Dokumentuaren akzioak
Pantxika Telleria: “Dakidan gauza bakarra da, jendartea beti dantzatuko dela, beharrezkoa baitu”
Puntapioa
Dantza gorputza ulertzeko, bizitza irakurtzeko eta aurrera egiteko tresna dela dio Pantxika Telleriak (Donibane Lohizune, 1972). Xalbat Alzugaraik Berrian egindako elkarrizketan, bere ibilbideari eta dantzaren inguruan garatu duen begiradari buruz aritu da.
Diziplina bortitza eta lesioa: ibilbidearen norabide aldaketa
Telleriak gaztetatik izan zuen adierazteko beharra, eta 13 urterekin erabaki zuen dantzari profesionala izan nahi zuela. Parisko Goi Mailako Kontserbatorioan ikasi zuen dantza klasikoa, baina han diziplina gogorra eta bortitza bizi izan zituen, gorputzarekiko presio handiarekin: "Funtsean, hain argal ginen, non kasik denok amenorrea pairatzen genuen. (...) Denborarekin ohartu naiz bortizkeria horren barnean onartu izan dugula leku batzuetan hunkituak izatea erraterako, eta beste gauza franko ere. (...) Finean, neska ala mutiko izan, trebatzen gintuzten Frantziako Estatuko elite politikoaren prostitutak izateko".
Belauneko lesio batek bere ibilbidea eten zuen, eta Euskal Herrira itzuli zen. Umetan ibili zen Begiraleak dantza taldean hasi zen berriz. Pixkanaka beste bide batetik berreraiki du bere bere ibilbidea, eta sorkuntzan eta pedagogian zentratu da gehiago; "nik gorputz barnetik azalerako eta azaletik kanporako sorkuntza garatzen dut, eta, imitazioz baino gehiago, espresioz jarduten dut haurrekin eta dantzariekin. Hasieratik argi nuen dantza gorputzaren barnetik biziarazi nahi nuela".
Ongizaterako eta autoezagutzarako tresna
Azken urteetan, adinekoekin ere lan egiten du, dantza gorputza ulertzeko eta bizitzaren etapetan laguntzeko tresna gisa. "Dantza antsiolitiko handia da. Izan gazte ala zahar, dantzak on egiten du, baldin eta pedagogoak leku egokietara eramaten badu dantzaria", aipatzen du. Bizitza pertsonalak ere markatu du bere ibilbidea: linfoma batekin bizi da duela hemezortzi urtetik, eta dantzak aurrera egiteko indarra eman diola dio: "Dantzak sortu didan alaitasunari eta pozari esker aitzina egin dut. Dantzak salbatu nau, eta, egun, jende arruntak baino gehiago ulertzen dut nire gorputza. Dantza da bizia, eta ikasi dut irakurtzen denborarekin".
"Dakidan gauza bakarra da, zer gerta ere, jendartea beti dantzatuko dela, beharrezkoa baitu", Telleriaren ustez, dantzak osasuna, autoezagutza eta komunitatea elikatzen ditu. 53 urterekin, bere ibilbideari begiratuta, Telleriak ondorio argia du: aurreko belaunaldiek utzitakoa aitortu, eta etorkizunekoentzat zer utzi nahi duen pentsatzeko garaian dago. Bere ustez, dantzak beti izango du lekua gizartean, gizakiak dantzatzeko beharra duelako, egoerarik gogorrenetan ere.
Elkarrizketa: Pantxika Telleria: «Hasieratik argi nuen dantza gorputzaren barnetik biziarazi nahi nuela» Berria, 2026-03-15.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Puntapioa
Eguneroko prentsa artaziekin begiratzen duzunean.
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Xabier Etxabe on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Dantza hitz egiten dugu
- Aritz Ibañez Lusarreta on Dantza hitz egiten dugu
- Oier Araolaza on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16
- Patxi Montero on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16


