Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Sarnafuera, sarnafuera!!!!

Dokumentuaren akzioak

Sarnafuera, sarnafuera!!!!

2013/07/29 10:30
Aurreko sarreran aurreratu bezala, 2013ko ekainaren 23an Karrikaratu genuen lehenbiziko aldiz San Juan bezperako soka-dantza. Kasu honetan, San Blas egunekoan ez bezala, neskek izan zuten dantza zuzentzeko ardura.

Arratsaldeko 7:30etan, eguraldia lagun eta ikusle saldo bat inguruan, kantuari ekin zioten neskek. ondotik, Itziar Perez eta Amaia Visus aurresku eta atzeskuek gidaturik, soka-dantzaren gainontzeko parteak ere dantzatu zituzten gero. Edurne Irigoien eta Rakel Garzia izan ziren zerbitzariak eta Marta Zugasti, Olatz San Martin, Uxue Perez, Leire leza, Amaia Irigoien, Itsaso Martinez, Izaskun Arriaran eta Ainara Ranerak ere egin zuten dantzan. Ondotik, dantzara sartu ziren, Aitor Arana, Mikel Tristan, Aitor Razkin, Akier Perkaz, Gaizka Garde, Hasier Moreno, Aritz Ibañez, Mikel Irure, Joseba Lorenzo, Iñaki Sagardoi, Iñigo Gartzia eta Julen Fagoaga. Musikan aritu ziren Eiande Aranburu, Enneko Ganboa, Eder Garzia, Miguel Fagoaga, Julen Simon eta Isabel Garbayo.

 

Errotxapea auzoan, XX. mende hasieran egin ziren azken dantzaldiak hartu zituen Arriasko plaza zegoen inguruan egin genuen emanaldia, eta hor eginen dugu aurrerantzean ere.

Dantzaren ondotik, sua piztu genuen Errotxapeako bizilagunekin batera eta xingar eta txistor jate eta ardo-edate goxo batekin eta suaren gainetik saltoka "Sarnafuera" ohiukatuz, eman genion bukaera egun goxo honi.

 

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.