eta Maddi Egigurenek bertso batzuk kantatuko dituzte.
  • 12.30etan: Zuberoako kantoreak: J. M. Bedaxagar, Mixel Etxekopar eta Niko Etxart.
  • 12.30etan: Berrizko Soka-dantza

                   Aurreskulari: Ane Gallo Deusto,(BIZKAI Elkartekoa).
                   Atzeskulari: Itxasne Ulloa Garcia,(BIZKAI Elkartekoa).
                   Dantza taldea: Berrizko dantzariak.

  • 13.00etan: Dantza-Jauziak, Jota eta Arin-arin... dantza egin nahi duten guztientzat.15.00etan: «El Kasino» jantokian bazkaria.

Informazio gehiago: Bizkai Euskal Folklor Elkartea

Gehiago irakurri

Kukai: Oskara

2018/04/21 20:00 Lasarte-Oria, Manuel Lekuona Kultur Etxea

Kukai konpainiak Oskara lana eskainiko du.

Oskarak bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu, bi begirada ezberdin: Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako lana izango da. Instalazio moduko lan bat da, zeinak euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen den, bere jatorritik aro garaikidera, eta indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko zein emozionala marrazten duten. 

  • Koreografoa: Marcos Morau
  • Zuzendaria: Jon Maya
  • Kantaria: Erramun Martikorena
  • Dantzariak: Eneko Gil, Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte eta Martxel Rodriguez.

Gehiago irakurri

Martin Krego Danza: Inoxentziaren laborategia

2018/04/21 17:00 Andoain, Bastero antzokia

Inozentzia bera bezain berezia den laborategi batean bizi den zoologo bat da. Laborategira behar bezala ebatzi ez diren eta baztertuta geratuko diren esperimentuetako izakiak iristen dira beste laborategi batzuetatik. Forma anitzeko izaki hibridoen zirku bat gogorarazten duten muturreko kasu bitxiak dira.

Elkarren artean beren emozioak partekatzeko premia handia duten izakiak dira, baita Inocenciarekin berarekin ere, azken horrek beren aukerak esploratzera animatzen baititu.

  • Zuzendaritza: Krego-Martín Danza
  • Zuzendaritzako laguntzailea: Izaskun Santamaría
  • Koreografia: Krego-Martín Danza
  • Musikaren diseinua: Marc Cano
  • Argiztapena: Marc Cano
  • Jantzien diseinua: Nati Ortiz de Zárate
  • Bideo: Kurrusku
  • Interpreteak: María Martín, Judit Ruiz, Eguzki Zubia eta Begoña Krego
  • Iraupena: 50 minutu

Gehiago irakurri

Proyecto Larrua: Baserri

2018/04/22 19:00 Errenteria, Niessen Kulturgunea

Baserri euskal kulturan zehar egindako bidaia bat da, sakon sustraituriko ohiturak berrinterpretatuz eta gaurkotuz. Baserrik tradizioaren eta abangoardismoaren arteko muga-lerroak lausotzen ditu; mitologiaz betetzen du baserria, eta parekatu egiten ditu lur honetakoa eta mitologiakoa.

  • Koreografoa: Jordi Vilaseca
  • Dantzariak: Miguel Ballabriga, Helena Wilhelmsson, Jordi Vilaseca y Aritz López
  • Argiztapena: David Alcorta
  • Soinu espazioa: Luis Miguel Cobo
  • Eszenografia: Enric Planas
  • Jantziak: Xabier Mujica
  • Ekoizpena eta banaketa: Silvia Fiestas – Mengana Producciones
  • Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, Bilbo Ezkena, Bad Festival, Hameka, Centros de danza El Canal
  • Eskerrak: Baratza Aretoa, TAE

Gehiago irakurri

Musée de la danse: 10.000 gestes

2018/04/27 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Boris Charmatz koreografo frantsesak 10.000 gestes lana ekarriko du eszenatoki gainera. Pieza honek malenkoniaz janzten du iragankortasuna, non mugimendu bakoitza galdu egiten baita gauzatzean, hipnosi bisuala sortuz ikuslearengan. Mugimendu sekuentzia hori, lengoaia digital programatu bat izan litekeena, guztiz modu artisauan sortu da, dantzarien gorputzen bitartez.

  • Zuzendaria: Boris Charmatz
  • Koreografia: Boris Charmatz
  • Interpreteak: Djino Alolo Sabin, Salka Ardal Rosengren, Or Avishay, Régis Badel, Jessica Batut, Nadia Beugré, Alina Bilokon, Nuno Bizarro, Matthieu Burner, Dimitri Chamblas, Julie Cunningham, Olga Dukhovnaya, Sidonie Duret, Bryana Fritz, Alexis Hedouin, Kerem Gelebek, Rémy Héritier, Samuel Lefeuvre, Johanna-Elisa Lemke, Noé Pellencin, Maud Le Pladec, Mani Mungai, Jolie Ngemi, Marlène Saldana, Frank Willens
  • Koreografiako laguntzailea: Magali Caillet-Gajan
  • Argiztapena: Yves Godin
  • Jantziak: Jean-Paul Lespagnard
  • Produkzioa: Musée de la danse / Centre chorégraphique national de Rennes et de Bretagne

Gehiago irakurri

Musée de la danse: 10.000 gestes

2018/04/28 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Myriam Perez Cazabon: Mutu

2018/05/06 19:00 Donostia, Gazteszena

Mutu isiltasunaz ari zaigu. Hutsik ez dagoen isiltasun trinkoaz... Zenbait unetan hitzak soberan daude, zenbait gertaerek hitzik gabe uzten gaituzte eta beste zenbaitetan ez dago zer esanik…

  • Dantzariak: Leire Otamendi, Iker Arrúe, Myriam Perez
  • Musika: Maite Arroitajauregi (Mursego)
  • Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Dantzagunea, Donostia Kultura
  • Iraupena: 45 minutu

Gehiago irakurri

Matxalen Bilbao: Serenity Suite

2018/04/27 20:30 Leioa, Kultur Leioa Auditoriuma

Pieza onen bitartez Matxalen Bilbao koreografoak adinaren aurreiri­tzietatik ihes egin nahi du, eta helduaroa goraipatu nahi du burmuina eta gorputza modu harmoniatsuan elkarrekin bizi diren etapa osatu gisa.

Hala, Natalia García dantzari gazte eta Matxalen Bilbao dantzari beteranoak interpretatutako duoa da Serenity Suite. Ia hiru hamarkadako aldea dago bien artean, baina belaunaldien arteko distantzia bizitzan oztopo ez dela erakutsi nahi dute. Dantza bezain pertsonala den esparrua partekatuz, asmo handiegirik gabe eta ikuspuntu ludikoa aplikatuz, espazio komuna hartzen dute estereotipoak baztertu eta denbora igarotzeari buruz hitz egiteko.

Lan zintzoa da, eta mugimenduan gorputzaren arintasunari, feminitateari, musikalitateari edota kontaktuari buruzko ikerketa egin dute, betiere lasaitasun giroan.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Matxalen Bilbao.
  • Antzezleak: Natalia García, Matxalen Bilbao.
  • Kanpoko begirada: Robert Jackson.
  • Musika: Itziar Madariaga.
  • Espazio eszenikoa: David Alcorta.
  • Argi Disenua. David Alcorta.
  • Testua: Poema de la Vejez. José Saramago.
  • Argazkiak: Itxaso Beistegui.
  • Bideoa: Jon Solana.
  • Off ahotsa: Matxalen Bilbao.
  • Ekoizpena. Infinita Escena.
  • Laguntzaileak: Kultur Leioa, La FuNdicIOn, CCN Malandaín Ballet, Azkuna Zentroa, Utopian.
  • Diru-Laguntza: Eusko Jaurlaritza.

Gehiago irakurri

Roberto G. Alonso konpainia: Zaquizamí

2018/04/29 18:00 Leioa, Kultur Leioa Auditoriuma

Zaquizamí ikuskizun bitalista da; trasteleku edo ganbara batean utzitako jostailuek eta trasteek bizitza daukate bat-batean; aukera berrien bila ari dira eta akatsak bertute bihurtzen dituzte. Aniztasunari, elkartasunari eta norberaren burua gainditzeko espirituari buruz hitz egiten duen obra da.

Gure zakizami edo ganbara, gure istorioa, pasabidearen amaieran dago. Gaizki jarritako hiru apal ditu, giltza eta kisketadun ate bat eta funtzionatzen ez duen entxufe bat. Argia itzaltzen den bakoitzean festa antolatzen dute eta bertan bizi direnek, ikusi ez arren bertan daudenek, bizitzeari, jolasteari eta amets egiteari ekiten diote inork entzuten ez dituela uste dutenean. Pssssss……. Ez egin zaratarik! Ezin dute jakin zuek zer dakizuen!

  • Zuzendaritza eta koreografia: Roberto G. Alonso.
  • Antzezleak: Anita Astrid, Borja Fernandez, Laura Marsal.
  • Eszenografia: Roberto G. Alonso, Tony Murchland.
  • Argiztapena: Tony Murchland.
  • Atrezzoa eta jantziak: Roberto G. Alonso, Víctor Peralta.
  • Espazio sonoroa: Carles Cors.
  • Iraupena: 60 minutu.
  • Hizkuntza: Testurik gabe.
  • Ikuslea: +3 urte.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Atalak 2.0 Edu Muruamendiaraz eta Blanca Arrieta

2018/04/26 20:00 Donostia, Tabakalerako patioa

Atalak 2.0 programaren baitan Edu Muruamendiaraz eta Blanca Arrieta koreografoek eta Dantzaz konpainiako dantzariek egindako egonaldi koreografikoetan sortutako piezen aurkezpena.

Dantzari ohia eta koreografoa, Aukeran konpainiako zuzendaria izanda hainbat ikuskizun ekoiztu ditu Edu Muruamendiarazek: Bideak, Gernika, Burdina, Geltokia edo Maurizia. Atalak ekimenerako DantzAmorfosis proposamena aurkeztuko du.

London Contemporary Dance School / The Placen ikasi zuen Blanca Arrietak mundu osoko jaialdi eszenikoetan aurkeztu ditu bere sormen-lanak. Mugimendu sinkronikoak izan dira egonaldi koreografikoaren ardatza. Ariketa koreografiko bat planteatzen du, "aldi baterako elkartuta dauden gorputz bi edo gehiagoren arteko aldibereko ekintzak edo antzeko mugimenduen kontzidentzia"rekin jolastuz.

Gehiago irakurri

Kukai: Erritu

2018/05/01 19:00 Altsasu, Lortia Kultur Gunea

Kukai eta Sharon Fridmanen Erritu lana eskainiko du Kukai dantza konpainiak. Norberaren bidaia, bilaketa, prozesua, eraldaketa, garapena… Norberaren erritua. Intimoa eta konpartitua. Kolektibotik norbananakora eta norbanakotik kolektibora. Zentzuen bidaia bat, kantuaren, dantzaren era bizipen bidetik. Erritu bat guztiontzat.

  • Ko-kreazioa: Jon Maya Sein & Sharon Fridman
  • Interpreteak: Alain Maya, David Azurza, Eneko Gil, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena
  • Espazio eszenikoa: 4 PLAY
  • Jantzien diseinua: Ikerne Gimenez
  • Argiztapen diseinua: David Bernués
  • Dramaturgia aholkularitza: Antonio Ramírez-Stabivo
  • Ekoizpena: Kukai Dantza

Gehiago irakurri

Rouge Elea: Ronde

2018/04/29 13:00 Zizur Nagusia, Erreniega Parkea

Ronde ikuskizunean dantza eta zirko garaikidea nahasten dira aireko elementuekin; haren gaia senidetasuna da, haurtzaroaren ikuspegitik ikusita. Trapeziotako erabiltzen den lanpara batetik zintzilikaturik, bi ahizpak beren arteko lokarri konplexuak erakusten dituzte: konplizitatea eta maitasuna, baina baita elkarren arteko lehia eta liskarra ere. Bizi oso bateko urratsetan barna egiten den zeharkaldi honetan, gorputzak senez jostatzen dira, elkar ukitzen dute, elkarri ihes egiten, elkar nekatzen, elkar lotzen. Rouge Elea konpainiak aireko zirkuaren, dantzaren, musikaren eta objektu eta irudien arteko gurutzaguneak arakatzen ditu Hendaian duen egoitzan.

