Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aiziritze 1989, kabalkadako eta prestaketako dantza irudiak

Dokumentuaren akzioak

Aiziritze 1989, kabalkadako eta prestaketako dantza irudiak

2018/10/19 09:55
Aiziritze 1989, kabalkadako eta prestaketako dantza irudiak

Lapurtar-motxak jauzia markatzen Mañe Elgart dantza-maisua. Aiziritze, 1989-01-15. Irudia: Claude Iruretagoiena / Maritzuli.

Amikuzeko (Nafarroa Beherea) hainbat dantzari heldu, Mañe Elgart dantza-maisua tarteko, dantzan ageri zaizkigu sarrera honetan jaso ditugun hogeita bi bideoetan. Dantza-jauziak dantzatzen ari dira bideo gehienetan, estilo eta nortasun propioan. Galtxetaburu soinuarekin eta Henry Uhaldebord atabalarekin ere ikus daitezke. 

Amikuzeko eskualdean  kokatzen den Aiziritze herrian 1989. urtean emandako kabalkadako eta prestaketako irudiak grabatu zituzten Maritzuli konpainiako Claude Iruretagoienak eta Emilio Xabier Dueñasek 1989ko neguan. Lehenengo bideoan, Kabalkadako irudiak ageri zaizkigu, Dueñasek jasotakoak. Gainerako sorta, Iruretagoienak grabatutakoa da, kabalkadako eguneko irudiez gain, prestaketetakoak ere hartu zituen.

Burgaintzi taldekoak ageri zaizkigu 1989an Aiziritzen eman zuten kabalkadan. Bestalde, Burgaintzi taldekoek kabalkadarako jauziak behar zen bezala ikasteko helburuarekin, inguruko adineko dantzariei bazkari baten aitzakian dantzarako gonbidapena luzatu zieten. Bazkal aurretik dantzan aritu ziren, altxor ederrak jaso zituen Iruretagoienaren kamerak, helduak jauziak edota fandangoa dantzatzen, bakoitza bere estilo propioan. Adibidez, batzuek kortak atzerantz egiten dituzte, beste batzuek aurrerantz. Dantzari bakoitzak bere erara dantzatzen du, egun dantzatu ohi dugun baino modu askeagoan.

Aiko taldeak Urraska: Dantza Jauziak-Sagasetaren bidetik disko-liburuan argitara eman zituen Iruretagoienaren irudiak 2010ean. 

Aiziritze: Kabalkadak 1989  

Aiziritze: 1989 Ostalerrak

Aiziritze 1989 Gabota

Aiziritze 1989 Fandango eta arin-arin

Aiziritze 1989 Marianak 1

Aiziritze 1989 Marianak 2

Aiziritze 1989 Hegi

Aiziritze 1989 zazpi-jauziak

Aiziritze 1989 Muxikoak 1

Aiziritze 1989 Muxikoak 2

Aiziritze 1989 Muxikoak 3

Aiziritze 1989 Lapurtar-motxak

Aiziritze 1989 Gau-ainerak

Aiziritze 1989 Bazkalondoan kantuan

Aiziritze: Kabalkada 1989 bolant-dantza

Aiziritze: Kabalkada 1989 makilaria

Aiziritze: kabalkada 1989 muxikoak

Aiziritze: Kabalkada 1989 Ostalerrak

Aiziritze: Kabalkada 1989 Marianak

Aiziritze: kabalkada 1989 Zazpi jauziak

Aiziritze: kabalkada 1989 Gau ainerak

Aiziritze: Kabalkada 1989 Martxa

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.