Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ezpalak jaialdia Tarragonako Moixiganga ― Tarragona, Katalunia

Dokumentuaren akzioak

Tarragonako Moixiganga ― Tarragona, Katalunia

2018/05/10 16:20

Moixiganga Valentzia, Katalunia eta Aragoi aldean egiten diren giza-dorreen multzo edo serieei ematen izena da. Zenbait adituk muixeranga, castellers edota Tausteko Dancearen beraren jatorrian ezartzen dituzte moixigangak. Badirudi paganoak izan zitezkeela hasieran (Berantevillan bezala) baina p oliki-poliki manifestaldi erlijiosoetan txertatzen joan ziren. Agiririk zaharrenak XV. mendean dokumentatzen omen ditu. Oso ohikoa zen gremio baten dantza erakustaldia (Cabanillaseko paloteadoan edo Duguna-ren trokeo-dantzetan bezalaxe) oso altua ez zen giza-dorre batekin amaitzea. Baita prozesioen aurreko aldean edo harrera-ekitaldi garrantzitsuetan moixigangak eraikitzea. Usadio hauek oso zabaldu ziren, eta balentziarren dantza gisa baita Euskal Herriraino ere iritsi ziren.

Tarragonako moixigangak XVIII. mendean omen du bere jatorria eta XIX.ean oso dokumentatua dago. Gero desagertu egin zen, ball de valencians desagertu zen eran. 2000. urteko Santa Tekla-ren jaietarako berreskuratu zen eta Jesukristoren Pasioaren inguruko zenbait pasarte ilustratzen ditu. Ezpalak jaialdian behin baino gehiagotan entzun izan ditugun gralla talde batek laguntzen du musika aldetik. Jantzia eta batez ere loradun kapela edo barreta Kataluniako luzituenetako bat da.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ezpalak jaialdia

Ezpalak jaialdia

Duguna eta Kezka dantza taldeek antolatuta, 2018ko maiatzaren 26an eta 27an burutuko da Ezpalak Dantza Tradizionalaren Nazioarteko Jaialdia Iruñean eta Eibarren.

Ezpalak2018-txiki

Orain arteko Ezpalak

2006 Ezpata-dantzak
2007 Makila-dantzak
2008 Arku-dantzak
2009 Karaktere-dantzak
2010 Dantza-jauziak
2011 Bikoteko dantza soltea
2012 Zinta-dantzak
2013 Sorgin-dantza eta bere ezpalak
2014 Ttun-ttuneroak dantzari begira
2015 Soka-dantzak
2016 Ezpata-dantzak
2017 Zaldikoak dantzan
2018 Giza-dorreak