Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda ALPsMOVE: Mirro(s) eta D-due

Dokumentuaren akzioak

ALPsMOVE: Mirro(s) eta D-due

Noiz 2018/05/05
20:00
Non Bilbo, La Fundicion
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

ALPsMOVE elkarteak bi ikuskizun eskainiko ditu: Mirro(s) eta D-due. 

Mirror(s)

Agertokian: gizon bat eta emakume bat, bata bestearen aurrean eserita, eta haien artean, bi mahai eta eremu bat. Bikotearen irudia, zerbaitek etenda edo ezerk ez, harremanaren erorketa baten edo igoera baten erdian, espazioan eta denboran zintzilik, atzokoan, gaurkoan eta etorkizunean. Elkarri begira, galdezka, besteak egingo duenaren zain, hurbildu, urrundu, duten keinurik txikien eta baliotsuenarekin erantzuteko. Keinu minimalistaren koreografiaren sorkuntzak eta zehaztasunaren garrantziak galdutako intimotasuna dakarte gogora, bizitzeko zerbaiten desira gogorarazten dute, zerbait sakon eta ezustekoa, oraindik berreskuratu daitekeena, bi gorputzen periferia batzea. Mugimendu xume bakoitza zehatza eta kontraesankorra da aldi berean, aukeratu, desiratu, gorrotatu, itxurak egin, aurkariari ez ikusiarena egin, batzuetan agertokiak xake partida estu baten antza du. Aurrera egin ahala, erortzen ari den harremanaren aurrean sentitzen dugun ezintasuna besteari komunikatzeko desira hazten da, bakardade sentsazioa hazten da, eta horrek, paradoxikoki, biziraupena bermatzen die. Ikusleek antzezleengandik oso gertu egongo da, piezak behar duen karga emozional eta psikologikoari aurre egiteko presioa indartuz.

  • Interpreteak: Silvia Morandi, Iosu Lezameta
  • Koreografia: Gabriella Maiorino
  • Zuzeneko musika: Giovanni Cavalcoli
  • Produkzioa: Ass. Errante Teatro Danza
  • Koprodukzioa: ALPSMOVE festival

 

D-Due

Michel Houellebecq-en “La posibilidad de una isla” eleberrian inspiratutako pieza da. D-Duek biren arteko harremanaren egitura aztertzen du, modu esentzial eta primario gisa, indar-eremua, non izaera hori erakusten den askotariko aukera eta ezintasunen sorta gisa. Zientzi fikziozko mundua birsortzen badugu, soinu digitala sortzen duen makina imajinatu genezake, eta horrek a priori programatutako gizakien bizitza baldintzatuko luke. Dispositiboko erritmo aldaketak zirkuitulaburrak eragin litzake, eta subjektuan datuen prozesamenduari eragingo lioke. Halaber, haren barne egoerari eta emotiboari eragingo lieke, eta agian gizakiaren antzinako memorian inprimatutako oroitzapenak berpiztuz. Milaka urteko memoria hori azaleratzen denean, etorkizuneko gizaki horiek zentzu gabeko ekintzen fluxu errepikakorrean mugitzen dira, ezusteko astinduak eta desbideraketak bizitzen dituzte, eta inkoherentziak agertzen dituzte pentsamendu eta ekintzen artean. Erakusten diren etenaldiek eta arrakalek sistemaren akatsak agerian jartzen dituzte.

  • Interpreteak: Gabriella Maiorino, Iosu Lezameta
  • Koreografia: Gabriella Maiorino, Iosu Lezameta
  • Zuzendaritza eta kotzeptua: Dirección y concepto: Silvia Morandi
  • Musika: Giovanni Cavalcoli
  • Produkzioa: Ass. Errante Teatro Danza
  • Koprodukzioa: ALPSMOVE festival

Dokumentuaren akzioak

« Apirila 2020 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Maiatza 2020 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Ekaina 2020 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930