Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ezpalak jaialdia Berantevillako herritarrak ― Berantevilla, Araba

Dokumentuaren akzioak

Berantevillako herritarrak ― Berantevilla, Araba

2018/05/10 16:20

Berantevillla Arabako hego-mendebaldean kokatzen den udalerri bat da, Ihuda ibaiaren ertzetan. Euskaraz Beranturi gisa ere aipatu izan da. Udalerria 300en bat biztanle dituen Berantevilla gunearekin ez ezik, populazio txikiagoa duten beste batzuekin osatzen da. Guztira 440 biztanletik gora bizi dira bertan.

Berantevillan Ama Birjinaren Jasokundearen omenezko jaiak iraileko lehen asteburuan burutzen dira (lehenago 7tik 10era artean izaten ziren). Ospakizun esanguratsuenetako bat giza-gaztelu edo giza-dorreak eraikitzearena da: bazkari garaian eta oso distantzia txikira batetik hurrengora, herriko gazteak hiru pisuko giza-gazteluak osatuz eta deseginez doaz, behin eta berriro. Dorreen gailurretik gazte batek “Arratsalde on! Gora Lakorzanillako Ama Birjina!” oihukatzen du, eta etxe bakoitzeko bizilagun eta gonbidatuen izenak ere goratzen ditu. Azkenez “Gora ni eusten nautenak eta gora ni neu!” eta “Hurrengo urtera arte!” esanik agurtzen da. Biztanleek zurrakapote eta jateko zerbait ematen dute, eta diru kopuru bat jaiak ordaintzen laguntzeko.

Esan gabe doa dorrearen azpiko aldean kokatzen direnek indarra eta erresistentzia erakusten dituzten heinean, gora igotzen direnek abilidadea eta oreka behar dituztela, auzokideen izenak ezagutu eta batere ez ahazteko komeni den memoria zehatzaz gainera.

Ez da ikertu noiztikoa den edo zer dela eta jaio ote zen giza-gazteluen tradizio hau.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ezpalak jaialdia

Ezpalak jaialdia

Duguna eta Kezka dantza taldeek antolatuta, 2018ko maiatzaren 26an eta 27an burutuko da Ezpalak Dantza Tradizionalaren Nazioarteko Jaialdia Iruñean eta Eibarren.

Ezpalak2018-txiki

Orain arteko Ezpalak

2006 Ezpata-dantzak
2007 Makila-dantzak
2008 Arku-dantzak
2009 Karaktere-dantzak
2010 Dantza-jauziak
2011 Bikoteko dantza soltea
2012 Zinta-dantzak
2013 Sorgin-dantza eta bere ezpalak
2014 Ttun-ttuneroak dantzari begira
2015 Soka-dantzak
2016 Ezpata-dantzak
2017 Zaldikoak dantzan
2018 Giza-dorreak