Kezka dantza taldea – Eibar, Gipuzkoa
Eibarko Klub Deportiboaren barruan sortu zen Kezka dantza taldea 1958. urtean. Eibarko dantza ekitaldiak sendotu eta bultzatzeko lanean dihardu ordutik. Azken urteetan Kezkari sor zaizkio, besteak beste, San Juan eguneko soka-dantza, Arrate egunerako dantza-protokoloa, aratosteetako koko-eskea eta koko-dantzak edota 12garren ediziora iritsi den Ezpalak jaialdi hau berau, eibartarren bultzada eta babesa jasotzen duena urterik urte.
Eibartarrek Andoaingo axeri-dantza plazaratuko dute aurtengoan. 70. hamarkadan Andoainen bertan egindako berreskuratze lanaren ostean osasuntsu diraute Andoianen dantza-joko dibertigarri hauek. Kezkako dantzariek axeri-dantza osatzen duten danzta sortako zati bat eskainiko digute eta bertan egin ohi den giza-dorrea eraikitzen ahaleginduko dira jaialdia osatuz.