  • Asmaketa: Corine Cella, Fanny Soriano.
  • Antzezleak: Corine Cella, Maitane Azpiroz, Ander Fernandez.
  • Soinu sorkuntza: Ander Fernandez, Asier Sarasola.
  • Laguntza artistikoa: Mathilde Monfreux, Valentín Bellot, Javier Barandiaran.
  • Eszenografia: Laurent Gauthier, Idoia Beratarbide
  • Jantziak: Jantziteria Marodi.

Gehiago irakurri

Fritsch konpainia: El amor no dura para siempre

2018/04/28 20:00 Sopela, Kurtzio Kultur Etxea

Fritsch Companyren esperimentu eszenikoa da El amor no dura para siempre (Romeos y Julietas), Andres Limak zuzendurikoa.

Zer da zuretzat antzerkia? Eta heriotza? Eta beldurra? Eta gorrotoa? Eta zer da zuretzat amodioa? Romeo eta Julieta edo Piramo eta Tisbe bezalako erreferentzia unibertsalak edo antzezleen amodio esperientziak dira ikuskizunaren abiapuntu. Diziplina anitzeko ikuskizunak, bideo dokumentala ikusgai izanik, bi hizkuntza nahastea lortzen du: eszenatokiaren gaineko antzezlana, eta antzezlanaren gaineko hausnarketa pantailaren bitartez. Dantza garaikidea eta eszenatoki gaineko formula berriak uztartzen dituen ikuskizuna da.

Fritsch Company Maite Leon Psico Ballet fundazioaren konpainia profesionala da. Bi dantzari-zerrenda ditu: 16 dantzari guztira, arte-potentzial handiagatik hautatuak. Konpainiak aniztasun fisikoa, psikikoa, intelektuala, garapenekoa edo sentsoriala duten pertsonen laneratzea du helburu, eta arte eszenikoak erabiltzen ditu horretarako. 2014an, Lankidetza koreografikoak proiektua jarri zuen abian, inklusioaren alorreko profesionalen eta arte eszenikoen esparruaren artean zubia eraikitzeko.

Proiektu horren lehen ikuskizuna Mesa para Tr3s izan zen. Hiru koreografia biltzen zituen: Antonio Ruzen Ballhaus, Patricia Ruizen Café eta Amaya Galeoten Des/Envolturas. 2017an, Andres Limak Lankidetza koreografikoen bigarren proiektua zuzendu zuen: El amor no dura para siempre (Romeos y Julietas), Zentro Dramatiko Nazionalaren Una Mirada Diferente (Bestelako begirada bat) festibalaren bosgarren edizioan estreinatu zena.

  • Antzezleak: Ana Maria Alonso, Julen Serrano, Ana Fernandez, Yael Lopez, Germán Morales, Esther Gomez, Kube Escudero, Ramon Marcos.
  • Ideia eta dramaturgia: Andres Lima, Fritsch Company.
  • Zuzendaritza: Andres Lima.
  • Zuzendari laguntzailea: Laura Ortega.
  • Ekoizpena: Fundación Psico Ballet Maite Leon.
  • Bideosorkuntza: Miquel Angel Raio.
  • Escenografia eta jantzien diseinua: Beatriz San Juan.
  • Ikus-entzinezkoen teknikaria: Santiago Ayala.

Gehiago irakurri

Gero Dominguez: El afilaó

2018/04/28 20:00 Bilbo, La Fundicion

Gorputza bere oinarrizko izaeraren bidez adieraztea gustatzen zait. Aurrez ezarritako egitura bat daukan guztia deseraiki eta beldurrik gabe probatu. Gero eta gizatasun gutxiagoko mundu batean, kontzeptu baten bilaketa errotze esentziaren mendekoa izan behar da. Gutxi batzuen lanak hilzorian dauden tradizioak dira, eta memorian gorde beharrekoak.

Belaunaldiz belaunaldi hautatuak eta oihartzun berezi batekin, “afilaor” deituriko figurak egon dira, iraganera eta haurtzarora eramaten gaituzten eta lehengo gauzen zaporea ekartzen diguten pertsonak. Afilaó, afila mis botas, mi alma y mi corazón.

  • Jatorrizko ideia: Gero Dominguez.
  • Koreografia: Gero Dominguez.
  • Afilaó: Benito Charneco.
  • Argazkiak: Vertex Comunicación.

Gehiago irakurri

Gero Dominguez: El afilaó

2018/04/29 19:00 Bilbo, La Fundicion

Mugmus Laborategia: Esku harriak: Oteizaren (h)aria

2018/04/29 13:00 Errenteria

MugMus Laborategiak, dantzaren, zuzeneko musikaren, eskulturaren eta bertsolaritzaren bitartez, Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide oparoan landutako imajinarioaren berrira kurketa bat eskainiko du 30 minutuz. 

  • Zuzendari artistikoa: Beñat Ralla Yusta
  • Dantzariak: Izaskun Lapaza Rodríguez, Nagore Somoza Chamizo
  • Mugimenduaren zuzendaria: Eneko Balerdi Eizmendi
  • Musikariak: Iñar Sastre Lopetegi, Beñat Ralla Yusta
  • Testua: Amets Arzallus Antia
  • Argistapena: Arantza Flores Bengoetxea Ibañez

Gehiago irakurri

Folklore Azoka

2018/06/09 10:00 Portugalete

Ekainaren 9 eta 10ean ospatuko da Portugaleteko kaleetan XIII. Folklore Azoka. Larunbat eta igandez folklorearen alorko bilgune bilakatuko dira Bizkaiko herriko merkatua eta Orube plaza. Elai-Alai dantza taldeak antolatuta artisau azoka, dantza emanaldia, tallerrak, artisauak... izango dira azokako pragramazioko protagonista.

Ekainak 9

  • Egunean zehar:  Ezpelur gaiteroak, Txapelak bat +  Portu kantari, Trikileku, Elai Alai musika eskola eta Portugaleteko txistuzaleak / Haurrentzako musika tresnen eskulantegia / Musika entzunaldiak merkatuan.
  • 11:00etan, ume dantzarien emanaldia: Berriztasuna, Ikusgarri, Lora Barri, Elai Alai.
  • 11:30ean, Aingeru Berguicesen hitzaldia: Euskal Pandereterea, aitalengoaren urradura.
  • 12:00etan, Gelo tronpalarien erakustaldia.
  • 12:45ean, Juan Antonio Urbeltzen hitzaldia: "Morir" en la hoguera el Martes de Carnaval, Representaciones dramáticas en Lantz y Lastovo
  • 12:45ean, umeentzako herri-jolasak.
  • 14:30ean Larrain-dantza Ezpelur Gaiteroekin Coscojales kalean.
  • 18:30ean haurrentzako herrikirolak Zuresku-rekin Coscojales kalean.
  • 19:00etan Errebal erromeria gidatua Orube plazan.
  • 21:00etan Portugalete folk musika emanaldia Casa Vicente tabernan. Piripiri folk Gaztelako herri musika / Raquel y Laura. Tsacianiegas. Asturias eta Leongo herri musika / Beatriz Martinez eta Diego Langarika. Galiziar musika.

Ekainak 10

  • Egunean zehar: Elai Alai txistulari banda, Bizkaiko dultzaineroak, Simon Otxandategi taldeko joaldunak / Haurrentzako musika tresnen eskulantegia / Musika entzunaldiak merkatuan.
  • 12:00etan Patxi Labordaren hitaldia: Jotamentala.
  • 12:00etan, XX. dantza solteko txapelketa.
  • 12:30ean, adin guztientzako egurrezko jolasak, Zuresku, Coscojales kalean.
  • 13:15ean, Kontzertua Orube plazan: Coral Salazar eta Orfeon Jarrillero de Elai Alai.
  • 14:30ean Larrain-dantza Bizkaiko dultzaineroekin Orube plazan.

Informazioa: Folklore Azoka 2018

Gehiago irakurri

Udaberri Erromeria

2018/05/05 10:30 Urnieta, Azkorteko Santa Krutz Baseliza

Urnietako Aurrera Gure Ametsa dantza elkarteak Udaberri Erromeria antolatu du maiatzaren 5ean.

Urnietan, maiatzaren 3an Azkorteko Gurutze Sainduaren eguna ospatzen da eta horregatik, ondoko larunbat goizerako hitzordu oparoa antolatu dute: 

  • 10:30 Urnietako San Juan Plazan elkartu eta Azkorteko Santa Krutzen baselizaraino bidea. Han bertan dantzatu eta hamaiketakoa (bakoitzak eraman behar du).Santa Krutz Baseliza ikusteko ere aukera izango da .
  • 12:30 San Juan Plazara buelta.
  • 13:00 Dantza gidatua, Patxi Perez eta Konpainiarekin.
  • 14:30 Bazkaria,

Gehiago irakurri

Haurrek erraldoiekin dantzatzeko tailerra

2018/05/05 11:30 Oiartzun, Soinuenea

Tailer honetan Ezpelur dultzaineroen gidaritzapean haurrek erraldoiekin nola dantzatzen den ikasteko aukera izango dute. Soinuenean goizeko 11:30etan hasiko da tailerra.

Gehiago irakurri

Jauziak

2018/05/08 12:00 Donibane Lohitzune, Ducontenia parkea

Jauziak dantzatzeko aukera Donibane Lehitzuneko Ducontenia parkean Begiraleak Elkarteak antolaturik.

  • 12:00 Jauziak
  • 15:00 Haurren emanaldia

Gehiago irakurri

María Pagés: Una oda al tiempo

2018/05/04 20:00 Iruñea, Baluarte

Una oda al tiempo denborari buruzko koreografia flamenkoa da, bizitzan, gorputzean, nahian eta artean duen kupidagabetasunari buruzkoa. José Saramagok esan zuen hura –“ez airea ez eta lurra ere ez dira lehengoak María Pagések dantza egin ondotik”– bertatik bertara ikusteko aukera egongo da.

  • Zuzendaritza, koreografia eta jantziak: María Pagés
  • Dramagintza eta testuak: El Arbi El Harti 
  • Musika: Rubén Levaniegos, Pyotr Ilyich Tchaikovsky, Antonio Vivaldi, Georg Friedrich Haendel, Sergio Menem, David Moñiz, Isaac Muñoz, musika herrikoia 
  • Argiztapenaren diseinua: Dominique You 
  • Soinuaren diseinua: Albert Cortada
  • Koreografia laguntzailea: José Barrios
  • Iraupena: 80 minutu

Gehiago irakurri

Dantzaz: Dantza pote

2018/05/03 19:30 Eibar

Tabernaz taberna, dantza garaikideaz gozatzeko aukera hurbila eta konplizea. Zazpi minutuero, DantzaPote pasatzen den taberna bakoitzeko giroa aldatzen du apurka, antzoki baten arreta eta kontzentrazioa lortu arte. Taberna bakoitzean, ezustean, dantzariak dantzan hasten dira, jendearekin nahasturik. Haien musika eramaten dute haiekin, erabat autonomoak dira. Zurekin eserita izan daitezke, edo zure ondoan kokaturik... eta dantzan hasiko dira!

