Ortzadar Euskal Folklore Elkartea ― Iruñea, Nafarroa
Euskal dantza tradizionalaren inguruko taldeak eskuko hatzekin izendatzen hasi eta Iruñeko Ortzadar tartean sartzen ez duenak, edo zenbatzean edo hatzekin, baina ez da erabat zuzen ari.
Elkartea 1974. urtean sortu zen Iruñeko hainbat dantza-taldetako zenbait dantzari eta musikari bilduta. Hortik ere egoki ematen du taldearen izenak. Hasiera-hasieratik Euskal Herriko eta batez ere Nafarroako kultura, musika, kantu eta dantza tradizionalaren ikerketa, berreskurapena eta hedapena izan ditu helburu nagusitzat, hala landa-lan ugariren bitartez, nola jardunaldi, ikastaro eta sorkuntza-ikuskizun bat baino gehiago bitarteko direla. Adibide gisa, urtero antolatzen dituen Folklore eta Kultura Tradizionalaren jardunaldiak XXXII. ediziora iritsi ziren 2017an. Ehun eta hogei bazkidetik gora ditu gaur egun Ortzadarrek, eta Olentzero edo Santa Agedaren inguruko ospakizunetan ere parte hartzen du.
Ezpalak jaialdira ikerketa lan horren ondoren batekin dator. Ortzadarrek, beste batzuen artean, Nafarroako Erriberako zenbait paloteado berreskuratu eta berreskuratzen lagundu du, eta Erribera izendatu duen emanaldia eskainiko du. Eskualde hartako hainbat herritako dantzen ezaugarriak identifikatu ahal izango ditugu iruñarren jardunean, ez baita alferrik, esaterako, Cabanillaseko paloteadoaren 2014ko aurkezpen saioan Ortzadarreko kide Mikel Aranburu aholkulari eta hizlarietako bat izatea mahaian.