Dokumentuaren akzioak
Tausteko Dancea ― Tauste, Zaragoza
Tauste herriak 7000 biztanle pasatxo ditu, eta Zaragoza probintziako laugarren herririk handiena da. Cinco Villas izeneko eskualdean kokatzen da, eta herriaren mendebaldeak Nafarroako Bardeekin egiten du muga.
Tausteko Dance osoa hamaseiren bat piezak osatzen dute (arku-, makila-, ezpata-dantzak... eta giza dorreak). 2007. urtean izan ziren Tausteko danzanteak Ezpalak jaialdian: Iruñean jardun zuten orduan, makila-dantzei eskainitako edizioan.
Gaur egun apirilaren 20tik 25era ospatzen diren San Migelen eta Santxo Abarcaren Ama Birjinaren omenezko jaietan dantzatzen da Dancea; zehatzago esatearren, horietako aurreneko hiru egunetan. Hamabi gizonezkok ematen dituzte dantza guztiak, eta alboan izaten dituzte mayoral-a eta rabadán-aren irudiak. Mayorala dantzaren zuzendaria da, dantza-maisuaren antzeko figura bat, eta taldea bere etxean bildu ohi da dantzara atera aurretik. Rabadana 5 eta 12 urte bitarteko ume bat da, eta berau igotzen da giza-dorre anitzen gailurreraino. Izan ere, lau giza-dorre eraikitzen dira dancean zehar: cucuño, pulso (altuena eta zailena), caballos eta San Miguel.
Irailaren 20aren inguruko jaietan ere Ama Birjina ondratzeko prozesioa jazteko berriro kaleratzen dira danzanteak. Orduan, ordea, ez dute Dance-a ematen. Danzanteei bi gaita edo dultzainak eta danboril batek laguntzen diete, eta Nafarroako mugatik hain hurbil izateak piezen doinuak Lizarrako gaiteroek jotzea ekarri du XIX. mendetik hona. Halere, berriki Tausteko dultzaina-jole talde bat ere sortu da, eta berauek ere ematen dituzte doinuak.
Oso antzinakoa behar du Tausteko dancearen sorrera. Tradizioak XII. mendera arte darama, baina XVI eta XVIII. mendeetako zenbait agiritan behintzat dokumentatua dago.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Ezpalak jaialdia
Duguna eta Kezka dantza taldeek antolatuta, 2018ko maiatzaren 26an eta 27an burutuko da Ezpalak Dantza Tradizionalaren Nazioarteko Jaialdia Iruñean eta Eibarren.
Orain arteko Ezpalak
2006 Ezpata-dantzak
2007 Makila-dantzak
2008 Arku-dantzak
2009 Karaktere-dantzak
2010 Dantza-jauziak
2011 Bikoteko dantza soltea
2012 Zinta-dantzak
2013 Sorgin-dantza eta bere ezpalak
2014 Ttun-ttuneroak dantzari begira
2015 Soka-dantzak
2016 Ezpata-dantzak
2017 Zaldikoak dantzan
2018 Giza-dorreak
Jasotako azken erantzunak
- Ezpalak jaialdia on Ezpalak 2017ko Afitxa 2017/05/09
- Ion Lizarazu on Ezpalak 2017ko Afitxa 2017/05/09
- Kezka dantza taldea on Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia 2014/06/02
- Patxi Montero on Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia 2014/06/02
-
axeri on Kezka dantza taldea – Eibar (Gipuzkoa)
axeri2009/05/06
-
Urki on Kezka dantza taldea – Eibar (Gipuzkoa)
Urki2009/05/06
-
on Jo makilak, dantzatu oinak!
-
Kezka - Duguna on Egitaraua
Kezka - Duguna2007/05/10
-
matx on Egitaraua
matx2007/05/10