Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Itziar Mendizabal: "Balleta irakasteko modua oso tradizionala izan da denbora askoan"
Joan den ekainaren 28an dantzatu zuen azken aldiz Londreseko Royal Opera House-an; dantzari profesional gisa ia 3 hamarkada egin ostean. Ondoan izan zituen etxekoak: gurasoak, ahizpa, ilobak, 4 urteko semea, herritik preseski joandako kuadrillako lagunak, lore-sortak eta txaloak barra-barra. Begiet...
Tradizioa osasuna bihurtzen denean: dantza tradizionalaren onurak
Zientzia erakusten ari da osasun fisikoa, emozionala eta soziala lantzen direla dantza tradizionalen bidez. Frogatuta dago dantza gizakiaren hainbat dimentsio —fisikoak, kognitiboak, emozionalak eta sozialak— aktibatzen dituen jarduera dela. Ikuspegi interesgarri hori jasotzen duen Cuando la t...
San Lorenzoko dantzak: tradiziotik sortutako ziklo berria
Dantza berriak sortzerako orduan kontutan hartu beharreko hiru irizpide agertu ditu Mikel Larramendik: erabilgarritasuna, egokitzapena eta onarpena . Iruñeko San Lorenzoko dantzen sorrera eta testuingurua azaldu ditu Iruñean Duguna dantza taldeak antolatu duen dantza-erritu berrien atontzear...
Kretako dantzen ikastaroa antolatu du Soinueneak Oiartzunen
Kretako (Grezia) dantzak ezagutzeko eta praktikatzeko aukera izango da apirilaren 18an Oiartzunen. Irakasle lanetan Iruñeko Ainara dantza taldeko kideak ariko dira; greziar dantzen ikasketan eta zabalkundean urte askotako eskarmentua duen taldea. Eta Kretako hiru musikari zuzenean ariko dira lagu...
Pantxika Telleria: “Dakidan gauza bakarra da, jendartea beti dantzatuko dela, beharrezkoa baitu”
Dantza gorputza ulertzeko, bizitza irakurtzeko eta aurrera egiteko tresna dela dio Pantxika Telleriak (Donibane Lohizune, 1972). Xalbat Alzugaraik Berrian egindako elkarrizketan, bere ibilbideari eta dantzaren inguruan garatu duen begiradari buruz aritu da. Diziplina bortitza eta lesioa: ibil...
Urdiñarbe 1909: emakumeen pastoral bat, gatazkan hasi eta istripu larriarekin bukatu zena
1909. urtera eraman gaitu Maider Bedaxagarrek Xurigorrika 2026 artikuluan. Urte hartan hiru pastoral antolatu zituzten urdiñarbetarrek, bi egun berean eta horietako bat emakumeek antzeztu zuten. Pastoral-borroka Errolan pastorala eman zuten urdiñarbetarrek pazko astelehenez; baina giro ...
Karaktere dantzen inguruan arituko da Yves Guillard aditua Hiriburun
Yves Guillard dantza-maisu eta antropologoaren hitzaldi eta dantza ikastaroa antolatu ditu Leinua taldeak martxoaren amaierarako Hiriburun, “Hiruak Dantzan” euskal tailer eta dantzaldi zikloaren barruan. Guillard-ek interes berezia erakutsi izan du Euskal Herriarekiko, eta bereziki Zuberoako da...
Ukatu zitzaien espazioa dantzan hartu dute Aretxabaletako emakumeek
1967-1987 urteen bitartean jaiotako 60-bat emakume kinto jantzi dira zegokien momentuan ospatu ezin izan zuten eguna izateko. “Gure iraultza ere dantzan egin genezake” pentsatu zutela azaldu digu Mirari Irurek (1977); Aurten gu be kintta! ekimenaren abiapuntua Emma Goldmanen (1869) istori...
Beti Jai Alai Bizkaiko emakume hautetsien X. ezohiko batzarrean
Aurten, martxoaren 8ko ospakizuna dela eta, Gernikako Juntetxeak, Eudelekin eta Emakunderekin batera, Bizkaiko Emakume Hautetsien Ezohiko Batzarra antolatu duen hamargarren edizioa izan da. Asanblada honetan, sentsibilitate politiko guztietako emakumeek bat egin dute gizarte berdinzaleagoa eskatzek...
Dantzaren arrastoak Argiak guztion eskura jarri berri duen fototekan
Dantza irudi zaharrak, emanaldiak, jaialdiak, entseguak, dantzarien erretratuak... ageri zaizkigu Argia hedabidearen fototekan ; azken hamarkadetako Euskal Herriko dantza jardueraren lekuko. Soka-dantza, Itsasu, 1920. Argazkia: Argia Fototeka CC BY-SA Argiaren mendeurrena, Dono...
Dokumentuaren akzioak


