Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak 2015eko San Blas eguneko soka-dantzaren kronika, tenorez

Dokumentuaren akzioak

2015eko San Blas eguneko soka-dantzaren kronika, tenorez

Hola, lasaiki, estresik gabe...

Iazko otsailaren 3ko San Blas eguneko soka-dantzaren kronika zorretan genuen eta urtebeteko beranta pilatu baino lehen, ia poliki-poliki gure txoko hau eguneratzen goazen. 

Memoriak huts egiten ez badigu, elur mehatxua genuen arratsalde hartarako Iruñean. Baina San Nikolaseko txokoranzko bidean elur luma batzuk erori arren, espero genuen postal ederrik ez zigun oparitu aroak. Lastima! Elurrik ez baina hotza, gorria! Eskerrak ondoko Katatxu ostatukoek eskuak eta oinak berotzen utzi ziguten. 

IMG_1683

San Nikolaseko ezkilek arratsaldeko 7:30ak iragarri bezain pronto, Aitor Aranak abiatu zuen soka. Goxoki gorri eta txantxigorri urrin artean, salmenta postuek libre uzten ziguten bidetik, plaza zeharkatu eta soka San Nikolaseko txokora heldu zen. Hantxe Aitor-ek eta Hasier Moreno atzeskuak belauntxingoa dantzatu eta ondotik heldu ziren axeri-dantza, zortzikoa, ingurutxoa eta beste!

IMG_1702

IMG_1707

IMG_1730

IMG_1749

Plaza ez da berez handi handia, baina urtetik-urtera txikixeago geratzen zaigu. Ez da jendetzarik ere, baina bai 3-4 ikusle lerro. Aski. Orduak, tokiak, ikusle kopuruak... intimitate kutxu bat ematen diote dantzaldiari, sekretuki dantzan ariko bagina bezala, eta hori gustuko dugu!

Dantzan hotza uxatuta, sobera ez hozteko, Katatxu ostatuan merendua egin eta San Blasi gure eztarriak gordetzeko eskatu genion. Laster, berriz...

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.