Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Zuberoako maskaradak eman genituenekoa, 1991an

Dokumentuaren akzioak

Zuberoako maskaradak eman genituenekoa, 1991an

Gure taldekide Iñaki Dominguez-ek zokoren batean gordeta zituen bideo (guretako) zoragarri batzuei hautsa kendu eta sareratu egin ditu. Horien artean lehenengoa, 1991. urtean Iruñean egin genituen Zuberoako maskaradena. 1985 inguruan, gure taldeak eginak zituen maskaradak Gaiarre antzokian eta horregatik bigarren hauen prestaketa lanak eramangarriagoak izan ziren. Patxi Labordak eta Xabier Arrizibitak prestatu zituzten testuak eta bi hilabetetan montatua zen.

Iruñeko alde zaharreko karriketan barna barrikadak egin eta ondotik, Burgoen plazan egin genuen ofizioen jokoa.

Bideoak, esan dezagun, ez du HD kalitatea baina arizale zenbait identifikatu ditugu, hala-nola:

  • Txerreroak: Iñaki Dominguez eta Mikel Moreno
  • Gatuzainak: Mikel Iraizoz eta Juanpe Garziandia
  • Kantiniersak: Pedri Martinez eta Oskar Arizala
  • Zamaltzaina: Karlos Aleman
  • Entseinaria: Jose Luis Martinez
  • Jauna: Iosu Martinez
  • Anderea: Olga Gaztanbide
  • Laboraria: (-)
  • Laborarixa: Nerea Delgado
  • Kabana: Patxi Laborda
  • Pitxu: Joxemiel Bidador
  • Xorrotxak: Xabier Arrizibita eta Peio Setoain
  • Kherestuak: Gustavo Valencia eta Iosu Alzorriz

 

Agian zerrenda osatzen laguntzen ahal diguzue! :-)

Erlazionatutako elementuak
Duguna: Maskaradak 1991

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.