Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantza lehiaketa antolatu du EDBk
Euskal dantza berpizteko asmoz dantza sorkuntza sustatuko duen lehiaketa jarri du martxan Iparraldeko Euskal Dantzarien Biltzarrak.
Bi maskarada aurten Zuberoan
Aurten bi Maskarada ibilko dira herriz herri Zuberoan: Eskiula eta Gamere-Zihiga. Urtarrilaren 13an, bakoitzak bere herrian egingo du lehen agerraldia.
Txistulari Elkartearen 75. Urteurrena
Datorren 2002 urtean txistulari guztiak oso urtebete berezia daukagu ospagai: EUSKAL HERRIKO TXISTULARI ELKARTEAK 75 URTE BETEKO DITU
Dantzaren hedakuntzarako dirulaguntzak 2001
Dantzaren hedakuntzarako Eusko Jaurlaritzak 2001. urtean emango dituen dirulaguntzak. BOPV 2001-12-20. KOREOGRAFI SORKUNTZA Eskatzaileen zerrenda, proiektuak eta emandako behin-behineko diru-kopurua:
Dantzaren hedakuntzarako dirulaguntzak 2000
Dantzaren hedakuntzarako Eusko Jaurlaritzak 2000. urteko deialdian emandako dirulaguntzak. BOPV, 2001-01-04
Euskadiko Folklore Balet Nazionala
Euskal Folklore Balet Nazionala sortuko du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. Baleta osatzeko dantzari, musikari, jantziteria eta atrezzo arduradun, dantza maisu, argiztaketa eta soinu teknikari eta laguntzaile lan-postuak betetzeko deialdia egingo da.
Kondharian Eibarren
Juan Antonio Urbeltz-ek sortutako "Kondharian" ikuskizuna Eibarko Astelehena pilotalekuan aurkeztuko da datorren abenduaren 15ean,gaueko 22.30etan. Dantza tradizionaletik abiatuta dantza, ipuinak, mitoak, musika eta argi eta jantziteria berezia biltzen dira Kondharian-en.
Damian Muñoz Bilbo eta Donostian
Damian Muñoz-ek "Las mentiras del entusiasmo" lana erakutsiko du datozen egunotan Bilbon eta Donostian.
Dantza Euskal Ikasketen XV. Biltzarrean
Eusko Ikaskuntzak antolatu duen "Euskal Ikasketen XV. Biltzarra"ren 4. sailean Literatura eta antzez arteak zertan diren aztertuko da. Azaroaren 28an Literatura eta Musika aztertuko dira, 29an Dantza, Antzerkia eta Bertsolaritza, eta 30ean Zinea. Beraz, dantzari dagokiona, 29ko egitaraua bildu dugu hemen:
Folklorea Euskal Ikasketen XV. Biltzarrean
Eusko Ikaskuntzak "Euskal Ikasketen XV. Biltzarra" antolatu du Donostian, azaroaren 28, 29 eta 30erako, eta jorratuko diren gaien artean dantzari lotutakoak ere daude.
Dokumentuaren akzioak