Dokumentuaren akzioak
ALPsMOVE: Mirro(s) eta D-due
ALPsMOVE elkarteak bi ikuskizun eskainiko ditu: Mirro(s) eta D-due.
Mirror(s)
Agertokian: gizon bat eta emakume bat, bata bestearen aurrean eserita, eta haien artean, bi mahai eta eremu bat. Bikotearen irudia, zerbaitek etenda edo ezerk ez, harremanaren erorketa baten edo igoera baten erdian, espazioan eta denboran zintzilik, atzokoan, gaurkoan eta etorkizunean. Elkarri begira, galdezka, besteak egingo duenaren zain, hurbildu, urrundu, duten keinurik txikien eta baliotsuenarekin erantzuteko. Keinu minimalistaren koreografiaren sorkuntzak eta zehaztasunaren garrantziak galdutako intimotasuna dakarte gogora, bizitzeko zerbaiten desira gogorarazten dute, zerbait sakon eta ezustekoa, oraindik berreskuratu daitekeena, bi gorputzen periferia batzea. Mugimendu xume bakoitza zehatza eta kontraesankorra da aldi berean, aukeratu, desiratu, gorrotatu, itxurak egin, aurkariari ez ikusiarena egin, batzuetan agertokiak xake partida estu baten antza du. Aurrera egin ahala, erortzen ari den harremanaren aurrean sentitzen dugun ezintasuna besteari komunikatzeko desira hazten da, bakardade sentsazioa hazten da, eta horrek, paradoxikoki, biziraupena bermatzen die. Ikusleek antzezleengandik oso gertu egongo da, piezak behar duen karga emozional eta psikologikoari aurre egiteko presioa indartuz.
- Interpreteak: Silvia Morandi, Iosu Lezameta
- Koreografia: Gabriella Maiorino
- Zuzeneko musika: Giovanni Cavalcoli
- Produkzioa: Ass. Errante Teatro Danza
- Koprodukzioa: ALPSMOVE festival
D-Due
Michel Houellebecq-en “La posibilidad de una isla” eleberrian inspiratutako pieza da. D-Duek biren arteko harremanaren egitura aztertzen du, modu esentzial eta primario gisa, indar-eremua, non izaera hori erakusten den askotariko aukera eta ezintasunen sorta gisa. Zientzi fikziozko mundua birsortzen badugu, soinu digitala sortzen duen makina imajinatu genezake, eta horrek a priori programatutako gizakien bizitza baldintzatuko luke. Dispositiboko erritmo aldaketak zirkuitulaburrak eragin litzake, eta subjektuan datuen prozesamenduari eragingo lioke. Halaber, haren barne egoerari eta emotiboari eragingo lieke, eta agian gizakiaren antzinako memorian inprimatutako oroitzapenak berpiztuz. Milaka urteko memoria hori azaleratzen denean, etorkizuneko gizaki horiek zentzu gabeko ekintzen fluxu errepikakorrean mugitzen dira, ezusteko astinduak eta desbideraketak bizitzen dituzte, eta inkoherentziak agertzen dituzte pentsamendu eta ekintzen artean. Erakusten diren etenaldiek eta arrakalek sistemaren akatsak agerian jartzen dituzte.
- Interpreteak: Gabriella Maiorino, Iosu Lezameta
- Koreografia: Gabriella Maiorino, Iosu Lezameta
- Zuzendaritza eta kotzeptua: Dirección y concepto: Silvia Morandi
- Musika: Giovanni Cavalcoli
- Produkzioa: Ass. Errante Teatro Danza
- Koprodukzioa: ALPSMOVE festival
Dokumentuaren akzioak