Toribio Etxeberria, Kalbetoi, Untzaga, Ego-gain,... kaleetan dauden tabernetan

Gehiago irakurri

Iron Skulls konpainia: No sin mis huesos

2018/05/04 20:30 Leioa, Kultur Leioa

Iron Skulls konpainiak, No sin mis huesos” lanean lengoaia propioa garatzen jarraitu du, eta dramaturgiaren rol nagusi gisa dituen eraginak taularatu ditu, energia negatiboa bideratu eta arte bihurtzeko ideiatik abiatuz. Taldeak Mediterraneoko izaera landu du, historian zehar zibilizazio ugari hartu dituen espazio gisa. Kultura hebrearra, arabiarra eta espainiarraren bitartez egin du, hiriko dantza eta sufí dantzarekin batera, Hava Nagila, Contact Improvisation eta Butoh izenekoak. Dantza adostasun elementu gisa aurkeztu du, idealen babesle eta lotura gisa.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Iron Skulls Konpainia
  • Antzezleak: Adrian Vega, Diego Garrido, Moisés “Moe”, Facu Martin, Hector Plaza “Buba”, Luis Muñoz, Agnes Sales Martin, Anna Sagrera.
  • Argiztapena: Oscar Gonzalez, Willy Barleycorn.
  • Zuzendaritza musikala: Willy Barleycorn.
  • Eszenografia: Nina Lopez-Le Galliard.
  • Jantzia: Maria Zaguirre.
  • Iraupena: 60 minutu. 
  • Hizkuntza: Testurik gabe.

Gehiago irakurri

ALPsMOVE: Mirro(s) eta D-due

2018/05/05 20:00 Bilbo, La Fundicion

ALPsMOVE elkarteak bi ikuskizun eskainiko ditu: Mirro(s) eta D-due. 

Mirror(s)

Agertokian: gizon bat eta emakume bat, bata bestearen aurrean eserita, eta haien artean, bi mahai eta eremu bat. Bikotearen irudia, zerbaitek etenda edo ezerk ez, harremanaren erorketa baten edo igoera baten erdian, espazioan eta denboran zintzilik, atzokoan, gaurkoan eta etorkizunean. Elkarri begira, galdezka, besteak egingo duenaren zain, hurbildu, urrundu, duten keinurik txikien eta baliotsuenarekin erantzuteko. Keinu minimalistaren koreografiaren sorkuntzak eta zehaztasunaren garrantziak galdutako intimotasuna dakarte gogora, bizitzeko zerbaiten desira gogorarazten dute, zerbait sakon eta ezustekoa, oraindik berreskuratu daitekeena, bi gorputzen periferia batzea. Mugimendu xume bakoitza zehatza eta kontraesankorra da aldi berean, aukeratu, desiratu, gorrotatu, itxurak egin, aurkariari ez ikusiarena egin, batzuetan agertokiak xake partida estu baten antza du. Aurrera egin ahala, erortzen ari den harremanaren aurrean sentitzen dugun ezintasuna besteari komunikatzeko desira hazten da, bakardade sentsazioa hazten da, eta horrek, paradoxikoki, biziraupena bermatzen die. Ikusleek antzezleengandik oso gertu egongo da, piezak behar duen karga emozional eta psikologikoari aurre egiteko presioa indartuz.

  • Interpreteak: Silvia Morandi, Iosu Lezameta
  • Koreografia: Gabriella Maiorino
  • Zuzeneko musika: Giovanni Cavalcoli
  • Produkzioa: Ass. Errante Teatro Danza
  • Koprodukzioa: ALPSMOVE festival

D-Due

Michel Houellebecq-en “La posibilidad de una isla” eleberrian inspiratutako pieza da. D-Duek biren arteko harremanaren egitura aztertzen du, modu esentzial eta primario gisa, indar-eremua, non izaera hori erakusten den askotariko aukera eta ezintasunen sorta gisa. Zientzi fikziozko mundua birsortzen badugu, soinu digitala sortzen duen makina imajinatu genezake, eta horrek a priori programatutako gizakien bizitza baldintzatuko luke. Dispositiboko erritmo aldaketak zirkuitulaburrak eragin litzake, eta subjektuan datuen prozesamenduari eragingo lioke. Halaber, haren barne egoerari eta emotiboari eragingo lieke, eta agian gizakiaren antzinako memorian inprimatutako oroitzapenak berpiztuz. Milaka urteko memoria hori azaleratzen denean, etorkizuneko gizaki horiek zentzu gabeko ekintzen fluxu errepikakorrean mugitzen dira, ezusteko astinduak eta desbideraketak bizitzen dituzte, eta inkoherentziak agertzen dituzte pentsamendu eta ekintzen artean. Erakusten diren etenaldiek eta arrakalek sistemaren akatsak agerian jartzen dituzte.

  • Interpreteak: Gabriella Maiorino, Iosu Lezameta
  • Koreografia: Gabriella Maiorino, Iosu Lezameta
  • Zuzendaritza eta kotzeptua: Dirección y concepto: Silvia Morandi
  • Musika: Giovanni Cavalcoli
  • Produkzioa: Ass. Errante Teatro Danza
  • Koprodukzioa: ALPSMOVE festival

Gehiago irakurri

ALPsMOVE: Mirro(s) eta D-due

2018/05/06 19:00 Bilbo, La Fundicion

2018/05/06 11:30 Biarritz, Kasino aitzina

Mutxikoak Biarritzen Biarritzeko Jauziak elkarteak antolaturik. 

Gehiago irakurri

Amaia Elizaran: Block

2018/05/11 19:00 Donostia, Nestor Basterretxea plaza

Amaia Elizaranek aurkezten dien Block ikuskizuna Gipuzkoako Dantzagunea kolaboratzailea den Karrikan deialdiaren barruan egindako pieza da. Bi emakumek osatzen dute Block. Bi emakume horiek gorputzen arteko harremana dute, kontrako indarrak eta blokeoak sortuta. Hori guztia, erresistentzia horietan oinarritutako hizkuntza propioa eraikitzeko helburuarekin.

Bi emanaldia egingo dira maiatzaren 11an berta, bata 19:00etan eta bestea 20:00tan.

  • Zuzendaria: Amaia Elizaran
  • Musika: Lander Zalakain
  • Produkzioa: Jokin Elizaran
  • Dantzariak: Leire Otamendi, Amaia Elizaran
  • Kanpo-aholkularia: Marti Güell
  • Kolaboratzaileak: Gipuzkoako Dantzagunea, Donostia Kultura (Egiako kultur etxea)

Gehiago irakurri

Oinkari - Hika: Sagartu

2018/05/10 19:30 Beasain, Bideluze plaza

Sagarra da sormen-iturriaren abiapuntua dantza eta teatroa uztartzen duen ikuskizun honetan. Sagar kultura itzal luzea izan du gure herrian. Sagarra tentazioa da. Sagardotegiaren mamia. Gosea baretzen du eta aldi berean, sagar gehiagoren gosea piztu. Horrela, sagarrak dantza egiten du eta ikuskizun ikusgarri bihurtu da. Alde batetik, Hika teatro taldearen sormen begiratua eta bestaldetik, Oinkari dantza taldearen oin arin berriztuak. Bi habi energia handia darion ikuskari handi bat altxatzeko. Festa batean hasi eta festa batean amaitzeko moduan ibiliko gara, umorez, alaitasunez eta bizi-bizi.

  • Dantzariak: Oinkari Dantza Taldea
  • Aktorea: Miren Gojenola
  • Musika zuzenean: Iñaki Dieguez (eskusoinua), Iker Telleria (perkusioa)
  • Zuzendaritza eta Dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga
  • Testuak: Arantxa Iturbe, Agurtzane Intxaurraga
  • Koreografia: Eneko Gil (Kolaboratzaileak: Agurtzane Intxaurraga, Jenni Perlaza)
  • Jantziak: Xabier Mujika; Oihana Legorburu (jantzi gorria)
  • Diseinu grafikoa: Irene Larrañaga, ArriStudioa
  • Argazkiak: Otxabi studioa
  • Bideoa: Acrónica Producciones
  • Ekoizpen exekutiboa: HIKA Teatroa eta Oinkari Dantza Taldea
  • Administrazioa: Asun Etxebarria
  • Komunikazioa: Amaia Kerexeta
  • Talde teknikoa: Iker Ugalde, Julen de la Iglesia
  • Banaketa: HIKA TEATROA 633252200 (Amaia Kerexeta)

Gehiago irakurri

Jaiotz Osa: Suddenly III

2018/05/12 20:00 Bilbo, La Fundicion

Eraikin baten gailurrean zaudenean edo altura handian dagoen balkoi batera irtetean, baliteke bertatik salto egiteko nahi antzeko bat sentitzea. Abiadura handian datorren tren bat iritsi aurretik ere halako zerbait sentitu dezakezu...

Pertsona berezi horri eskua ematea pentsatzen duzun segundu hori, bere aurpegia ukitzeko tentazio hori. Burutik pasatzen zaizkizun instante horiek; hainbeste beldurtzen duten segundu horiek. Bertigoz beteriko momentu bat.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Jaiotz Osa
  • Zuzendaritza laguntzailea: Xabier Mujika
  • Interpretazio: Jaiotz Osa
  • Jantziak + espazio eszenikoa: Xabier Mujika
  • Argiztapena: Josu Murgia
  • Argazkiak: Mariló Miguez
  • Bideoa: Raquel Rodriguez

Gehiago irakurri

Jaiotz Osa: Suddenly III

2018/05/13 19:00 Bilbo, La Fundicion

Hitzaldia: Ane Albisu

2018/06/29 19:00 Luzaide

Ane Albisu, tradiziozko jantzietan aditua da, Ikerfolk-eko partaidea eta Atondu liburuaren egilea. Hitzaldia eskeiniko du gure festarako azken 100 urteotatako jantzi eta janzteko moduaren garrantziari buruz eta moda eta diseinuaren eraginari buruz. 

Ikastaroa nahi duenarentzat irekia izango da.

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Ane Albisu

2018/05/24 20:00 Hondarribia, Kultur Etxea

Ane Albisu, tradiziozko jantzietan aditua da, Ikerfolk-eko partaidea eta Atondu liburuaren egilea. Hitzaldia eskeiniko du euskalduntasunaren azaleratzeari buruz. Soinekoaren estetika eta transmisioari buruz mintzatuko da. 

Gehiago irakurri

Dantzaz: Growing young

2018/05/10 20:30 Eibar Coliseo Antzokia

Giza harremanen unibertsoak zedarritzen du Growing Youngen lurraldea. Growing Young ikuskizunak berriro biltzen ditu Europako etxe ospetsu batzuetatik datozen koreografo nazioartean nabarmendu batzuek sortutako zenbait pieza.

“Denbora igaro ahala, dena alda daiteke, baina gure baitan beti irauten du gu izan garenak”. Wubkje Kuindeersmaren hitzak dira. Berak izenpetu du Youth, muntaketa honi bizia ematen dioten lau sorkarietako bat.

Itzik Galili koreografo israeldarrarena da Prelude for a wasted tear. Janis Claxton autraliarrak Une eszenaratzen du, programa irekitzen duen pieza. Daniele Ninarello italiarrak osatzen du puzzle koral hau, Lead lanaz: dantzarien gorputza denek batera egindako migrazio-mugimendu baten nodo edo pista gisa interpretatzera gonbidatzen gaitu haren proposamenak.

