Dokumentuaren akzioak
Emanaldien jira-bira
Lehenbizikoa Espartza-Galar-en izan zen apirilaren 19an. Iruñetik 9 kilometro eskasera dago Espartza eta horrek ikusle kopurua handitu egin zuen. Negutik hona lantzen ari garen errepertorioa plazaratzeko balio izan zigun emanaldiak. Gipuzkoako dantzak lehenbizi (Makil-txikiena, Zinta-dantza, Uztai-txikiena eta Makil-handiena), Bizkaikoak ondoren (Erregelak, Dantzari-dantza eta Matelotak "con calzador" hor sartuta), Nafarroakoak (Auritz-eko ingurutxoa eta Jaurrietako neska-dantza) eta Zuberoako eta Luzaideko ihauterietako dantzak. Lan mardula izan zuten musikariek, txistulariek batez ere, baina baita ederki bete ere!
Emanaldiak gainera, aurten txikien taldetik handien taldera pasatako hamabi dantzari estreinatu zitezen balio izan zuen. Debuta egin zuen bestea, Adriá laguna, iaz, Makila-dantzen jaialdiaren ostean, Kataluniatik gurera etorritakoa. Zorionak denoi!
Maiatzaren 4ean Baztango Irurita herrian egin genuen dantza, bertako jaiak (San Xalbatore) zirela-eta. Emanaldia Espartzakoa baino motzagoa izan zen lesioren bat tarteko. Motzegia egin omen zitzaien dantza-saioa iruritarrei. Badugu beste batean joateko aitzakia!
Hau Arkaitz Karrikak Espartzan ateratako argazki sorta.
Hau berriz, Adriá Mas-ek Iruritan ateratakoa.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05