Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Fritsch konpainia: El amor no dura para siempre

Dokumentuaren akzioak

Fritsch konpainia: El amor no dura para siempre

Noiz 2018/04/28
20:00
Non Sopela, Kurtzio Kultur Etxea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Fritsch konpainia: El amor no dura para siempre

Argazkia: marcosGpunto

Fritsch Companyren esperimentu eszenikoa da El amor no dura para siempre (Romeos y Julietas), Andres Limak zuzendurikoa.

Zer da zuretzat antzerkia? Eta heriotza? Eta beldurra? Eta gorrotoa? Eta zer da zuretzat amodioa? Romeo eta Julieta edo Piramo eta Tisbe bezalako erreferentzia unibertsalak edo antzezleen amodio esperientziak dira ikuskizunaren abiapuntu. Diziplina anitzeko ikuskizunak, bideo dokumentala ikusgai izanik, bi hizkuntza nahastea lortzen du: eszenatokiaren gaineko antzezlana, eta antzezlanaren gaineko hausnarketa pantailaren bitartez. Dantza garaikidea eta eszenatoki gaineko formula berriak uztartzen dituen ikuskizuna da.

Fritsch Company Maite Leon Psico Ballet fundazioaren konpainia profesionala da. Bi dantzari-zerrenda ditu: 16 dantzari guztira, arte-potentzial handiagatik hautatuak. Konpainiak aniztasun fisikoa, psikikoa, intelektuala, garapenekoa edo sentsoriala duten pertsonen laneratzea du helburu, eta arte eszenikoak erabiltzen ditu horretarako. 2014an, Lankidetza koreografikoak proiektua jarri zuen abian, inklusioaren alorreko profesionalen eta arte eszenikoen esparruaren artean zubia eraikitzeko.

Proiektu horren lehen ikuskizuna Mesa para Tr3s izan zen. Hiru koreografia biltzen zituen: Antonio Ruzen Ballhaus, Patricia Ruizen Café eta Amaya Galeoten Des/Envolturas. 2017an, Andres Limak Lankidetza koreografikoen bigarren proiektua zuzendu zuen: El amor no dura para siempre (Romeos y Julietas), Zentro Dramatiko Nazionalaren Una Mirada Diferente (Bestelako begirada bat) festibalaren bosgarren edizioan estreinatu zena.

  • Antzezleak: Ana Maria Alonso, Julen Serrano, Ana Fernandez, Yael Lopez, Germán Morales, Esther Gomez, Kube Escudero, Ramon Marcos.
  • Ideia eta dramaturgia: Andres Lima, Fritsch Company.
  • Zuzendaritza: Andres Lima.
  • Zuzendari laguntzailea: Laura Ortega.
  • Ekoizpena: Fundación Psico Ballet Maite Leon.
  • Bideosorkuntza: Miquel Angel Raio.
  • Escenografia eta jantzien diseinua: Beatriz San Juan.
  • Ikus-entzinezkoen teknikaria: Santiago Ayala.

Dokumentuaren akzioak

« Otsaila 2021 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
« Martxoa 2021 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Apirila 2021 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930