  • Egileak: Itzik Galili, Janis Claxton, Daniele Ninarello, Wubkje Kuindersma
  • Zuzendari artistikoa: Adriana Pous
  • Dantzariak: Pauline Bonnat, Riccardo Ciarpella, Karlijn Dedroog, Ioritz Galarraga, Thijs Hogenboom, Juliana Javier, Miren Liceaga, Fernando Luis, Iker Rodriguez, Teresa Royo, Olaia Valle
  • Zuzendari teknikoa: Alberto Arizaga (Eragin Stac)
  • Teknika ekipoa: Eragin Stac
  • Jantziak: Nahia Salaberria
  • Argazkia: Blanca Razquin, Janpol Dunand
  • Bideoak: Beñat Gereka (Txikota)
  • Zuzendari orokorra: Fernando Sáenz de Ugarte.

Gehiago irakurri

La Ribot: Pièce distinguée n°45

2018/05/10 20:00 Bilbo, Azkuna Zentroa

La Ribot (Madrid 1962), sorrera koreografikoko artista espainiar berritzaileenenetakoak, Pièce distinguée n°45 pieza aurkezten du maiatzaren 10ean, Azkuna Zentroan. Pieza honetan, Juan Loriente performerrarekin ari da elkarlanean, beste hainbatetan aritu den bezala, hain zuzen, Los trancos del avestruz (1993) lanean eta Oh! Sole lanean 1995ean.

Biak elkarrekin, kolore berdeko belusezko tela batean esertzen dira. Bikote berezia, galaz jantzia; ekitaldia isiltasunean doa aurrera. Arreta eta kontu handiz, La Ribotek bere kidea pintatzen du, eta, gero, bere burua ere bai, bien identitateen arrastorik txikiena ere ezabatu arte. Keinuak egiteari utzi, eta La Ribot eta bere kidea kolore-mantxa bat baizik ez dira izango, erliebe gorri bat belusezko tela baten gainean. ‘Pièce distinguée n°45’ piezan, arteen eta diziplinen artean dauden mugekin jolasten da. Obrako ekintzak pintatzea du ardatz, eta azkenean pinturak erabat estaliko ditu bi antzezleen gorputza, haien giza izaera urtuz, eskultura organikoen moduko zera batean sublimatuz. Azken keinua egin eta handik denbora batera, gorputzak lurrean daude etzanda, pintura haien azalaren eta arroparen gainean gogortzen den bitartean. Pixkanaka-pixkanaka, obra gorputzen gelditasunean murgilduko da, ia estatikoak baitira. Dagoeneko, ikusleak ez ditu antzezleak irrikaz ikuskatzen, margolan bizidun bezalako zerbait baizik.

Pieza hau ez dago ‘Piezas distinguidas’ serieetan inskribaturik, baina urte berean sortutako ‘Another Distinguée’ bosgarren seriearen atarikotzat har daiteke.

La Ribotek 90eko hamarkadaren hasieran garatu zuen kontzeptua da ‘Piezas distinguidas’. Koreografiako formatu berria asmatu zuen, laburtasunean oinarritua, pieza berezi baten iraupena zazpi minututik beherakoa da eta. Piezek titulua eta zenbakia dituzte, eta serie/ikuskizunetan daude antolatuta. Orain arte 53 pieza berezi sortu eta aurkeztu di tu, bost serie/ikuskizunetan: ‘13 Piezas distinguidas’ (1993), ‘Más Distinguidas’ (1997), ‘Still Distinguished’ (2000), ‘PARAdistinguidas’ (2011) eta ‘Another Distinguée’ (2016). Epe luzean, La Ribotek ehun pieza berezi sortzeko asmoa du. Lehen hiru serieen piezak salgai jarri ziren, arte iragankor gisa, eta, beraz, haietako batzuek jabe berezia dute. Panoramix (1993-2003) lanak 1993tik 2000ra arteko lehen hiru serietako piezak biltzen ditu.

Denboraren poderioz, Piezas distinguidas lanaren hasierako kontzeptua adarkatuz joan zen, zuzeneko ikuskizunetik bideo-sorkuntzara (‘Another pa amb tomàquet’, 2002), bideo-instalaziora (‘Despliegue’, 2001) eta liburura (‘La Ribot’, 2004), besteak bestez.

  • Koreografia eta zuzendaritza: La Ribot.
  • Antzezleak: La Ribot, Juan Loriente.
  • Zuzendari teknikoa: Marie Prédour.
  • Jantziak: La Ribot. Jantziak: Laurence Durieux.
  • Produkzioa: La Ribot – Ginebra.
  • Managerra eta zabalkuntza: Paz Santa Cecilia (Magale Prod, Madril).
  • Komunikazioa eta produkzioa: Sara Cenzual.
  • Administrazioa: Gonzague Bochud.
  • Arte bisualaren zabalkuntza: Angel Varela.
  • La Ribotek hauen babesa du: Genevako Udala, Genevako Errepublika eta Kantoia, eta Pro Helvetia – Suitzako Arteen Kontseilua

Gehiago irakurri

Dantzaz: Harri Orri Ar

2018/05/11 20:30 Tolosa, Leidor Aretoa

Dantzaz konpainiak Harri Orri Ar lana eskainiko du. Programa honek hiru koreografoen sormenak biltzen ditu: Jorge Jauregui, Paolo Mohovich eta Sara Olmo eta Victor Launay-k egindako bikotea (Les Vikings). Gainera, Enrique Fleischmann sukaldariaren laguntza du, obran agertzen den “atrezzo jangarria”-ren egilea, euskal sukaldaritzaren osagarri berezietan oinarriturik. Harri, Orri, Ar Dantzaz, Eragin eta Fleischmann ́s Cooking Group-en arteko ko-ekoizpen bat da.

  • Koreografoak: Jorge Jauregi, Les Vikings, Paolo Mohovich
  • Zuzendaritza eszenikoa: Adriana Pous
  • Ekoizpena: Dantzaz Konpainia
  • Musika: Jorge Jauregi, Les Vikings, Amador Castilla
  • Argiztapenaren diseinua: Alberto Arizaga
  • Jantzien diseinua: Jorge Jauregi, Les Vikings, Paolo Mohovich
  • Jantzien errealizazioa : Marina Bestard
  • Dantzariak: Jone Amezaga, Riccardo Ciarpella, Ioritz Galarraga, Juliana Javier, Miiren Liceaga, Esmee Lobley, Andrea Loyola, Fernando Luis, John O'Gara, Tiziano Pilloni, Marek Strycek, Olaia Valle
  • Iraupena: 70 minutu

Historia de un segundo

Sara Olmo eta Victor Launay (Les Vikings), lana da ikuskizunaren lehen koroegrafia, Historia de un segundo deiturikoa. Gutako edonork izan dezakeen elkarrizketa batean murgiltzera gonbidatzen gaituzte. Zenbat gauza pentsatu dezakegu segundu bakar batean? Horietako zenbat pentsamendu ahoskatuko ditugu? Burutazio hauek dira pieza honen oinarri, Europako zirko garaikidearen giroa berreskuratuz eta akordeoiaren soinuarekin lagunduta. Obra hau, Dantzaz-en 2017-ko programako egonaldi artistikoen baitan sortua izan zen, Frantziako Sens-eko Concours Choreographique Jeunes Compagnies ‘Les Synodales’-en “Dantza Saria” irabazi eta gero.

Complete Surrender

Bigarren sormena, Complete Surrender, ikutu garaikidea du. Bere sortzaileak, Jorge Jauregui Allúe-k, bakarkako eta taldeko espazioen arteko mugara eramaten gaitu. Koreografia honetan dantzarien gorputzek talka egiten dute bata bestearen kontra, eta besarkatzen dira, aldizka, oreka bilatuz. Jauregiren esanetan, pieza hau, gaur egungo gizartearen metafora da, hainbestetan gure buruari eutsi eta jarraitu edo amore eman galdetzen diogula.

Harri, Orri, Ar

Eta, bukatzeko, Jauregiren proposamenak dakarren enerjia eta bizitasunak, Enrique Fleischmann sukaldari mexikarraren sinadura daraman beste proposamen bati egingo dio leku. Euskadin bizi den “chef” famatuak Harri, Orri, Ar piezan agertzen den “atrezzo jangarria” egin du, harri eta paper bereziak sortuz, taula gainean erabiltzeko, baina baita ere, ikusleei dastatzeko aukera emanez. Paolo Mohovich koreografo italiarrak egindako epilogo honetan, dantza, aukerez betetako jolasa bezala ikusteko aukera izango dugu, xarma eta topaketako jolasa, ustekabeko bukaera batera iristeko.

Gehiago irakurri

Kukai: Oskara

2018/05/11 21:30 Andoain, Bastero Kulturgunea

Oskarak bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu, bi begirada ezberdin: Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako lana izango da. Instalazio moduko lan bat da, zeinak euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen den, bere jatorritik aro garaikidera, eta indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko zein emozionala marrazten duten. 

  • Koreografoa: Marcos Morau
  • Zuzendaria: Jon Maya
  • Kantaria: Erramun Martikorena
  • Dantzariak: Eneko Gil, Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte eta Martxel Rodriguez.

Gehiago irakurri

Mathilde Monnier & La Ribot: Gustavia

2018/05/12 20:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Mathilde Monnier eta La Ribot ibilbide luze eta ospetsuko koreografo bi dira, biak ere kezkatuak artearen eta antzezpenaren bilakaeraz. Gustavia obran, pertsonaia bat eta bera interpretatzen dute, emakume bakar bat, baina bi buru eta lau zango dituena. Gustavia biran dabil 2008tik. Zine klasikoko burleskoaren generoa du oinarri ikuskizun honek (Keaton, Chaplin, Marx anaiak), bai eta antzerkia, dantza eta arte plastikoak ere. Higadura, errepikapena eta ezbeharra dira ikuskizunak baliatzen dituen mekanismoak, bizitzako gorabeherez, hondamendiez eta gauza onez hitz egiteko.

Gehiago irakurri

Anezka: Txokoetan dantzan

2018/05/17 20:00 Gasteiz, Principal Antzokia

Anezka Arabako dantza garaikideko gazte-konpainia berria da. Parasite Kolektiboak eta baratza aretoak elkarlanean sortutako konpainia honen bidez Euskadi eta Nafarroako 18-25 urte bitarteko dantzariei kalitatezko enplegu bat eskeini zaie. Sei hilabetez gazte hauek arabar koreografoen zuzendarizapean lengoia eta ikuskizun ezberdinen sorkuntzen ari dira, dantza ezusteko lekuetara eramanez.

Konpaniak Eusko Jaurlaritza kultura sailaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntza jaso du. Dantza Kobserbatorioa eta antzerki sarearen laguntzarekin batera.

  • Interpreteak : Nuria Alaña, Andrea Loyola, Nekane Itoiz, Maddi Gaztelumendi eta Maddi Argibe

Gehiago irakurri

Genevako Antzokiko Balleta: Tristan eta Isolda

2018/05/17 20:30 Gasteiz, Principal Antzokia

Ballet konpainia Grand Théâtre-k sortua izan zen 1962an. Hastapenetatik, konpainia honek XX. mendeko dantzaren estilo aniztasuna aztertzeari ekin dio buru-belarri, George Balanchine bezalako artista ezagunak beraiekin lan egitera gonbidatuz.

Pentsaezina dirudi dantzaren bidez Tristan eta Isolda antzezteak. Izan ere, harria bezain opera sendoa da, instrumentu eta argumentu mailako konplexutasun handikoa; baina, aldi berean, gai unibertsal eta sinple, erraz eta hurbil batean oinarritzen da: maitasunaren ezina eta maitatzen dutenen indarra. Aurreko mende amaierako abangoardia frantsesean parte hartu zuen Joëlle Bouvier koreografoak primeran ulertu zuen hori Wagner-en obra goren honi heldu zionean.

