Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak San Blasek gorde diezagula eztarria!

Dokumentuaren akzioak

San Blasek gorde diezagula eztarria!

2013/02/07 09:50
Elurra, euria, ortotsa eta beste espero genituen baina eguzkitsu esnatu zen San Blas eguna Iruñean pasa den igandean. Hori bai, hotza kategorikoa!

Hartara, aitzakirik ez San Blas egunerako atondu genuen Soka-dantza lehenbizikoz karrikaratzeko. Goizeko 10:30etan genuen hitzordua San Nikolas plazan. Ordurako jarriak zeuden erroskila eta goxoki postuak eta iruindarrik goiztiarrenak han ziren haien eztarriak zaintzeko erosketetan.

San Nikolas elizako ezkilek 10:30ak jo zituztenean hasi ginen txistulariek lagunduta dantzan. Goiz eta hotz izanagatik ere bildu zen lagun koadrila dezente bat dantza ikustera, eta horiei guztiei gure eskerrik beroenak (zero azpiko egun hauetan eskertuko dituztelakoan...)



Julen Fagoagak eta Aritz Ibañez-ek egin zituzten aurresku eta atzezku lanak, Iñigo Gartziak eta Hasier Morenok zerbitzarienak, eta haiekin batera sokan atera ziren, Akier Perkaz, Joseba Lorenzo, Aitor Razkin, Aitor Arana, Mikel Tristan, Julen Leuza eta Gaizka Garde. 

Gerora neska hauek ere sartu ziren dantzara: Amaia Visus, Leire Leza, Bea Martinez, Amaia Irigoien, Edurne Irigoien, Irantzu Irigoien, Uxue Perez, Itsaso Martinez, Katrin Zugasti, Olatz San Martin eta Itziar Perez.

Musikari lanetan aritu ziren Eiande Aranburu, Iñaki Sagardoi, Enneko Ganboa, Beñat Lopez eta Eder Garzia.






(Argazkiak: Calleja)

Hamaiketakoa egin ondotik berriz dantzatu genuen Sarasate pasealekuan, meza ondarrean.

Prentsan ere oihartzun zerbait izan zuen soka-dantzaren estrainaldiak.

Berrian
Diario de Noticias-en
Diario de Navarran

San Juan egunean, nesken txanda!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.