Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Aiziritze: Kabalkada 1989 Ostalerrak

Dokumentuaren akzioak

Aiziritze: Kabalkada 1989 Ostalerrak

2014/11/27 09:58

1989 Aiziritzen Claude Iruretagoienak grabaturiko irudiak plazaratuz jarraitzen dugu. Marianak dantzatu ostean ostalerrak eman zituzten inguruko nagusiek -gizonezko zein emakumezko- zerabilten estilo aniztasunaren erakusgarri. Phikak bueltan ematen dituzte eta xinple eta akabak berriz tombe txiki batez lagunduta ikus ditzakegu oro har.

Jauzia markatuz Mañe Elgarten ahotsa entzun dezakegu, Burgaintzi taldekoen (kabalkadak antolatu zituen taldea) jauzi-maisua hain zuzen.

Hona hemen ostalerrak jauziaren urratsak grabaketan markatua entzun daitekeen bezala dantza jarrai dezazuen:

  • Xinple lauetan
  • Phika-xinple-phika-akaba
  • Eskuin-ezker-hiru ezker-akaba X2*

        *Segida guztia bi aldiz errepikatzen da. Bukaeran akaba eta fini!

Bideo hau Maritzuli konpainiako Claude Iruretagoienak 1989an Aiziritzen grabaturiko irudien sortako bat da. Aiko taldeak Urraska: Dantza Jauziak-Sagasetaren bidetik diska-liburuan argitara eman zituen irudiok 2010ean. Orain liburu-diska-dvd horretako edukiak bere webgunean sareratzen hasi da Aiko Taldea, eta bideoak ere bertan argitaratuko ditu.

Irudiak: Claude Iruretagoiena / Maritzuli. Aiziritze, kabalkada, ostalerrak,1989-02-12.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.