  • Zuzendaria: Philippe Cohen
  • Koreografia: Joëlle Bouvier Richard Wagneren Tristan und Isolde-n inspirazioa hartuta / Inspirado en Tristan und Isolde de Richard Wagner
  • Antzerkigintza: Daniel Dollé
  • Ekoizpena: Ballet du Grand Théâtre de Genève, Pro Helvetia laguntzarekin
  • Dantzariak: Isolda; Madeline Wong, Tristan; Geoffrey Van Dyck Mark, Erregea; Armando Gonzalez Besa, Lekukoa; Sara Shigenari. 

Gehiago irakurri

Jito Alai

2018/05/12 19:30 Altsasu, Lortia Kultur Gunea

“Jito Alai” Gayarre Antzokiak eta Nafarroako Gobernuak antolatutako 2018ko Gayarre Saria eskuratu duen lana da, dantza eta musika ikuskizun sortu berria. Bere sorreran presente dago Nafarroan aurreko mendearen amaieran desagertu zen azken artista herrikoi, ijito eta nomada: José Antimasberes Jiménez. Gertakizuna, gidoia, ohitura-estilokoa da, eta estetika garaikide nabarmena du. Zuzeneko musikak eta dantzak bat egingo dute, erabateko ahanzturan hil zen ijito maitatu honen mugarrietako asko gogora ekartzeko.

  • Gidoia eta konposizioa: Josetxo Goia-Aribe
  • Zuzendaritza artistikoa: Cristina Álvarez Istúriz
  • Dantza eta koreografia: Alegría Suárez, Rémi Normand Gravier
  • Musika jotzea: Josetxo Goia-Aribe (saxofoi tenorra), Josemi Garzón/Yelsi Heredia (kontrabaxua), Mixel Ducau (gitarra)
  • Atrezzoa, argiztatzea eta eszenografia: Koldo Taínta
  • Soinua: Elkom-Nacho Basterrechea

Gehiago irakurri

Amaia Elizaran: Pool

2018/05/17 19:00 Leioa, Udaletxeko plaza

Amaia Elizaran dantzari eta koreografoak bi pase egingo ditu: 19:00etan eta  21:30ean Udaletxeko plazan.

Likidoa materiaren egoera bat da, forma zehatzik ez duena. Erraz aldatzen da, eta hura daukan ontziak baino ez du definitzen. Giza gorputzaren % 70 da ura. Zerk definitzen gaitu? Non dago bakoitzaren singulartasuna eta besteengandik ezberdin egiten gaituena? Inguruneak nahierara eraman ohi dituen gizabanakoak gara, baina gaitasuna dugu horri aurre egiteko eta biziraupenerako beste bide batzuk ikertzeko. Xabier Zeberio musikariak eta Amaia Elizaran dantzariak osatzen duten bikoteak musika eta dantza uztartzen ditu, bien arteko inprobisazioetatik sorturiko koreografia- eta musika-hizkuntza baten bila.

  • Zuzendaritza: Amaia Elizaran
  • Antzezleak: Amaia Elizaran, Xabier Zeberio
  • Jantziak: Xabier Mujika

Gehiago irakurri

Lasala: Microclimate

2018/05/17 23:30 Leioa, Errekalde plaza

Gure mundua, nire mundua, aratza, ederra, bakarra. Norbanakoa errealitate komun batean bizi da, baina, aldi berean, mikromundu txikietan, norberaren patroi eta atmosfera-prozesu pertsonalak dauzkatenak. “Microclimate” ikuskizunean, atmosfera bakar eta pertsonala sortzen da, non plazera itzaletan aurkitzen baita eta kontenplazioaren gozamenera gonbidatzen baita, zirrararen oihartzunaren bidez.

  • Zuzendaritza, koreografia: Judith Argomaniz
  • Dramaturgia: Judith Argomaniz, Rubén Albelda, Jaiotz Osa
  • Antzezleak: Carla Diego, Garazi Etxaburu, Agustín Martínez, Sergio Moya, Jaiotz Osa, Paula Parra, Rafke Van Houplines
  • Argiztapen diseinua eta zuzendaritza teknikoa: Álvaro Estrada
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Musika: Arvo Pärt, Acid Ghost, George Frideric Haendel, Deep Frieze, Cigarettes After Sex, Nina Kraviz, Pan Sonic, Marika Hackman, Thomas Köner

Gehiago irakurri

Bilbobasso konpainia: Amor

2018/05/17 23:00 Leioa, Boulevard

Bikote bat. Urte luzeetan ezkonduta egon ondoren, denboraren ondorioak igartzen dira; samurtasuna galdu da, eta etxean sutan dago egoera. Janaria prestatu, garbitu, xurgagailua pasatu… etxeko edozein lan guduka bihurtzen da, edozein gaik piztu dezake sua. Suaren artearen eta Argentinako tangoaren arteko topaketa. Ezkonbizitzari buruzko satira aparta.

  • Antzezlanak: Delphine Dartus, Hervé Perrin
  • Teknikoa: Mathieu Dartus

Gehiago irakurri

Organik: Malditas

2018/05/17 22:00 Leioa, San Juan Bautista plaza

Kaleko dantza, Alberto Saavedra eskultorearen “Los niños malditos” (ume madarikatuak) obran inspiratutako gaueko ikuskizun bat.

  • Sorkuntza: Natalia Monge eta antzezleak
  • Kontzeptua eta zuzendaritza: Natalia Monge
  • Antzezleak: Bego Crego, Mirian K. Martxante, Helena Golab, María Martín, Natalia Monge

Gehiago irakurri

Elirale: Bihotz2

2018/05/17 20:00 Leioa, Udaletxeko plaza

Bestea, bere presentzia, bere gustua baina bereziki besteari buruz dugun irudia. Nolaz bestea biziago agertzen zaigu agian bere ausentzian? Nola idekitzen diogu besteari gure gorpuzkera? Nola sekatzen ditugu bestearengan lotzeko puntuak? Zein da bakoitzaren askatasun eremuaren muga? Bestearenganako ameskeriaren prismaren inguruan landutako lan koregrafiko hau manera klasikoko pauso doble eraldatu bat da.

  • Antzezleak: Chloé Sindéra, Oihan Indart
  • Koreografia: Pantxika Telleria
  • Musika konposaketa: Manu Matthys
  • Jantziak: Marion Morin, Anastasia Pasquine
  • Laguntzaile teknikoa: Aitz Amilibia

Gehiago irakurri

Input konpainia: Un.Y.Dos

2018/05/17 19:30 Leioa, Udaletxeko plaza

Gizarte-izakiak gara, ez dago ni-rik beste norbait gabe. Sortzen eta desegiten ditugun harremanei esker bizi gara: irakasten digute, eta pertsona gisa eraikitzen gaituzte. Denek bukaera daukate, baina ba al dakigu agur esaten unea iristen denean? Bikote honek bere intimitate-mundura eroaten gaitu; han, dena ez da perfektua, eta gauzak ez dira beti gertatzen nahiko genukeen moduan.

  • Ideia eta zuzendaritza: Aiala Etxegarai
  • Antzezleak: Natalia García, Aiala Etxegarai
  • Musika: Tiki (Sigur Ros)

Gehiago irakurri

Amico Teatro: Amico on the beach

2018/05/17 19:30 Leioa, Boulevard Udondo

Ion Amico eta Txori Amico berriz ere murgil­tzen dira keinuen eta mugimenduaren hiz­kuntzan, eta ikuskizun freskagarri bat eskain­tzen digute, 5 eta 105 urte bitarteko gazteei zuzendua. Musika eta umorea datoz bi lagun bitxi hauekin batera; euren opor berezietan dibertitzen dira hainbat pertsonaia izatera jolastuz: Toni Manero, surflariak, hondartzako sorosleak, boxeolariak, gizaigelak, marinelak, igeriketa sinkronizatuko erreginak… Let´s dance!

  • Sorkuntza, zuzendaritza, antzezleak: Txori García Uriz, Ion Barbarin

Gehiago irakurri

Bilbobasso konpainia: Amor

2018/05/18 23:30 Leioa, Boulevard

Bikote bat. Urte luzeetan ezkonduta egon ondoren, denboraren ondorioak igartzen dira; samurtasuna galdu da, eta etxean sutan dago egoera. Janaria prestatu, garbitu, xurgagailua pasatu… etxeko edozein lan guduka bihurtzen da, edozein gaik piztu dezake sua. Suaren artearen eta Argentinako tangoaren arteko topaketa. Ezkonbizitzari buruzko satira aparta.

  • Antzezlanak: Delphine Dartus, Hervé Perrin
  • Teknikoa: Mathieu Dartus

Gehiago irakurri

Lasala: IU

2018/05/18 22:00 Leioa, Ondiz

“Microclimate” ikuskizunaren laburpena. “Microclimate” ikuskizunaren laburpena. “Microclimate”: Gure mundua, nire mundua, aratza, ederra, bakarra. Norbanako bakoitza denena den errealitate batean bizi da, eta, aldi berean, mikro-mundu txikietan, zeinen zer-nolakoak patroien eta norberaren girotze-prozesuen bidez ezartzen baitira. MICROCLIMATEn giro bakarra eta norberarena sortzen da, non plazera gerizpekoan aurkitzen baita, non begiespenaz gozatzeko gonbita egiten baita emozioaren oihartzunaren bidez.

  • Zuzendaritza, koreografia: Judith Argomaniz
  • Dramaturgia: Judith Argomaniz, Rubén Albelda, Jaiotz Osa
  • Antzezleak: Garazi Etxaburu, Jaiotz Osa
  • Argiztapen diseinua eta zuzendaritza teknikoa: Álvaro Estrada
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Musika: Arvo Pärt, Acid Ghost, George Frideric Haendel, Deep Frieze

Gehiago irakurri

Lasala: Female

2018/05/18 21:30 Leioa, Ondiz

“Microclimate” ikuskizunaren laburpena. “Microclimate”: Gure mundua, nire mundua, aratza, ederra, bakarra. Norbanako bakoitza denena den errealitate batean bizi da, eta, aldi berean, mikro-mundu txikietan, zeinen zer-nolakoak patroien eta norberaren girotze-prozesuen bidez ezartzen baitira. MICROCLIMATEn giro bakarra eta norberarena sortzen da, non plazera gerizpekoan aurkitzen baita, non begiespenaz gozatzeko gonbita egiten baita emozioaren oihartzunaren bidez.

  • Zuzendaritza, koreografia: Judith Argomaniz
  • Dramaturgia: Judith Argomaniz, Rubén Albelda, Jaiotz Osa
  • Antzezleak: Carla Diego, Garazi Etxaburu, Paula Parra
  • Argiztapen diseinua eta zuzendaritza teknikoa: Álvaro Estrada
  • Jantziak: Xabier Mujika, KIONITA-Nuria Viso Bastarrika
  • Musika: Cigarettes After Sex, Nina Kraviz, Pan Sonic

Gehiago irakurri

Hermanas Gestring: Good Girl

2018/05/18 21:00 Leioa, Udaletxeko plaza

“Txarto, oso txarto gaude”. Bizitzaren sinfonia bat legez, aurkezten dugu zati txikietan, etapetan, banatuta dagoen obra bat: “nahiago dut ez pentsatu” goiburua duen hasiera, inguruabarrek eraman gaitzaten utzita; “canela en rama” izeneko bigarren zatia, boterearen adierazpena, orainaren jabe izatea; eta “Alerta 4”, bukaera zalantzati bat, amildegiaren ertzean ote gauden ez jakitearen beldurrez. Lehenengo saria, 2016ko Madrilgo Koreografia Lehiaketan. 2017ko Lorca Saria, dantza garaikideko emakumezko interpretatzaile onenak.

