Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza karrikaratuko dugu bigarrengoz

Dokumentuaren akzioak

San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza karrikaratuko dugu bigarrengoz

2010/09/21 11:40

Iaz sortutako tradizioa berrituko dugu aurten bigarrengoz, heldu den igandean, irailaren 26an, San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza berriz ere karrikaratuz.

Hauxe izanen da programa:

  • 11:30 - Arrotxapeko zubian: Bandera arbola eta kortejoaren irteera
  • 12:15 - Aldapako San Ferminen elizatik: Aldapako San Ferminen prozesioa
  • 13:15 - Udal plazan: San Fermin aldapakoaren ezpata-dantza

Zenbait berritasun

Zenbait berritasunekin karrikaratuko dugu aurtengo ezpata-dantza. Hasteko, Iosu Martin gaztetxoak eginen ditu zerbitzari lanak eta Eder Gartzia eta Julen Fagoaga ariko dira lehenbizikoz, kapitain lanetan.



Horrez gain, udal plazara dantzan sartuko da kortejoa iaz ez bezala.

Hauexek izanen dira igandeko kortejoan parte hartuko duten dantzari eta txistulariak:

  • Buruzagia: Aritz Ibañez
  • Zerbitzaria: Iosu Martin
  • Kapitainak: Xabier Adrian, Eder Gartzia, Leire Leza, Julen Fagoaga
  • Ezpata-dantzariak: Mikel Irure, Ioseba Morales, Hasier Moreno, Gaizka Garde, Akier Perkaz, Edurne Irigoien, Iñigo Gartzia, Maitane Algarra, Itziar Perez, Rakel Gartzia, Aitor Arana, Martxelo Sotes, Edurne Arana, Ainara Ranera, Amaia Irigoien, Joseba Lorenzo, Maitane Monente, Leire Garrues, Izaskun Arriaran, Myriam Monente, Marisa Azparren, Bea Martinez, Amaia Visus, Itziar Zaldua, Iñaki Dominguez, Javier Urtasun, Miguel Angel Goikoetxea, Kote Goñi.
  • Banderazaina: Angel Leza
  • Txitulariak: Ainara Ibañez, Eiande Aranburu, Enneko Gamboa, Iñaki Sagardoi, Veronica Ferreira, Beñat Lopez


Urte betean hainbat emanaldi

Iazko San Fermin txikitan ezpata-dantza karrikaratua izan zenetik, Dugunako dantzariok Tuteran, Toledon, Beasain-go Igartzako egunean eta berriki, Iruñeko erraldoien 150. urteurreneko ikuskizunean plazaratu dugu dantza hau.

Oraingoan berriz ere, bere jatorrizko testuinguruan dantzatua izateko garaia heldu da.


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.