Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Otsailaren 1ean Besta-Berri Iruñeko Baluarten

Dokumentuaren akzioak

Otsailaren 1ean Besta-Berri Iruñeko Baluarten

Aspaldian genbiltzan Argia dantzari taldearen Besta-Berri ikuskizuna Iruñera ekarri nahian baina Gaiarre antzokia txikiegia zela-eta, uzkurtu. Alta, pentsatu genuen, eta zergatik ez Baluarten saiatu? Eta saiatu ginen eta bertako arduradunen sentsibilitate eta borondate ona tarteko, azkenik, 2014ko otsailaren 1ean (larunbata), arratsaldeko 20:00etan dantzatuko dugu besta-Berri Iruñean!

Ilusio handia egiten digu, baina erronka ere ez da nolanahikoa! 1.500 lagunendako tokia du antzokiak eta betetzea nahiko genuke. Izan ere, orain arte ez dira asko-asko izan Baluarten eskaini diren euskal kulturarekin zerikusirik izan duten ikuskizunak, are gutxiago, dantza tradizionalarekin zerikusia dutenak. Behin horrelako zerbait lortu eta bete beharko dugu, ala? Ez dadin azkenengoa izan!

Iruñean dantzatuko dugunez eta ikuskizunari bertako kutsu bat emateko, Aunitz-urtez ikuskizunerako prestatu genuen Arrateko eta San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantzan arteko uztarketa dantzatuko dugu.

Sarrerak 18 eta 14 eurotan jarri dituzte salgai eta dagoeneko erosten ahal dira internet bidez:

SARRERAK

Gabon hauetarako opari polita izan daiteke, beraz, probestu aukera!!!!

  • BESTA-BERRI

2014ko otailaren 1ean (larunbata)

Arratsaldeko 20:00etan

Baluarten

 

 

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.