  • Koreografia, antzezleak: Greta García, Laura Morales. Hermanas Gestring
  • Musika: Samm Bennett / Gonja Sufi / Nambavan
  • Jantziak: Hermanas Gestring

Gehiago irakurri

Los Moñekos: We-ding!

2018/05/18 20:30 Leioa, San Juan Bautista plaza

Denok gonbidatuta zaudete; ez dago konfirmatu beharrik. Hitzordua herriko elizaren aurrean izango da, puntako orduan. Arroza ekarri, ez ahaztu! Ai eta, batez ere, esaiozue Marianori berandu ez etortzeko, mesedez! Bi emaztegaik egin dute topo, aurrez aurre, biak zuriz jantzita, eliza berean. Mariano esan duzu? Bai ba… biak pertsona berberarekin ezkontzekoak dira: Marianorekin. Lokatzetako borroka? Ez, bi emaztegai baino ez dira, senargai berberarengatik borrokan.
Reggaeton erritmoan, galtzari-eustekoa eta paramenta jantzita, bi emaztegai bizardun hauek harrapakinagatik borrokatuko dira… egongo al da ezkontzarik?

  • Zuzendaritza: Los Moñekos
  • Antzezleak: Sarah Anglada, Miguel Fiol
  • Jantziak: Pronovias, Transnovias
  • Catering: Z Jones
  • Musika: “Marcha Nupcial” bertsioak, Juliette Noureddine

Gehiago irakurri

Kolektibo Baakai Katiuska: egurRa

2018/05/18 20:30 Leioa, Boulevard

Herri-kulturaren garaikidetasunaren aldarrikapena. Topo egiten dute sei pertsonak, bi kulturak eta gai batek: egurra. Kataluniako ball de bastons, eszena-oinarri, eta Euskal Herriko txalaparta, soinu-oinarri. Bide erdian, bastons eta makilek elkarrekin hitz egiten dute, elkarrekin lotu, elkar jo, eta soinua ateratzen dute.
Dantza, zirkua eta zuzeneko musika.

  • Ideia: Eneritz Zeberio, Oriol Escursell
  • Antzezleak: Olga Lladó, Endika Salazar, Eneritz Zeberio, Pol Aumedes, Hector Garde, Oriol Escursell
  • Jantziak: Nahia Salaberria

Gehiago irakurri

Elirale: Bihotz2

2018/05/18 20:30 leioa, Pinosolo

Bestea, bere presentzia, bere gustua baina bereziki besteari buruz dugun irudia. Nolaz bestea biziago agertzen zaigu agian bere ausentzian? Nola idekitzen diogu besteari gure gorpuzkera? Nola sekatzen ditugu bestearengan lotzeko puntuak? Zein da bakoitzaren askatasun eremuaren muga? Bestearenganako ameskeriaren prismaren inguruan landutako lan koregrafiko hau manera klasikoko pauso doble eraldatu bat da.

  • Antzezleak: Chloé Sindéra, Oihan Indart
  • Koreografia: Pantxika Telleria
  • Musika konposaketa: Manu Matthys
  • Jantziak: Marion Morin, Anastasia Pasquine
  • Laguntzaile teknikoa: Aitz Amilibia

Gehiago irakurri

Amico Teatro: Amico on the beach

2018/05/18 20:30 Leioa, Boulevard Udondo

Ion Amico eta Txori Amico berriz ere murgil­tzen dira keinuen eta mugimenduaren hiz­kuntzan, eta ikuskizun freskagarri bat eskain­tzen digute, 5 eta 105 urte bitarteko gazteei zuzendua. Musika eta umorea datoz bi lagun bitxi hauekin batera; euren opor berezietan dibertitzen dira hainbat pertsonaia izatera jolastuz: Toni Manero, surflariak, hondartzako sorosleak, boxeolariak, gizaigelak, marinelak, igeriketa sinkronizatuko erreginak… Let´s dance!

  • Sorkuntza, zuzendaritza, antzezleak: Txori García Uriz, Ion Barbarin

Gehiago irakurri

Input konpainia: Un.Y.Dos

2018/05/18 20:30 Leioa, Udaletxeko plaza

Gizarte-izakiak gara, ez dago ni-rik beste norbait gabe. Sortzen eta desegiten ditugun harremanei esker bizi gara: irakasten digute, eta pertsona gisa eraikitzen gaituzte. Denek bukaera daukate, baina ba al dakigu agur esaten unea iristen denean? Bikote honek bere intimitate-mundura eroaten gaitu; han, dena ez da perfektua, eta gauzak ez dira beti gertatzen nahiko genukeen moduan.

  • Ideia eta zuzendaritza: Aiala Etxegarai
  • Antzezleak: Natalia García, Aiala Etxegarai
  • Musika: Tiki (Sigur Ros)

Gehiago irakurri

Node Akziona!: Tria

2018/05/18 20:00 Leioa, Ondiz

Tria zerbait haundia egiteko jaio da baina blokeatuta dago, ezin du bere buruan dituen ideiak ulertu, laguntza behar du. Sorkuntzarako prest dago baina ez daki zein lenguaia erabili. Bere buruan irudi oso zehatz bat ikusten du, Triangelu Infinitoa, laranja eta gorria. Badaki triangeluaren eta bere artean konekzio zuzen bat dagoela. Tertzi, bere musa eta gidaria, lagunduko dio bere mandatua burutzen. Ametsak, indarra, ezintasuna, amorrua, helmugak, egoa, ezjakintasuna, beldurra, bakardadea, laguntza… Gure bidean zerbait berria eta ezezaguna aurkitzen dugunean, bat-batean gure aurrean agertzen denean, nola jokatuko dugunaren hausnarketa.

  • Koreografia: Jaiotz Osa.
  • Aantzezleak: Jaiotz Osa y Paula Parra.
  • Eszenografia diseinua: PATIO.
  • Eszenografia egitea: Alvaro Ledesma.
  • Jantziak: Xabier Mujika.
  • Ekoizpen exekutibo/banaketa: Ana Barrantes.
  • Argazkiak/bideoa: PATIO.
  • Produkzioa/komunikazioa: NODE akziona!/NODE
  • Musika/egilea/zuzendaritza: Ion Estala.

Gehiago irakurri

Chey Jurado: Agua

2018/05/18 19:00 Leioa, Udaletxeko plaza

“Sentinel” koreografiaren parte da pieza labur hau, naturaren oinarrizko lau elementuei buruzkoa: ura, lurra, sua eta airea. Uretan zentratutako laburpen honetan, hiri-dantzaren ikuspegitik deskribatzen eta interpretatzen dira oinarrizko gai hori agertzen den egoera, forma eta testura ezberdinak. Elementua, mugimendua legez, likidoa eta moldagarria izan daiteke, edo arroka bat bezain solido eta zurruna, edo gaseoso eta lurrunkorra; isur daiteke; lurrundu daiteke; bizia eman dezake, eta bizia kendu.

  • Sorkuntza, antzezlea: Chey Jurado
  • Musika: Diego Garrido

Gehiago irakurri

Krego-Martín Danza: Moliendo café

2018/05/18 18:30 Leioa, Boulevard

Pieza hau 1990ean sortu zuten Bego Kregok, Inés Uriartek eta Cristina Quijerak, “Con buen pie” konpainiaren sortzaileek (Euskadin sortutako dantza garaikideko lehenengo konpainietako bat). Madrilgo Koreografia Lehiaketan aurkeztu zuten, arrakasta handiz, eta geroago eskaini dute Euskadiko zenbait agertokitan; konpainiaren piezarik adierazgarrienetako bat bilakatu da. 27 urte geroago, Krego-Martin Danza konpainiak berreskuratu du pieza, freskotasuna eta dibertimendua ekartzeko gaur egungo dantzaren egoerari, eta kalera eramateko, hura baita haientzako agertokirik egokiena, eskaintzen duen publikoarekiko zuzeneko lotura irekiari esker. María Martin, Natalia García eta Pilar Andrés dantzariek berrinterpretatuko dute pieza hau, euren pertsonalitate eta koreografia-hizkerekin, umorearen ikuspegitik eta musika-konposizio unibertsal honen bertsioez eta irratiko iragarki laburrez osatutako soinu-bandarekin.

  • Koreografia: Bego Krego eta antzezleak
  • Testuak: Txubio Fernández de Jaúregui
  • Antzezleak: Pilar Andrés, Natalia García, María Martín
  • Musika eta konponketak: Marc Cano, Kike Mora
  • Jantziak: Juli, Trisul

Gehiago irakurri

Krego-Martín Danza: Moliendo café

2018/05/19 13:30 Leioa, Boulevard

Proyecto Larrua: Ozkol

2018/05/19 18:00 Leioa, Udaletxeko plaza

Umore Azokaren 2016ko Artista/Ikuskizun berri Onenaren Saria irabazitako “Larrua” obraren ondoren, Larrua Proiektuak kaleko pieza berri bat estreinatu du; horretan ere, ikertzen jarraitu dute bi gorputzen erreakzio fisikoaren inguruan, azalaren ukimen etengabearen bidez, ukiguneak bilatuz fisikoaren eta emozionalaren artean eta proiektuaren zuzendariak datozeneko bi diziplinen artean: break dance eta dantza garaikidea.

  • Zuzendaritza: Jordi Vilaseca
  • Antzezleak: Aritz López, Jordi Vilaseca
  • Musika: Luis Miguel Cobo

Gehiago irakurri

Los Moñekos: We-ding!

2018/05/19 18:30 Leioa, San Juan Bautista plaza

Denok gonbidatuta zaudete; ez dago konfirmatu beharrik. Hitzordua herriko elizaren aurrean izango da, puntako orduan. Arroza ekarri, ez ahaztu! Ai eta, batez ere, esaiozue Marianori berandu ez etortzeko, mesedez! Bi emaztegaik egin dute topo, aurrez aurre, biak zuriz jantzita, eliza berean. Mariano esan duzu? Bai ba… biak pertsona berberarekin ezkontzekoak dira: Marianorekin. Lokatzetako borroka? Ez, bi emaztegai baino ez dira, senargai berberarengatik borrokan.
Reggaeton erritmoan, galtzari-eustekoa eta paramenta jantzita, bi emaztegai bizardun hauek harrapakinagatik borrokatuko dira… egongo al da ezkontzarik?

  • Zuzendaritza: Los Moñekos
  • Antzezleak: Sarah Anglada, Miguel Fiol
  • Jantziak: Pronovias, Transnovias
  • Catering: Z Jones
  • Musika: “Marcha Nupcial” bertsioak, Juliette Noureddine

Gehiago irakurri

Hermanas Gestring: Good Girl

2018/05/19 19:00 Leioa, Udaletxeko plaza

“Txarto, oso txarto gaude”. Bizitzaren sinfonia bat legez, aurkezten dugu zati txikietan, etapetan, banatuta dagoen obra bat: “nahiago dut ez pentsatu” goiburua duen hasiera, inguruabarrek eraman gaitzaten utzita; “canela en rama” izeneko bigarren zatia, boterearen adierazpena, orainaren jabe izatea; eta “Alerta 4”, bukaera zalantzati bat, amildegiaren ertzean ote gauden ez jakitearen beldurrez. Lehenengo saria, 2016ko Madrilgo Koreografia Lehiaketan. 2017ko Lorca Saria, dantza garaikideko emakumezko interpretatzaile onenak.

