Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Aiziritze 1989 Hegi

Dokumentuaren akzioak

Aiziritze 1989 Hegi

2015/02/12 12:30

Hegi, ertza, hegala da, eta baita dantza-jauzi ezagunenetako baten izena ere. Nafarroa Beherean "Pika eta ebats" izenarekin ezagutzen zuten maiz, alegia, hasierako urratsen izenekin. 

Claude Iruretagoienak proposatuta, Aiziritzen 1989 urteko urtarrilean, hilabete geroago bertan Burgaintzi taldekoek emango zuten kabalkadarako jauziak behar zen bezala ikasten lagundu asmoz, inguruko adineko dantzariei bazkari baten aitzakian dantzarako gonbidapena luzatu zitzaien. Bazkal aurretik ere dantzan jardun ostean, bazkal osteak dakarren berezko jai giroak lagunduta berriz ere dantzan jardun zuten.

Soinua joten ikusi eta entzun daitekeena Beñat Hirigoyen Galtxetaburu da eta danborjolea berriz Henry Uhaldebord.

Hona hemen hegi jauziaren urratsak. Nafarroa Beherean eta Zuberoan erabilitzen den eredua erabili dugu, hain zuzen ere dantzari heldu hauek era horretara markatzen zituztela iruditu baitzaigu. Beraz, biga (zenbaitetan pika esaten denaren ordez), xinple (erdizka) edo pika (bai zote eta bai dobla izendatzeko) jarri ditugu ondoko urrats segidan:

  • Biga eta ebats X4
  • Biga bietan eta ebats X4
  • Xinple lauetan
  • Pika-xinple-pika-akaba x2*

        *Segida guztia bi aldiz errepikatzen da. Bukaeran akaba eta fini!

Bideo hau Maritzuli konpainiako Claude Iruretagoienak 1989an Aiziritzen grabaturiko irudien sortako bat da. Aiko taldeaUrraska: Dantza Jauziak-Sagasetaren bidetik diska-liburuan argitara eman zituen irudiok 2010ean. Orain liburu-diska-dvd horretako edukiak bere webgunean sareratzen hasi da Aiko Taldea, eta bideoak ere bertan argitaratuko ditu.

Irudiak: Claude Iruretagoiena / Maritzuli. Aiziritze, Hegi 1989-01-15.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.