Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Aiziritze 1989 Fandango eta arin-arin

Dokumentuaren akzioak

Aiziritze 1989 Fandango eta arin-arin

2015/02/11 12:08

Dantza-jauziak ziren Claude Iruretagoienak 1989an Aiziritzen filmatutako adineko dantzarien errepertorio nagusia, baina ez bakarra. Beñat Galtxetabururen soinuak eta Henry Uhaldebord-en danborrak fandangoa jo zutenean, dantzarietako batzuk hori ere ederki zekitela dantzatzen erakutsi zuten. 

Jean Michel Guilcherren esanetan fandangoa XIX. mendearen bigarren partean sartu zen Iparraldean. Wentworth Webster-rek esandakoaren arabera, Ziburuko Kaskarotak 1870 urte inguruan hasi ziren fandangoa dantzatzen. 1920ko hamarkadan Lapurdiko hainbat herritan, Phillippe Veyrin-en esanetan Hegoaldeko muga eta Errobi ibaiaren artean dauden Lapurdiko herri guztietan dantzatzen zen fandangoa. Nafarroa Beherera noiz sartu zen ez dago argi, baina Miguel Angel Sagasetaren esanetan Lapurdira baino beranduago iritsi zen. Izan ere, Wentworth Webster berak, 1942an zioen Zuberoan fandangoa ez zela dantzatzen eta Nafarroa Beherean gutxi.

Bideo hau Maritzuli konpainiako Claude Iruretagoienak 1989an Aiziritzen grabaturiko irudien sortako bat da. Aiko taldeak Urraska: Dantza Jauziak-Sagasetaren bidetik diska-liburuan argitara eman zituen irudiok 2010ean. Orain liburu-diska-dvd horretako edukiak bere webgunean sareratzen hasi da Aiko Taldea, eta bideoak ere bertan argitaratuko ditu.

Irudiak: Claude Iruretagoiena / Maritzuli. Aiziritze, Fandango eta arin-arin, 1989-01-15.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.