  • Koreografia, antzezleak: Greta García, Laura Morales. Hermanas Gestring
  • Musika: Samm Bennett / Gonja Sufi / Nambavan
  • Jantziak: Hermanas Gestring

Gehiago irakurri

Chey Jurado: Agua

2018/05/19 20:00 Leioa, Udaletxeko plaza

“Sentinel” koreografiaren parte da pieza labur hau, naturaren oinarrizko lau elementuei buruzkoa: ura, lurra, sua eta airea. Uretan zentratutako laburpen honetan, hiri-dantzaren ikuspegitik deskribatzen eta interpretatzen dira oinarrizko gai hori agertzen den egoera, forma eta testura ezberdinak. Elementua, mugimendua legez, likidoa eta moldagarria izan daiteke, edo arroka bat bezain solido eta zurruna, edo gaseoso eta lurrunkorra; isur daiteke; lurrundu daiteke; bizia eman dezake, eta bizia kendu.

  • Sorkuntza, antzezlea: Chey Jurado
  • Musika: Diego Garrido

Gehiago irakurri

Andoni Aresti Dantza Eskola

2018/05/19 20:00 Leioa, Errekalde plaza

Andoni Aresti Dantza Eskolak proposatzen duen lana nazioarte mailan ibilbide garrantzi­tsua izan duten irakasle ezberdinek disziplina anitzeko eskola gazte honetan sortutako estilo ezberdinetako lan koreografikoetan oinarritzen da. Irakasleok formakuntza eskaintzen diete bai etorkizunean dantzari profesionalak izango diren ikasleei eta baita dantza mota ezbedinenganako pasioa daukan edozein pertsonari ere. Piezak: “Fausto”, “Tangos de Titi”, “Yachts”, “Afrobilbo Beat”, “Polonaise”, “Denok Bat”, “Kangland”, “Fandangos”, ”Orreaga”, “Izenak”, “Kanta Arina”

  • Zuzendaritza: Andoni Aresti
  • Antzezleak: Andoni Aresti Dantza Eskolako ikasleak.
  • Koreografiak: Andoni Aresti, María Martín, Arkaitz Pascuas, Nagore de las Cuevas, Pilar Andres, Rebeca Falcón, Mª José Bayon, Alessandro Bizzi

Gehiago irakurri

Denis Santacana: Encuentros

2018/05/19 20:30 leioa, Pinosolo

Jendearen artean galduta, ikusi dut neure oinetan geratu den marrazki adarkatua. Kopa bete, eta begirada itzuli diot islari. Errealitate paralelo bat irudikatu dut: bertan, figura horrek bestelako erabakia hartu du. Disimuluan, likidoa isuri dut, eta marrazkia berriro aldatu da. Mentalki, neure mugimendu guztiak desiratzen; ekintza txiki bakoitzak, erabaki bakoitzak, topaketa bakoitzak… hamaikatxo bideren hasiera ekar dezakeen ideiarekin obsesionatuta. Kopa jaitsi, eta neure burua ikusi dut berriro hasierako puntuan. Zein da erabaki zuzena? Agian, bada garaia mareak eraman gaitzan uzteko.

  • Zuzendaritza: Denis Santacana
  • Koreografia, antzezleak: Denis Santacana, Victor Fernández
  • Jatorrizko musika: Víctor Guadiana

Gehiago irakurri

Node Akziona!: Tria

2018/05/19 21:30 Leioa, Ondiz

Tria zerbait haundia egiteko jaio da baina blokeatuta dago, ezin du bere buruan dituen ideiak ulertu, laguntza behar du. Sorkuntzarako prest dago baina ez daki zein lenguaia erabili. Bere buruan irudi oso zehatz bat ikusten du, Triangelu Infinitoa, laranja eta gorria. Badaki triangeluaren eta bere artean konekzio zuzen bat dagoela. Tertzi, bere musa eta gidaria, lagunduko dio bere mandatua burutzen. Ametsak, indarra, ezintasuna, amorrua, helmugak, egoa, ezjakintasuna, beldurra, bakardadea, laguntza… Gure bidean zerbait berria eta ezezaguna aurkitzen dugunean, bat-batean gure aurrean agertzen denean, nola jokatuko dugunaren hausnarketa.

  • Koreografia: Jaiotz Osa.
  • Aantzezleak: Jaiotz Osa y Paula Parra.
  • Eszenografia diseinua: PATIO.
  • Eszenografia egitea: Alvaro Ledesma.
  • Jantziak: Xabier Mujika.
  • Ekoizpen exekutibo/banaketa: Ana Barrantes.
  • Argazkiak/bideoa: PATIO.
  • Produkzioa/komunikazioa: NODE akziona!/NODE
  • Musika/egilea/zuzendaritza: Ion Estala.

Gehiago irakurri

Fidias: Better together

2018/05/19 21:30 Leioa, Errekalde plaza

“Pentsatzean arazoak sortzen dira, dantzan, berriz, konpondu egiten dira”. Albert Espinosa. Better together ikuskizuna Leire Radak zuzendu du, bai eta koreografia egin ere. 42 dantzari aurkeztuko dizkigute, eta hainbat belaunaldik erakutsiko digute arazoak dantzaren bitartez konpondu ahal dituztela. Fidias integraziorako eta garapen pertsonalerako fundazio bat da, eta artearen bitartez jende guztiarentzako lan bat eskaintzen digute. Bertan, dantza-estilo ezberdinak uztartzen dira, Hip-hop, Dancehall eta Jazz-funk, besteak beste. Gainera, umorea, poztasuna, ilusioa eta errespetua helaraztea du xede.
  • Zuzendaritza, dieia originala eta koreofragia: Leire Rada
  • Antzezleak: Amaia Carazo, Haritz Casares, Georgina Cuéllar, Galder de Bayo, Gaizja Dimitrov, June Encinas, Kyonik Fagiano, Maite Fernández, Leire Fernández, Laryssa Ferreira, Flavia Gálvez, Ainhoa Ganchozo, Miren González, Gisela Herrán, Henar Lamas, Uxue Lamas, Garazi López, Alfonso López, Laura Lozano, Naroa Lumbreras, Cristina Manangan, Ane Martínez, Iraitz Martínez, Rosana Miras, Athena Mojica, Jhoana Morales, Iker Morejón, James Okhions, Marina Reula, Laura Rodrigo, Nahikari Rodríguez, Oier Rodríguez, Markel Rodríguez, Imanol Ruiz, Gorka San Juan, Maialen San Juan, Aketza San Román, Andrea Serna, Andreza Silva, Yasne Vidales, Ashley Zamudio

Gehiago irakurri

Kolektibo Baakai Katiuska: egurRa

2018/05/19 22:00 Leioa, Boulevard

Herri-kulturaren garaikidetasunaren aldarrikapena. Topo egiten dute sei pertsonak, bi kulturak eta gai batek: egurra. Kataluniako ball de bastons, eszena-oinarri, eta Euskal Herriko txalaparta, soinu-oinarri. Bide erdian, bastons eta makilek elkarrekin hitz egiten dute, elkarrekin lotu, elkar jo, eta soinua ateratzen dute.
Dantza, zirkua eta zuzeneko musika.

  • Ideia: Eneritz Zeberio, Oriol Escursell
  • Antzezleak: Olga Lladó, Endika Salazar, Eneritz Zeberio, Pol Aumedes, Hector Garde, Oriol Escursell
  • Jantziak: Nahia Salaberria

Gehiago irakurri

Organik: Malditas

2018/05/19 22:00 Leioa, Ondizko baselizan

Kaleko dantza, Alberto Saavedra eskultorearen “Los niños malditos” (ume madarikatuak) obran inspiratutako gaueko ikuskizun bat.

  • Sorkuntza: Natalia Monge eta antzezleak
  • Kontzeptua eta zuzendaritza: Natalia Monge
  • Antzezleak: Bego Crego, Mirian K. Martxante, Helena Golab, María Martín, Natalia Monge

Gehiago irakurri

Bilbobasso konpainia: Amor

2018/05/19 23:00 Leioa, Boulevard

Bikote bat. Urte luzeetan ezkonduta egon ondoren, denboraren ondorioak igartzen dira; samurtasuna galdu da, eta etxean sutan dago egoera. Janaria prestatu, garbitu, xurgagailua pasatu… etxeko edozein lan guduka bihurtzen da, edozein gaik piztu dezake sua. Suaren artearen eta Argentinako tangoaren arteko topaketa. Ezkonbizitzari buruzko satira aparta.

  • Antzezlanak: Delphine Dartus, Hervé Perrin
  • Teknikoa: Mathieu Dartus

Gehiago irakurri

Fidias: Better together

2018/05/20 12:30 Leioa, Jose Ramon Aketxe plaza

“Pentsatzean arazoak sortzen dira, dantzan, berriz, konpondu egiten dira”. Albert Espinosa. Better together ikuskizuna Leire Radak zuzendu du, bai eta koreografia egin ere. 42 dantzari aurkeztuko dizkigute, eta hainbat belaunaldik erakutsiko digute arazoak dantzaren bitartez konpondu ahal dituztela. Fidias integraziorako eta garapen pertsonalerako fundazio bat da, eta artearen bitartez jende guztiarentzako lan bat eskaintzen digute. Bertan, dantza-estilo ezberdinak uztartzen dira, Hip-hop, Dancehall eta Jazz-funk, besteak beste. Gainera, umorea, poztasuna, ilusioa eta errespetua helaraztea du xede.
  • Zuzendaritza, dieia originala eta koreofragia: Leire Rada
  • Antzezleak: Amaia Carazo, Haritz Casares, Georgina Cuéllar, Galder de Bayo, Gaizja Dimitrov, June Encinas, Kyonik Fagiano, Maite Fernández, Leire Fernández, Laryssa Ferreira, Flavia Gálvez, Ainhoa Ganchozo, Miren González, Gisela Herrán, Henar Lamas, Uxue Lamas, Garazi López, Alfonso López, Laura Lozano, Naroa Lumbreras, Cristina Manangan, Ane Martínez, Iraitz Martínez, Rosana Miras, Athena Mojica, Jhoana Morales, Iker Morejón, James Okhions, Marina Reula, Laura Rodrigo, Nahikari Rodríguez, Oier Rodríguez, Markel Rodríguez, Imanol Ruiz, Gorka San Juan, Maialen San Juan, Aketza San Román, Andrea Serna, Andreza Silva, Yasne Vidales, Ashley Zamudio

Gehiago irakurri

Andoni Aresti Dantza Eskola

2018/05/20 13:00 Leioa, Errekalde plaza

Andoni Aresti Dantza Eskolak proposatzen duen lana nazioarte mailan ibilbide garrantzi­tsua izan duten irakasle ezberdinek disziplina anitzeko eskola gazte honetan sortutako estilo ezberdinetako lan koreografikoetan oinarritzen da. Irakasleok formakuntza eskaintzen diete bai etorkizunean dantzari profesionalak izango diren ikasleei eta baita dantza mota ezbedinenganako pasioa daukan edozein pertsonari ere. Piezak: “Fausto”, “Tangos de Titi”, “Yachts”, “Afrobilbo Beat”, “Polonaise”, “Denok Bat”, “Kangland”, “Fandangos”, ”Orreaga”, “Izenak”, “Kanta Arina”

  • Zuzendaritza: Andoni Aresti
  • Antzezleak: Andoni Aresti Dantza Eskolako ikasleak.
  • Koreografiak: Andoni Aresti, María Martín, Arkaitz Pascuas, Nagore de las Cuevas, Pilar Andres, Rebeca Falcón, Mª José Bayon, Alessandro Bizzi

Gehiago irakurri

Denis Santacana: Encuentros

2018/05/20 13:45 Leioa, Pinosolo

Jendearen artean galduta, ikusi dut neure oinetan geratu den marrazki adarkatua. Kopa bete, eta begirada itzuli diot islari. Errealitate paralelo bat irudikatu dut: bertan, figura horrek bestelako erabakia hartu du. Disimuluan, likidoa isuri dut, eta marrazkia berriro aldatu da. Mentalki, neure mugimendu guztiak desiratzen; ekintza txiki bakoitzak, erabaki bakoitzak, topaketa bakoitzak… hamaikatxo bideren hasiera ekar dezakeen ideiarekin obsesionatuta. Kopa jaitsi, eta neure burua ikusi dut berriro hasierako puntuan. Zein da erabaki zuzena? Agian, bada garaia mareak eraman gaitzan uzteko.

