Dokumentuaren akzioak
Nafarroako festagileen Koloreaga hedabideetan
Tantaka-tantaka heldu dira Koloreagari buruzko hedabideetako albisteak, baina heldu dira eta hemen biltzea otu zaigu!
- Berria: Dantzarako koloreak
- Diario de Noticias: Colorear el folklore navarro con "Koloreaga"
- Sustatu: "Koloreaga, Nafarroako festagileak" liburua karrikaratu dugu
- San Lorentzoko danzanteen bloga: San Lorentzoko Danzanteak margotzeko
- Nafar-dantza: Duguna, koloreztatzeko liburua
- Diario de Navarra: Nafarroako folklore koloretsua
Euskalerria Irratian, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere egin digute tartea! Baita ETB1eko "Arratsaldero" saioan ere!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05
Kaixo!
Lehengoan arratsaldekoa saioan izan nuen aukera Aritz Ibañez aurrera atera dezuen proiektu txikia aurkezten ikusteko. Egia esan oso kuriosoa iruditu zitzaidan. Badirudi irudien bidez, Euskal Herriko tradizioaren parte diren irudiak bildu dituzuela eta eskuragarri jarri. Tentagarria egin zitzaizkidan eta eskura izan nahi nituzke irudi horiek. Zer egin beharko nuke liburua eskuratzeko?
Besterik gabe,
Mila esker!!!!
Iepa!
Iritsi zaizkit! Mila esker. Dantzan aditua ez naizenez eta Naparroatik buelta gutxi egiten ditudanez... oso ondo etorriko zaizkit. Gainera hezitzailea eta aldi berean praktikoa den gauzak asko gustatzen zaizkit. Beraz, gustora nagoela zuen lanarekin. Oin... Telebistan Haritzek esan zuen bezela, agian Euskal Herri mailako zerbait egin zitekeela... Gustatuko litzaidake lan zehatz horren burutzea eman denaren berri izatea. Horren esperoan izango nauzue.
Ea orain, daten berri izanda... inguru hortatik bueltaren bat egiteko aitzakia dedan eta dantzaz eta festaz gozatzeko aukera dedan.
Jone