Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Bjeljinatik Villaluenga de la Sagra-ra

Dokumentuaren akzioak

Bjeljinatik Villaluenga de la Sagra-ra

Aurreratu bezala, abuztu hasiera mugitua izan dugu aurtengoa. Abuztuaren 2tik 11ra Bosnia aldean ibili ginen dantzan. Bjeljina izeneko hiriaren inguruan. Bertako "Rhythm of Europe" izeneko jaialdian parte hartzera gonbidatu gintuzten Eslovakia, Bulgaria eta Turkiako talde banarekin batera.

Ez genuen dantza gehiegirik egin, hain zuzen. Emanaldi gutxi eta motzak prestatu zituzten antolatzaileek eta gehiago dantza egiteko gogoz bueltatu ginen.

Bjeljina hirian egindako lehen emanaldian Nafarroako Erriberako bi dantza egin genituen: Kortes-eko dantzak eta Tuterako jota. Gure gaitari taldearen debuta izan zen eta bikain bete zuten haien lana.




Bigarren emanaldia Brcko izeneko hirian egin genuen eta han Luzaide, Jaurrieta eta Zuberoako dantzak egin genituen.





Jaialdiko azken egunean Gipuzkoa eta Bizkaiko zenbait dantza egin genituen. Argi eskasa genuen eta argazkiak ez dira nahi bezain ongi atera.



Esan bezala, jaialdiak ez gintuen sobera hasebete, baina bestetik, bertan Serbiarren, Bosniarren eta Kosovarren artean oraindik ere bizi dituzten harreman korapilatsuez jabetzeko balio izan zigun Bosniarako bidaiak eta hori izan da aberasgarriena.


Bosniatik bueltatu eta hiru egunera, abuztuaren 14ean, berriz ere martxan ginen, kasu honetan Toledo ondoko Villaluenga de la Sagra izeneko herrian egiten duten jaialdian Iruñeko Ezpata-dantza erakusteko.



Abuztuko bigarren hamabostaldian atseden hartu ondoren, lanez gainezka heldu zaigu iraila ere. Aurreko asteburuan, irailaren 5ean Taxoaren izan genuen emanaldia bertako jaien baitan (laster emanen dugu horren berri hemen) eta heldu diren asteburuak ere gainezka datozkigu:

  • Irailak 11 - Igartzako Dantzarien Kofradiaren eguna (Beasain)
  • Irailak 18 - Iruñeko Erraldoi eta buruhandien konpartsaren 150. urteurreneko ikuskizuna (Iruñea)
  • Irailak 26 - Iruñeko Ezpata-dantza Aldapako San Ferminen baitan (Iruñea)
  • Urriak 2 eta 3 - Karrika dantzaren eguna (Donibane Garazi)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.