  • Zuzendaritza: Denis Santacana
  • Koreografia, antzezleak: Denis Santacana, Victor Fernández
  • Jatorrizko musika: Víctor Guadiana

Gehiago irakurri

Proyecto Larrua: Ozkol

2018/05/20 14:45 Leioa, Pinosolo

Umore Azokaren 2016ko Artista/Ikuskizun berri Onenaren Saria irabazitako “Larrua” obraren ondoren, Larrua Proiektuak kaleko pieza berri bat estreinatu du; horretan ere, ikertzen jarraitu dute bi gorputzen erreakzio fisikoaren inguruan, azalaren ukimen etengabearen bidez, ukiguneak bilatuz fisikoaren eta emozionalaren artean eta proiektuaren zuzendariak datozeneko bi diziplinen artean: break dance eta dantza garaikidea.

  • Zuzendaritza: Jordi Vilaseca
  • Antzezleak: Aritz López, Jordi Vilaseca
  • Musika: Luis Miguel Cobo

Gehiago irakurri

Musikaren eguna

2018/05/20 11:00 Urdiñarbe

Maiatzaren 18tik 20ra bitartean ospatuko da Musikaren eguna Urdiñarben. Programa oparoa antolatu dute eta igandean, maiatzaren 20an plazan dantza ikusteko aukera izango da.

  • 11:00 Kautere Ballet eta Kautere Zinfonia.
  • Dantzari helduak eta Aitzindariak. Xibandrea / Atharraztarrak / Bazterresak / Larrain dantza, 

Gehiago irakurri

Argia: Martin Zalakain

2018/05/19 19:00 Eibar, Coliseo Antzokia

Pio Barojaren Zalakain abenturazalea klasikoa baliatu du Juan Antonio Urbeltzek bere ikuskizun berriaren argumentua haritzeko. Narrazio dramatikoa duen dantza ikuskizuna da, eta antzerkiaren alderdia lantzeko Artedrama konpainiarekin elkarlanean ari dira Argiako dantzariak. Ildo horretan, Ander Lipus aktoreak jokatuko du Pio Barojaren papera, eta zuzeneko narrazioa egingo du, donostiar idazle ezagunaren rolean. Harkaitz Cano idazleak egokitu ditu Barojaren eleberriko hainbat pasarte eta gertaera. Hirugarren Karlistadan kokatuta dago kontakizuna, eta haren baitan sortutako gatazkak eta gertaerak irudikatuko dituzte dantzariek.

  • Koreografia eta zuzendaritza: Juan Antonio Urbeltz
  • Antzerki-zuzendaritza eta antzezpena: Ander Lipus
  • Testuak: Harkaitz Cano
  • Musika-konposizioak eta konponketak: Marian Arregi, Mikel Urbeltz
  • Dantza-maisuak: Iñaki Arregi, Fernando Aristizabal, Iñaki Arregi, Jexux Larrea
  • Jantzigintza: Amaia Bueno
  • Musikariak: Ander Blasco (akordeoia), Arantzazu Mujika (arrabita), Maider Urbeltz (harpa), Mikel Urbeltz (arrabita), Dugunako Musikariak (txistua eta perskusioa), Ezpelur (dultzaina), Plectro (soka-taldea)
  • Dantzariak: Eider Agirrebeña, Olaiz Agirrebeña, Ainara Aizpurua, Leire Andikoetxea, Aintzane Angulo, Izaro Andres, Luken Aranburu, Oier Araolaza, Erlaitz Arozena, Izaskun Arriaran, Joseba Astarbe, Maialen Astigarraga, Onintze Azpeitia, Igor Baroja, Monika Bañales, Ainhoa Beitia, Matxalen Beitia, Egoitz Blanco, Shanti Diaz, Maialen Etaio, Julen Fagoaga, Maitane Fariñas, Josu Fernandez, Josu Garate, Aitor Garcia, Izaro Garitaonandia, Auritz Garzia, Eder Garzia, Iker Gil, Iratxe Gonzalez, Maite Gonzalez, Miren Hazas, Aritz Ibañez, Irati Ibargoien, Egoitz Irazabalbeitia, Amaia Irigoien, Edurne Irigoien, Irantzu Irigoien, Jon Iruretagoyena, Keltze De Iturrate, Enrike Izagirre, Maria Izal, Idoia Lahidalga, Jone Lahidalga, Ainhoa Larrañaga, Iera Larrañaga, Xabier Larrea, Mikel Legorburu, Amaia Loiola, Joseba Lorenzo, Itxaso Martinez, Javier Martinez, Hasier Moreno, Gorka Mostajo, Jaione Olasagasti, Jon Olazkuaga, Xan Olazkuaga, Naiara Ollo, Gari Otamendi, Itziar Otamendi, Jokin Otamendi, Ainara Ranera, Kerman Renjel, Oihane Renjel, Amaia Rodriguez, Jone Saez, Irati Sorbet, Martxelo Sotes, Iñaki Tristan, Mikel Tristan, Ainhoa Urmeneta, Jon Urmeneta, Eire Vila, Amaia Visus, Maialen Ziaurriz.

Gehiago irakurri

Bizkaiko Dantzari Eguna

2018/05/20 11:00 Bilbo

Aurten Bizkaiko Dantzari Eguna Bilbon egingo da, maiatzaren 20an. Hona hemen egitaraua: 

  • 11:00 Folklore Azoka Areatzan.
  • 11:00 Taldeen kalejira (Areatza, Nafarroa kalea, Kale Nagusia)
  • 11:30 Kale Nagusian dantza taldeen ekitaldia:

Dantzari-dantza: Agintariena, Zortzinangoa, Ezpata Joko Txikiak, Banangoa, Binangoa, Ezpata Joko Nagusia, Launangoa, Makil Jokoa, Txotxongiloa

Gipuzkoako dantzak: Agurra, Makil Txiki eta Zinta dantza

Dantzari ertainak - txikiak: Txulalai, Zazpi Jauziak, Zapatain dantza, eta Baztango Esku dantza

Ibarzabal arku-dantza.

Eltziegoko dantzak: Correcalles, La Danza, Cuatro Calles, Arbol, Jota

Gorulariak: Domingiloa eta arku-dantza

Dantzari ertainak - txikiak: Marianak, Grabo eta Larraburu

Kaixarranka

  • 16:30 Erromeria Luhartz taldearekin Areatzan.

Gehiago irakurri

Ezpalak

2018/05/26 12:15 Iruñea, Burgoen plaza

Maiatzaren 26an eta 27an Ezpalak, nazioarteko tradiziozko dantzen jaialdia antolatuko da giza-dorreen inguruan. Hona hemen egitaraua:

Iruñea. Maiatzak 26, larunbata

12:15ean Kalejira alde zaharreko karriketan barna.
12:30ean Ezpalak jaialdia Burgoen Plazan:

 Eibar. Maiatzak 27, igandea (53. Euskal Jaia)

12:00etan Kalejira Urkizutik Untzaga plazara.
12:30ean Ezpalak jaialdia Untzaga Plazan:

17:00etan erromeria Patxi eta Konpania taldearekin.

Gehiago irakurri

Ezpalak

2018/05/27 12:00 Eibar, Untzaga plaza

Hondarribia dantzan

2018/05/26 11:00 Hondarribia

Maiatzaren 24tik 27ra ospatuko da Hondarribia dantzan jaialdia. Egun nagusian, larunbatean, Galdakaoko Andra Mari dantza taldeko, Oñatiko Oñatz dantza taldeko eta Eltziegoko dantzarien emanaldiak ikusteko aukera izango da Hondarribiko Kemen dantza taldekoenekin batera.

Dantzari loturako hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, maiatzaren 22tik 24ra plazako dantzen ikastaroa izango da eta maiatzaren 24an, Ane Albisuren "Euskalduntasunaren azaleratzea. Soinekoaren estetika eta transmisioa" hitzaldia. Horiez gain, erromeriak, dantza erakustaldiak eta festa giroa izango dira Hondarribiko hainbat txokotan aste honetan.

Maiatzak 24 osteguna

  • Ane Albisuren hitzaldia, "Euskalduntasunaren azaleratzea. Soinekoaren estetika eta transmisioa", 20:00etan Kultur etxean.

Maiatzak 25 ostirala

  • Erromeria, 20:00etan Arrantzale auzoan.

Maiatzak 26 larunbata

  • 11:00etatik aurrera, Galdakaoko Andra Mari dantza taldea, Oñatiko Oñatz dantza taldea eta Etziegoko dantzariak herriko kaleetan dantzan.
  • 12:30ean, dantza agerketa Arma plazan.
  • 17:30etatik aurrera, kale animazioa.

Maiatzak 27 igandea, Adaxka eguna

  • 11:00etatik aurrera, kalejira herrian zehar.
  • 12:00etan, dantza agerketa Arma plazan.

*Maiatzak 22-24 (asteartetik ostegunera) plazako dantzen ikastaroa dohainik 12:00etatik 20:00etara kultur etxean.

Gehiago irakurri

Udaberria Dantzan

2018/06/03 11:25 Donibane Lohizune

Ekainaren 3an Udaberria Dantzan jaialdia antolatuko da Donibane Lohizunen Euskal Herriko 7 dantza talderekin.

Hauek dira parte hartuko duten dantzan taldeak: Duguna, Arkaitz, Jare, Trabudu, Bidarraieko herritarrak, Xiberoko Jauna elkartea eta Begiraleak.

Eguneko egitaraua :

  • 10:30 Desfilea Luis XIV plazaraino
  • 11:00 Haurren saio nagusia Luis XIV plazan
  • 12:30 Talde guziak elkarrekin dantza batzuk
  • 15:30 Desfilea
  • 16:00 Helduen dantza saio nagusia Luis XIV plazan

Gehiago irakurri

Andere serora Hiriburun pastorala

2018/06/03 15:00 Hiriburu

Andere serora Hiriburuan pastorala eskainiko da. 

  • Arduradunak : Nicole Guillemotonia, André Bosch, Hiriburu Pastorala 2018 elkartea.
  • Errejentsa,: Pantxika Urruti
  • Asmatzalea: Guillaume Irigoien
  • Idazleak: Patxi Iriart, Guillaume Irigoien
  • Kantuen musika egile eta zuzendaria: Sophie Larrandaburu
  • Azken kantuaren idazlea: Alain Iriart
  • Satanen erakasleak: Maddalen Recalt, Arnaud Izal
  • Dantzen sortzailea,: Cibelle Damestoi
  • Soinularien kudeatzaileak: Sébastien Paulini, Patrick Calvet, Jean Pierre Marlin
  • Dendarien kudeatzaileak: Maialen Hiribarren, Ana Ducamp

Egitaraua
10:30 Pastoralaren meza
11:30 Desfilea Andereseroraenetik Plaza Berrira
13:00 Bazkaria eta taloak
15:30 "Andere Serora Hiriburun" pastorala
19:00 Taloak, ostatua eta soinua

Gehiago irakurri

Erromeria familian

2018/05/26 12:30 Oiartzun, Kontzejupe plaza

Oiartzungo Euskal Jaiaren hirugarren edizio honetan Soinuenea Fundazioak familian dantzatzeko erromeria antolatu du. Bertan gure Herri Musika Eskolako Peio Irigoien Txistu irakasleak gidatutako txistu banda batek joko du, Lorena Zalakain dantza-gidari dutela.

Euskal Jaiari buruz informazio gehiago: www.oiartzun.eus

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak