Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Ezpalak, arku dantzen jaialdiko kronika (Iruñea)

Dokumentuaren akzioak

Ezpalak, arku dantzen jaialdiko kronika (Iruñea)

2008/07/16 09:58
Maiatzaren 31n ospatu genuen Iruñean Ezpalak jaialdia. Aurten arku-dantzak ziren Iruñea eta Eibarren antolatzen dugun nazioarteko dantza tradizionalen jaialdiko gai nagusia, eta atzerritik (Tolouse, Burgos, Galizia, Errioxa) eta Euskal Herritik (Lanestosa, Monteagudo) etorritako taldeak izan genituen jaialdian. Ezpalak 2008 jaialdiak eman zuenaren berri laster (espero) izango duzue jaialdiaren blogean bertan.



Egun kaskarra tokatu zitzaigun goizean-goizetik. Euria barra-barra eta beraz B plana jarri behar martxan. Burgoen plaza toki ederra da halako ikuskizuna egiteko baina Iruñeko alde zaharrean estalitako azpiegitura egokiegirik ez dago eta Nabarreriako Kultur-etxean egin behar izan genuen jaialdia.

Gipuzkoako dantzak


Arkuen jaialdi honetan zer dantzatuko eta Gipuzkoako dantzekin ausartu ginen. Aspaldi honetan ari gara dantza horiek lantzen eta entsaioetan landutakoa plazaratzeko aukera aproposa iruditu zitzaigun. Neskek uztai-handiena egin zuten eta mutilek berriz, uztai-txikiena. Gainera azken dantza hau aspaldian ez genuen egiten eta bergogoratzeko proportzioa izan genuen, hartara.



Eguraldia tarteko, jende askorik ez zen hurbildu emanaldia ikustera, baina bertaratu zirenek gozatua hartu zuten talde ezberdinen jardunarekin. Heldu den urterako eguraldi ona kontratatu dugu dagoeneko eta emanaldia itsurosogoa izanen delakoan gaude.

Ezin kronika bukatu Añorgako Arkaitz eta Eibarko Kezkakoei, haien laguntzagatik, eskerrak eman gabe!



Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.